ZUZENEAN: Santurtziko Ikurrina
Euskotren eta Eusko Label Ligetako Santurtziko Ikurrinaren zuzeneko emanaldia.
Zure interesekoa izan daiteke
ZUZENEAN: Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak, Lekeitiotik
Euskotren Ligako Lekeitioko Ikurrinaren eta Eusko Label Ligako El Correo-Kutxabank Ikurrinaren zuzeneko emanaldia.
Asier Arego, debutaria balitz bezala gozatzen arraunean
Asteburu honetan Santurtzin jokatuko dira Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak. Hori baliatuta, Asier Arego bertako traineruko patroiarekin egon gara. 2010ean arrauna utzi zuen, baina itzuli eta aurten egin du debuta maila gorenean.
Zumaiak mailari eustea du lehentasuna
Denboraldi erdia igarota, Zumaia azken-aurreko postuan da sailkapenean, mailari eusteko playoffak jokatzeko postuan, alegia. Beste urte batez onenekin egon nahi dute, baina kontuz ibili beharrean dira, zuzeneko jaitsieran dagoen Donostiarra puntu bakar batera dutelako.
‘Lekittarra' une gozoan da, eta igandean etxean egingo du arraun
Isuntzako emakumezkoen traineruak bere lehendabiziko bandera lortu du. Gizonezkoen trainerua ere bide onetik doa. Igandeko estropadan bikain aritu ziren Getxon, eta hirugarren egin zuten. Lekittarrak mailari eustea zuen helburu denboraldi hasieran eta, oraingoz, urrats sendoak eman ditu hori lortzeko.
Bederatzi bermeotar, ‘Bou Bizkaia' traineruan
Horietako bat Aitor Gondra patroia da. Gainera, Oier Guenak eta Asier Ruiz de Alegriak denboraldi honetan egin dute debuta gorenean. Argi dute kupoen baldintzak mesede egin diela. Orain arte Bilbo, Castro eta Getxoko banderak astindu dituzte.
Etxabe, larunbatean gertatutakoari buruz: “Erabakirik zuzenena hartu zen, han ez zegoen girorik arraunean egiteko"
"Pertsonalki, oso harro nago hartutako erabakiarekin", adierazi du Arraun Lagunaken entrenatzaileak, iragan larunbatean, Donostian, bertan behera utzitako estropadari buruz. "Zigorra etortzen bada ere, harro hartuko dut, oso lasai egin dut lo". San Juanen jarrerari buruz: "Beti dago... Ez dut esango ardi beltz bat... Baina azalpenak eman beharko dituzte".
Haizeak eta itsaso kaskarrak baldintzatutako asteburuaren analisia
Euskotren Ligako larunbateko estropada bertan behera geratu zen, eta horrek ekarritako sokaren analisia egin du Sara Gandarak. San Juanek, larunbatean Donostian gertatutakoa argitzeko, ohar bat argitaratu du. Bestalde, Bermeo Urdaibaik izan zuen asteburuaz aritu da: aurki eta ifrentzu.
Bermeoren azken metroak Getxoko Ikurrinan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Euskotren Ligako Getxoko Ikurrinaren azken metroak. Bermeok astindu du bandera.
Jon Salsamendi: “Gaur Bermeo ez da talderik onena izan”
Urdaibako entrenatzailea bere taldearen garaipenarekin pozik agertu da, baina ez du uste Getxoko estropadan arraun egiten onenak izan direnik. Larunbatean itsasoak kendu ziena, baina, bueltan eman die igandean.