Punteria faltak zigortu egin du Athletic Espanyolen aurka (0-1)
Zuri-gorrien 17 jaurtiketak ez dira nahikoa izan gola aurkitzeko, denboraldiko laugarren porrota batuz.
Athletien punteria faltak porrotera eraman du San Mamesen ostiral honetan Espanyolen aurka (0-1), EA Sports Ligako 13. jardunaldiari hasiera eman dion partidan. 17 aldiz bilatu dute gola zuri-gorriek, baina azkenean aurkaria izan da aurkitu duena, Roberto Fernandezen eskutik. Hala, Athleticek denboraldiko laugarren porrota batu du.
Athleticen ekimenez eta Iñaki Williamsen lehen abisuarekin hasi da partida, Espanyolek baloia jokatuta zelairatu nahi izan dun bitartean.
Terzicen taldearen presio altuak urduri jarri ditu bisitariak. Lehen erasoaldiari eutsi diote eta zelai erdian sare bat ehuntzen joan dira, ordu laurdenetik aurrera partida hoztu duena.
Athleticen aldetik, azken pasearen fintasun faltak abagune garbiagoren bat izatea galarazi dio, 31. minutuan Iñaki markagailua irekitzetik gertu egon den arte. Nicok zelai erdian egindako lapurreta bati amaiera bikaina eman dio, Iñaki bigarren zutoinean aurkituz. Baina, kapitainak alferrik galdu du aukera jaurtiketa hozkatu batekin, Fortuñoren geldiketa bikainarekin lagunduta.
Bigarren zatiak zuri-gorrien nagusitasun biziarekin jarraitu du, baina trebetasun faltarekin Nicoren errematean, bi jaurtiketa oso txar egin eta gero.
Zehaztasun hori bai izan du Roberto Fernandezek handik gutxira. Aurrelariak defentsako hutsunea aprobetxatu du Unai Simoni aurre egiteko eta bere zazpigarren gola lortzeko.
Golak Athleticen ideiak lainotu ditu, borondatez jarraitu duena, baina bere arrisku ekintza eskasetan trabatuta.
Ekintza bakanek, Sanceten jaurtiketa lotsati batek adibidez, eta Espanyolen areako jokaldi nahasiek, Terzicen taldearen bultzada desordenatuaren ondorioz, ia ez dute urduri jarri txukun defendatu den talde bisitaria.