Asier Martinez Europako Txapelketatik at geratu da finalerdietan, 110 metroko hesidun proban
Lehen finalerdian, irteera txar batek Zizur Nagusiko atleta baldintzatu du, baita hainbat hesi ukitzeak ere. Nafarra laugarren helmugaratu da, 13.45 segundoko denborarekin.
Asier Martinez atleta nafarra, 110 metroko hesidun proban, lehen finalerdian. Argazkia: EFE
Asier Martinez nafarra, 110 metroko hesidun proban Europako txapelduna 2022an Munichen, Birminghameko (Erresuma Batua) Europako Atletismo Txapelketatik kanpora geratu da modalitate horren finalaurrekoetan.
Lehen finalerdian, irteera txar batek Zizur Nagusiko atleta baldintzatu du, baita hainbat hesi ukitzeak ere. Laugarren helmugaratu da, 13.45 segundoko denborarekin. Denboraldi honetan zortzi aldiz gainditu du marka hori.
Lehen finalerdi horretako irabazlea Just Kwaou-Mathey frantziarra izan da, 13.33 segundoko denborarekin, bigarrena Milan Trajkovic zipretarra izan da 13.40 segundoko markarekin.
"Hau txapelketa bat da eta ez du zerikusirik orain arte egin duzunarekin. Sentsazioak onak ziren, baina ez da ondo atera. Triste nago, atsekabetuta. Hau garratza da, ez dakit zer esan", adierazi du atleta nafarrak TVE Espainiako telebistan.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal ordezkaritzak hainbat domina eskuratu ditu Espainiako Atletismo Txapelketan
Carrascal jauzi hirukoitzean lortutako urreaz gain, Serranok, San Juanek, Larraurik eta Trecetek garaipena lortu dute 4x100 erreleboetan. Manu Quijera ere garaile izan da pertika jaurtiketan.
Eneko Carrascal, aire libreko jauzi hirukoitzeko Espainiako txapeldun berria
Realeko atletak Espainiako Txapelketa irabazi du Malagan, aire librean, 16,50 metroko markarekin, eta lorpen hori neguan lortutako tituluari gehitu behar zaio.
Mikel Arrasatek urrezko domina irabazi du eta Helene Alberdik brontzezkoa Distantzia Erdiko Triatloiko Europako Txapelketan
Lekeitiarrak urrezko domina lortu du (3h10:38), Guillem Montiel ordura arteko kontinenteko txapeldunari minutu bateko aldea aterata.
Martin Segurola eta Irati Mitxelena, protagonista Ordiziako Meetingean
Martin Segurolak Euskadiko errekorra hautsi zuen 800 metroko lasterketan bukaera ikusgarri bat eginda. Irati Mitxelenak, bere aldetik, sei metro eta 77 zentimetroko jauzia lortu zuen, Europako Txapelketan parte hartzeko gutxienekoa.
Markel Fernandez: “Azken bi urte hauek oso onak izan dira; 2028ko Joko Olinpikoetan egotea espero dut”
Markel Fernandezek, abiadura-lasterketetan espezializatutako atletak, palmares zabala du atzean. Lortu duenaz oso harro dago bizkaitarra, baina Los Angeleseko joko olinpikoak ditu begiz jota. Aurretik, ordea, Ordizia Meeting-era joango da, denbora 400m-tan jaisteko asmoz.
Ordizia Meetingaren hamargarren edizioan Altamirako zelaiak edukiera handiagoa izango du
Datorren larunbatean, Jose Antonio Peña Nazioarteko Meetinga zuzenean jarraitu ahal izango da 17:45etik aurrera kirolakeitb.eus-en, 19:45etik aurrera ETB ONen eta 21:00etatik aurrera ETB1en.
Irati Mitxelena: “Gogotsu nago Ordizia Meetingerako; ea espero dudan saltoa ateratzen zaidan”
Ordizia Meetingeko erakargarri nagusietako bat izango da Irati Mitxelena atleta donostiarra. Onenen artean egonkortu da luzeera jauzian, 6’60m-ko saltoa normalizatzea lortu duela adierazi du. Ama ordiziarra izanda, gogotsu dago etxean lehiatzeko.
Noah Lylesek munduko marka hautsi du 150 metroetan: 14.67 segundo!
Atleta estatubatuarrak, egungo 100 metroetako eta 200 metroetako munduko txapeldun olinpikoak, 25 ehunenetan jaitsi du Kishane Thompson jamaikarraren marka.
Antonio Benito eta Alanis Siffert nagusitu dira Zarauzko Triatloian
Gizonezkoetan Antonio Benitok, eta emakumezkoetan, Alanis Siffertek irabazi dute Zarauzko Triatloia. Faboritoen artean zeuden biak, eta ez da sorpresarik egon, hortaz. Hirugarren garaipena du Siffertek Zarautzen; bigarrena Benitok. Gizonezkoetan, lan bikaina egin du Mikel Arrasatek eta bigarren izan da. Emakumezkoetan, Helene Alberdi izan da bigarren.