Arrauna
2025/08/10 - 18:29
Oriok marka guztiak hautsi nahi ditu
Boiroko uretan ere Orioko trainerua izan da jaun eta jabe, Eusko Label Ligan bederatzigarren bandera eskuratuz. Bazirudien Donostiarrak aurre egingo ziola, baina azkenean betikoa izan da garaile.
2025/08/10 - 16:48
Arraun Lagunakek Galizian emandako asteburua borobildu du Boiron
Donostiako traineruak Euskotren Ligako Rianxeira Bandera ere irabazi du, Orioren aurretik sailkatuta. Hala, bederatzigarren bandera eskuratu eta ia erabakita utzi du liga.
2025/08/10 - 16:03
Arraun Lagunakek eta Oriok ez dute huts egin eta Boiroko uretan ere nagusitu dira
Larunbatean eskuratu zuten bandera kontuan izanda, bederatzigarren bandera lortu eta Galizian emandako asteburua borobildu dute.
2025/08/09 - 22:58
Oriok bere zortzigarren bandera irabazi du Pobra do Caramiñalen
Gorka Aranberriren ontzia izan da azkarrena, 19:36ko denbora eginda. Zierbena 4 segundora iritsi da, Donostiarra 20ra eta Hondarribia 22ra.
2025/08/09 - 22:51
Arraun Lagunak nagusitu da Galiziako lehen estropadan
Donostiako taldeak bigarren ziabogan lortu du estropada irabazteko aldea, Tolosaldea eta Orio oso gertutik zituela.
2025/08/09 - 22:00
Arraun Lagunakek eta Oriok denboraldiko zortzigarren bandera irabazi dute Pobra do Caramiñalen
Bi traineruak garaile argiak izan dira Euskotren Ligako eta Eusko Label Ligako 9. jardunaldian, Galiziako uretan.
2025/08/09 - 21:05
Getariako entrenatzailea, oso haserre: ''Arraunlariok gero eta gutxiago pintatzen dugu hemen''
Getariako entrenatzailea oso haserre agertu da Pobra do Caramiñalen, Galiziako lehen jardunaldian, aurkitutako estropada eremuarekin.
2025/08/09 - 20:25
Itziar Eguren: ''Indar froga bat zen, eta horretan gure neskak ondo dabiltza''
Arraun Lagunak klubeko presidentea pozik azaldu da Galiziako lehen estropada irabazi ostean. 8. garaipena lortuta, Liga ongi bideratuta dutela baina oraindik asko geratzen dela esan du.
2025/08/08 - 23:04
Traineru guztiak Galizian dira asteburuko jardunaldietarako
Eusko Label Liga eta Euskotren Liga Galiziako uretara iritsiko dira asteburu honetan. Igandean, Boirora, eta larunbatean, A Pobra do Caramiñalera.
2025/08/08 - 16:25
Cabo da Cruzek mailari eusteko itxaropena du
Galiziarrak Eusko Label Ligako azken tokian dira, eta euren helburua play-offetan sartzea da, hor salbazioa lortzen saiatzeko. Kaiku zazpi puntura dute, amaierarako bederatzi jardunaldiren faltan.
2025/08/07 - 13:07
Getaria, sasoiz
Getaria maila ona ematen ari da 2025 denboraldian. Gaizka Gorostiaga Getariako arraunlariak EITB Mediarekin hitz egin du taldeak orain arte egindako lanaz, eta sasoi amaierara arteko helburuez mintzatu da.
2025/08/06 - 16:38
Tolosaldeak gehiago nahi du
Denboraldi erdia pasata Tolosaldeak bandera bakarra irabazi du, eta hirugarren da sailkapenean. Uxune Urkiak, Tolosaldeko arraunlariak, taldearen egoeraren gainean hitz egin du EITB Mediarekin. Kontxako Bandera irabaztea du amets.
2025/08/05 - 17:10
Zierbena hobeto dabil aurkarien erreferentziarik gabe
Zierbenak denboraldiko bigarren garaipena bereganatu zuen Lekeition, eta biak ala biak aurkarien erreferentziarik gabe lortu ditu. Dani Perez entrenatzaileak EITB Mediari azaldu dio Zierbena zergatik dabilen hobeto erreferentziarik gabe.
2025/08/04 - 18:50
Iker Zabala: ''Hemendik aurrera, zazpi estropada gehiago irabaztea da asmoa''
Denboraldi bikaina egiten ari da Orio, Eusko Label Ligan. Denboraldi erdia igarota, hamar banderetatik zazpi lortu dituzte mirotzek. Iker Zabala entrenatzailearekin izan gara, orain artekoaren errepasoa egiten.
2025/08/03 - 20:08
2025eko XL El Correo Ikurrina: Zierbenaren estropada, traineru barrutik ikusita
Zierbena gailendu da XL El Correo Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/03 - 19:54
2025eko XL El Correo Ikurrina: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio bigarren gelditu da XL El Correo Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/03 - 19:42
2025eko XL El Correo Ikurrina: Donostiarraren estropada, traineru barrutik ikusita
Donostiarra hirugarren gelditu da XL El Correo Ikurrinan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/03 - 19:13
2025eko Euskotren Ligako Euskotren Bandera: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunak gailendu da Lekeitioko uretan lehiatu den Euskotren Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/03 - 19:01
2025eko Euskotren Ligako Euskotren Bandera: Orioren estropada, traineru barrutik ikusita
Orio bigarren gelditu da Lekeitioko uretan lehiatu den Euskotren Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2025/08/03 - 18:51
2025eko Euskotren Ligako Euskotren Bandera: Tolosaldearen estropada, traineru barrutik ikusita
Tolosaldea hirugarren gelditu da Lekeitioko uretan lehiatu den Euskotren Banderan. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.