KONTXAKO BANDERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arraun Lagunakek bosgarrenez bereganatu du Kontxako Bandera

Arraun Lagunakek nagusitasunez irabazi du Kontxako Bandera, bere aurkariei inolako aukerarik eman gabe, eta denboraldi historikoa biribildu du. San Juan izan da bigarrena, estropada oso ona eginda. Tolosaldeak, berriz, hirugarren tokian bukatu du.

SAN SEBASTIÁN, 13/09/2026.- Las remeras de la embarcación Arraun Lagunak celebran la victoria en la categoría femenina de las regatas de traineras de la Concha este domingo, en San Sebastián. EFE/ Juan Herrero

Arraun Lagunakeko arraunlariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Donostia Arraun Lagunakek aurreikuspen guztiak bete ditu, eta gaur Kontxako Bandera eskuratu du bosgarren aldiz, laugarrenez jarraian. Horrela, bada, Lugañene ontziko arraunlariek denboraldi historikoa gauzatu dute, aurten lehian izan diren estropada eta bandera guzti-guztiak irabazi baitituzte.   

Arraun Lagunakek indarrean ekin dio jardunaldi erabakigarriari, joan den asteburuan lortutako abantailarekin espekulatu gabe, eta berehala atera die lauzpabost segundoko aldea San Juani, Tolosaldeari eta Astillerori.

Ziabogaren ostean, San Juan gainera etorri zaio Lugañene ontziari, baina liderrak ez dira urduri jarri. Alderantziz, eroso joan dira, eta bigarren luzean aurrera egin ahala, berriro zabaldu dute tartea, eta denboraldi guztian erakutsi duen nagusitasuna erakutsiz irabazi du Kontxako Bandera, bosgarren aldiz, 10 minutu eta 31 segundoko denbora eginez. 

Arraun Lagunak beste maila batean dagoela kontuan hartuta, San Juanek egindako estropada nabarmentzekoa izan da. Sanjuandarrek lan oso ona egin dute, eta bigarren tokian bukatu dute Kontxako Bandera, Tolosaldeari aurrea hartuta. Astillero, berriz, laugarren izan da.   

Lehen txandan, Hibaika izan da azkarrena, estropada oso ona eginda, lanak 10 minutu eta 49 segundoan bukatu baititu. Errenteriako ontzia hasieratik joan da buruan, eta ziaboga egin ostean egin die ihes aurkariei. 

Bigarren posturako, berriz, lehia estua izan dute Oriok eta Donostiarrak, eta, azkenean, traineru horia sailkatu da aurretik, ozta-ozta izan bada ere. Zarautz izan da azkena Kontxako Banderan.

Ez dago emaitzarik erakusteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X