Arrauna
2025/09/23 - 10:33
Osertz Aldaik hamar urteko ibilbidea itxi eta Isuntzaren entrenatzailea izateari utziko dio
Klubak azaldu duenez, Aldaik elkarteari jakinarazi zion "ezingo duela" datorren denboraldian prestatzaile gisa jarraitu. Lekeitioko arraun elkarteak erantsi duenez, jakin zutenetik lanean ari dira, ordezko "egokia" aurkitzeko.
2025/09/22 - 23:00
Iker Zabala: ''Izugarrizko urtea izan da, eta helburua lantaldeari eustea da''
ETBn egindako elkarrizketan, Orioko prestatzaileak adierazi du denboraldi oparoaren gakoetako bat etxeko arraunlariak eta fitxaketak "ondo uztartzea" izan dela. Bestalde, Orioko zaleen berotasuna azpimarratu du: "txapela kentzeko moduko jarrera izan dute".
2025/09/22 - 15:00
Iker Zabala Orioren entrenatzailea elkarrizketatuko dugu, gaur gauean, ETB1en
Oriok 2025eko Eusko Label Liga irabazi du, bai eta Kontxako Bandera ere. Entrenatzailea 20:35etik aurrera izango da Kirolak saioko platoan, ETB1en.
2025/09/21 - 21:58
Santurtzik eta San Juanek herritarren harrera beroaz gozatu dute
Bi traineruak maila gorenera igo dira asteburu honetako play-offean garaile atera ondoren, eta gogotik ospatu dute herritarrekin.
2025/09/21 - 18:49
2025eko Eusko Label Ligako play-offeko bigarren jardunaldia: Chapelaren estropada, traineru barrutik ikusita
Eusko Label Ligara igotzeko play-offean, Chapelak maila gorenerako txartela lortu du Portugaleten. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/09/21 - 18:47
2025eko Euskotren Ligako play-offeko bigarren jardunaldia: San Juanen estropada, traineru barrutik ikusita
San Juan gailendu da Euskotren Ligako play-offean Portugaleten. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/09/21 - 17:04
Santurtzi, Chapela, San Juan eta Donostiarra goi-mailan arituko dira datorren denboraldian
Emakumezkoen play-offean, San Juan nagusitu da Portugaleteko uretan, eta Bantxa ontzia bigarren izan da. Gizonezkoetan, berriz, Santurtzi eta Chapela Eusko Label Ligan lehiatuko dira datorren denboraldian, igande honetan bukatu den play-offean lehen bi postuak eskuratu ondoren.
2025/09/21 - 16:51
Hamaseigarren bandera irabazita biribildu du Oriok denboraldia
Portugaleteko Bandera ere bereganatuta, marka guztiak hautsi ditu Oriok aurten, Eusko Label Liga eta Kontxa poltsikoratuta.
2025/09/21 - 16:20
Mikel Olazabalen agurra, bere azken arraun emanaldiaren ostean
Mikel Olazabal EITBko kazetariak agur esan die arraun emanaldiei, 42 denboraldiren ostean. Honela esan du agur, bere azken emanaldian.
2025/09/21 - 16:10
Gorka Aranberri: ''Oriok egindako denboraldiari 10ekoa jarriko nioke''
Oriok irabazi du Portugaleteko Bandera, eta Eusko Label Ligan aurten 16. bandera eskuratu eta errekor guztiak hautsi ditu horrela. "Oriok egindako denboraldiari 10ekoa jarriko nioke", esan du Gorka Aranberri patroiak.
2025/09/21 - 16:00
2025eko Eusko Label Ligako egutegia
Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia uztailaren 5ean hasiko da, Bilbon, XVI Bilboko Bandera, eta irailaren 21ean amaituko da, Portugaleten, LV GP-LI El Corte Ingles Banderarekin.
2025/09/21 - 15:55
Santurtzi eta Chapela Eusko Label Ligara igo dira
Kaltetu handiena Kaiku izan da, ez baita gai izan miraria lortzeko, eta, ondorioz, mailaz jaitsiko da.
2025/09/21 - 15:28
Elortegi: ''Burua gutxika-gutxika altxatu behar''
Kaikuko entrenatzailea penatuta azaldu da traineruak maila galdu ondoren. Bere mutilek dena eman dutela nabarmendu du, baina taldearentzat jaitsiera porrota dela.
2025/09/21 - 15:19
Alexander Esteban: ''Ongi egindako lanaren saria jaso dugu''
Santurtzi Eusko Label Ligan lehiatuko da datorren denboraldian, igande honetan amaitu den play-offean lehen postua lortuta. "Ondo egindako lanaren saria jaso dugu", esan du Alexander Esteban Soterako entrenatzaile eta arraunlariak.
2025/09/21 - 15:07
Zunzunegi: ''Atzo estropada ona egin genuen eta gaur errematatu egin dugu''
Chapelako arraunlari eta entrenatzailea pozik agertu da maila gorenera igo direlako, eta klubaren proiektuaren alde egin du.
2025/09/21 - 14:54
Nicole Maroño (Donostiarra): ''Taldean arraunlari oso gazteak ditugu, eta oso pozik nago eurengatik''
Nicole Maroño Donostiarrako patroia oso pozik agertu da bere ontziak gorengo mailari eustea lortu duelako, play-offean bigarren postua eskuratuta, San Juanen atzetik.
2025/09/21 - 14:28
Laida Valderrama (San Juan): ''Oraindik ez dugu asimilatu du Euskotren Ligan izango garela''
San Juan izan da onena Euskotren Ligako play-offean, eta, horrenbestez, arraunaren elitean arituko da datorren denboraldian. Laida Valderrama patroia pozarren agertu da lorpenarekin.
2025/09/21 - 13:49
San Juan eta Donostiarra arraunaren maila gorenean lehiatuko dira datorren denboraldian
Emakumezkoen play-offean, San Juan nagusitu da Portugaleteko uretan, eta "Bantxa" ontzia bigarren izan da. Bi jardunaldietako emaitzei erreparatuta eta puntu batuketa eginda, Euskotren Ligan izango dira datorren denboraldian Pasai Donibaneko taldea eta Donostiarra.
2025/09/20 - 21:51
Santurtzik oso bideratuta utzi du Eusko Label Ligako play-offa
Eusko Label Ligako azken-aurreko jardunaldiari dagokionez, Orio jaun eta jabe izan da berriz ere, eta denboraldiko 15. bandera eskuratu du.
2025/09/20 - 20:52
Markel Lujua (Santurtzi): ''Ondo joan gara, gure estropada egin dugu, badakigu azkarrak garela''
2025eko Eusko Label Ligako play-offeko lehenengo jardunaldian, Santurtzi gailendu da. Estropada amaitu ostean, Markel Lujua patroiak adierazi du taldeak ez duela "presioa" sentitu, eta eskerrak eman dizkie zaleei: "Santurtzi osoa hemen dago".