EA Sports Liga
2020/07/13 - 16:35
Cadiz Lehen Mailara igo da
Andaluziako taldeak Santander Ligara igotzea lortu du. Zaragozak Oviedoren aurka jaso duen porrotak igoera matematikoa eman dio Cadizi.
2020/07/13 - 16:28
Cadizeko zaleek igoera ospatu zuten
Santander LaLigako talde berria da Cadiz. Txapelketa amaitzeko bi jardunaldiren faltan Zagorozak galdu egin zuen eta ondorioz andaluziarrek igoera erdietsi zuten bart.
2020/07/09 - 11:28
Espanyol, Bigarren Mailara 26 urte eta gero
85 denboraldi jokatu ditu Lehen Mailan talde katalanak; Bartzelona, Real Madril eta Athletic dira aurretik dauden klub bakarrak.
2020/07/06 - 18:19
Ordutegi bateratuak Ligako azken bi jardunaldietan
Titulua, Txapeldunen Ligarako eta Europa Ligarako txartelak eta jaitsiera saihestea jokoan egongo diren partidek ordutegi bateratuak izango dituzte Ligako 37. eta 38. jardunaldietan.
2020/07/06 - 00:31
BIDEOA: Osasuna - Getafe partidaren laburpena
Hemen ikus ditzakezu 2019-2020 Santander Ligako neurketa honetako jokaldi onenak. Lehen eta Bigarren Mailako gol guztiak, eutb.eus webgunean.
2020/07/05 - 19:59
BIDEOA: Athletic Club - Real Madril partidaren laburpena eta gola
Bideoan dituzu ikusgai 2019-2020 Santander Ligako neurketa honetako jokaldi onenak eta gola. Lehen eta Bigarren Mailako gol guztiak, eitb.eus webgunean.
2020/06/30 - 22:08
Ligako 35. jardunaldiko ordutegiak
Real Madril - Alaves izango da jardunaldia itxiko duen partida, uztailaren 10ean.
2020/06/29 - 22:47
Valentziak kargutik kendu du Albert Celades entrenatzailea
Voro Gonzalezek zuzenduko du Valentziakoen lehen taldea behin-behinean, denboraldia amaitu arte.
2020/06/27 - 17:10
Espanyolek Abelardo kargugabetu du eta Rufetek zuzenduko du taldea Liga amaitu arte
Abelardo entrenatzaile kargutik kenduta, talde kataluniarrak denboraldi honetan hiru teknikari kargugabetu ditu.
2020/06/22 - 16:48
LaLigak ordutegi gehiago iragarri ditu
33. jardunaldia hilaren 30etik uztailaren 2ra arte izango da eta 34.a uztailaren 3tik. 6ra.
2020/06/21 - 15:46
Betisek Rubi kargugabetu du eta Alexisek zuzenduko du taldea
Larunbatean Athleticen aurka galdu ostean, igande honetan Betiseko zuzendaritzak Rubik entrenatzaile karguan ez jarraitzea erabaki du. Alexis Trujillo da teknikari berria, denboraldi amaierara arte.
2020/06/18 - 22:25
Reala-Real Madril partida ekainaren 21ean jokatuko da; Barça-Athletic, ekainaren 23an
Santander Ligak 30. eta 31. jardunaldietako partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu. Asteburuz jokatuko da 30. jardunaldia, eta 31.a aste-barruan izango da.
2020/06/15 - 13:19
Gaur, 29. jardunaldia
Levante-Sevilla eta Betis-Granada partidak jokatuko dira gaur; Eibar-Athletic eta Osasuna-Atletico asteazkenean eta Alaves-Reala derbia ostegunean izango da.
2020/06/13 - 20:53
Ligako 32, 33 eta 34. jardunaldietako partiden datak eta ordutegiak
Ekainaren 26a eta 29a artean jokatuko da 32. jardunaldia. Ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean 33.a, eta, 34.a uztailaren 3tik 6ra artean.
2020/06/12 - 11:49
Futbola martxan da berriro
Talde andaluziarren arteko derbiarekin hasi zena berriro Santander LaLiga txapelketa Sanchez Pizjuan futbol-zelaian.
2020/06/12 - 11:22
Sevilla, garaile, Betisen kontrako derbi historikoan (2-0)
Julen Lopeteguiren taldeak hiru putuak lortu zituen sailkapeneko hirugarren postua sendotuz.
2020/06/08 - 19:46
Haizeak Bilboko Areatzako Zubian esekita zeuden Ligako kamisetak eraman ditu
Santander Liga berriz hasiko dela eta, Bilboko Areatzako Zubian LaLigako 20 taldeen kamisetak eseki dituzte. Ondoren, ordea, haizeak eraman egin ditu kamiseta hauek.
2020/06/08 - 18:34
Tebas: ''Ahal den momentuan zaleak estadioetan egotearen aldekoa naiz''
Javier Tebas, LaLigako presidenteak, Santander Ligaren berrabiarazpenaz eta zaleak estadioetan egoteaz hitz egin du Movistarreko 'El Partidazo' saioan. (adierazpenak gaztelaniaz)
2020/06/08 - 15:44
Futbol kamisetak, Aritz Adurizen omenez
Bilboko Arenaleko zubian futboleko Lehen Mailako 20 taldeen elastikoak ikusi daitezke #VolverEsGanar lelopean. Lehiaketaren bueklta eta Aduriz izan dute abiapuntu.
2020/06/07 - 22:14
Sanchez: "Ez da bidezkoa zaleak estadio batzuetan egotea eta beste batzuetan ez"
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, zaleak estadioetara joan ahal izateaz hotz egin du. "Horren inguruan erantzun homogeneo bat emango dugu, adierazi du.