Eneko Carrascal, aire libreko jauzi hirukoitzeko Espainiako txapeldun berria
Realeko atletak Espainiako Txapelketa irabazi du Malagan, aire librean, 16,50 metroko markarekin, eta lorpen hori neguan lortutako tituluari gehitu behar zaio.
Eneko Carrascal. Argazkia: RFEA
Eneko Carrascal Arrasateko jauzilariak Espainiako Aire Libreko Txapelketa Absolutua irabazi du. Gipuzkoarrak hirugarren saiakeran lortu du urrezko domina, 16,50 metroko jauzi ikusgarri bati esker.
Pistan haize zakarra zebilen arren, Carrascal nagusi izan da final osoan zehar. Izan ere, Ramon Adalia (zilarrezko domina, 16,34 metro) eta Marcos Ruiz (brontzezko domina, 16,28 metro) garaitu ditu.
Garaipen honek balio berezia du, bi arrazoirengatik. Batetik, Carrascalek denboraldi bikaina borobildu du, Espainiako bi txapelketa nagusiak irabazita: neguan pista estaliko txapelketa, eta udan, aire zabalekoa. Bestetik, Gipuzkoako atletismoan mugarria izan da, 1982tik bertako jauzilari batek ez baitu txapelketa hori irabazi.
Zure interesekoa izan daiteke
Mikel Arrasatek urrezko domina irabazi du eta Helene Alberdik brontzezkoa Distantzia Erdiko Triatloiko Europako Txapelketan
Lekeitiarrak urrezko domina lortu du (3h10:38), Guillem Montiel ordura arteko kontinenteko txapeldunari minutu bateko aldea aterata.
Martin Segurola eta Irati Mitxelena, protagonista Ordiziako Meetingean
Martin Segurolak Euskadiko errekorra hautsi zuen 800 metroko lasterketan bukaera ikusgarri bat eginda. Irati Mitxelenak, bere aldetik, sei metro eta 77 zentimetroko jauzia lortu zuen, Europako Txapelketan parte hartzeko gutxienekoa.
Markel Fernandez: “Azken bi urte hauek oso onak izan dira; 2028ko Joko Olinpikoetan egotea espero dut”
Markel Fernandezek, abiadura-lasterketetan espezializatutako atletak, palmares zabala du atzean. Lortu duenaz oso harro dago bizkaitarra, baina Los Angeleseko joko olinpikoak ditu begiz jota. Aurretik, ordea, Ordizia Meeting-era joango da, denbora 400m-tan jaisteko asmoz.
Ordizia Meetingaren hamargarren edizioan Altamirako zelaiak edukiera handiagoa izango du
Datorren larunbatean, Jose Antonio Peña Nazioarteko Meetinga zuzenean jarraitu ahal izango da 17:45etik aurrera kirolakeitb.eus-en, 19:45etik aurrera ETB ONen eta 21:00etatik aurrera ETB1en.
Irati Mitxelena: “Gogotsu nago Ordizia Meetingerako; ea espero dudan saltoa ateratzen zaidan”
Ordizia Meetingeko erakargarri nagusietako bat izango da Irati Mitxelena atleta donostiarra. Onenen artean egonkortu da luzeera jauzian, 6’60m-ko saltoa normalizatzea lortu duela adierazi du. Ama ordiziarra izanda, gogotsu dago etxean lehiatzeko.
Noah Lylesek munduko marka hautsi du 150 metroetan: 14.67 segundo!
Atleta estatubatuarrak, egungo 100 metroetako eta 200 metroetako munduko txapeldun olinpikoak, 25 ehunenetan jaitsi du Kishane Thompson jamaikarraren marka.
Antonio Benito eta Alanis Siffert nagusitu dira Zarauzko Triatloian
Gizonezkoetan Antonio Benitok, eta emakumezkoetan, Alanis Siffertek irabazi dute Zarauzko Triatloia. Faboritoen artean zeuden biak, eta ez da sorpresarik egon, hortaz. Hirugarren garaipena du Siffertek Zarautzen; bigarrena Benitok. Gizonezkoetan, lan bikaina egin du Mikel Arrasatek eta bigarren izan da. Emakumezkoetan, Helene Alberdi izan da bigarren.
Asier Martinezek 110 metroko hesidun proba irabazi du Savonan, Italian
Kirolari nafarrak lehen postua lortu du, 13:34ko denborarekin; Lorenzo Simonelli italiarra, Europako indarreko txapelduna, hirugarrena izan da.
Allyson Felix atletismora itzuliko da, 40 urterekin, Los Angelesen 2028an lehiatzen saiatzeko
2022an erretiroa hartu zuen zen atletak 11 olinpiar domina dauzka bere palmaresean.