Triatloia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Arrasatek urrezko domina irabazi du eta Helene Alberdik brontzezkoa Distantzia Erdiko Triatloiko Europako Txapelketan

Lekeitiarrak urrezko domina lortu du (3h10:38), Guillem Montiel ordura arteko kontinenteko txapeldunari minutu bateko aldea aterata.

Mikel Arrasate eta Helene Alberdi.
Mikel Arrasate (erdian) eta Helene Alberdi (eskuinean) dominekin. Argazkia: @TRIATLONSP

Mikel Arrasate eta Helene Alberdi euskal kirolariek dominak lortu dituzte igande honetan Europako Triatloi Txapelketan, Banyolesen.

Lekeitiarrak urrezko domina lortu du (3h10:38), ia minutu bateko aldearekin helmugan Guillem Montiel ordura arteko txapeldun kontinentalari gailenduta. Arrasatek eta Montielek igeriketatik gidatu dute proba, eta ia aldi berean jaitsi dira txirrindularitzaren segmentuaren ondorengo bigarren trantsizioan.

Emakumezkoetan, Marta Bernardi eta Sara Sandrini italiarrek uneoro kontrolatu dute lehiaketa, Helena Alberdi bilbotarra orpoz orpo zutela. Bernardik erritmo bizia ezarri dio Sandriniri (bigarrena) oinezko lasterketan, eta 3h45:12an zeharkatu du helmuga. Alberdik dena eman du brontzea ziurtatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X