Arraun Lagunakek berera jarraitzen du Santurtzin
Donostiako traineruak denboraldiko hamargarren garaipena lortu du XV. Euskotren Banderan, estropada hasieratik amaierara menderatuta. Tolosaldea izan da bigarren, 16 segundora, eta Astillero hirugarren, 22 segundora.
Inork ezin du Arraun Lagunak gainditu. Donostiako traineruak denboraldiko hamargarren garaipena lortu du Santurtzin, XV. Euskotren Bandera irabazita, estropada hasieratik amaierara menderatuta. Euskotren Ligan jokatu diren estropada guztiak irabazi ditu.
Gaurko estropada-eremuak ezaugarri bereziak zituen. Ontzi guztiek lau luze egin behar izan dituzte eta hiru ziaboga eman, ohiko bi luze eta ziaboga bakarra egin beharrean. Horrez gain, gaur ohi baino 500 metro gehiago egin behar izan dituzte.
Horrek, baina, ez dio Arraun Lagunaki ezertan eragin. Gaurkoan ere, Lugañene ontziak ez die aukerarik eman aurkariei. Estropada guztietan erakusten du indartsuena bera dela, eta Santurtzin gauza bera egin du.
Emozioa atzetik egon da, Tolosaldea, Astillero eta Hibaika bigarren postuan sailkatzeko lehian aritu baitira. Lehen bi luzeak alderik atera gabe egin dituzte, eta lehen bi ziabogak ia parean eman dituzte. Azkenean, Tolosaldeak beste martxa bat sartu du, eta berak bukatu du bigarren postuan.
Lehen txandan, berriz, Donostiarrak gora egiten jarraitzen du. Ibon Urbietak entrenatzen duen ontzia denboraldiko unerik onenean dago, eta gaur udako estropadarik onena egin dute.
Zalantzaz betetako hasiera izan ondoren, bazirudien gainerako ontzietatik aldenduko zela, atzetik, bereziki lehen ziabogaren ostean, Orioren atzetik 9 segundora egon baita. Baina Nicole Maroño patroiak gidatzen dituen arraunlariek burua makurtu dute, eta pixkanaka-pixkanaka aldea murrizten eta aurkariak aurreratzen joan dira, txanda aise irabazteko. Orio, Hibaika eta Zumaia sailkatu dira ondoren.
Emaitza honekin, Donostiarrak sailkapeneko azken postua utzi du Zumaia aurreratuta. Kike Manterolak zuzentzen duen ontzia 2 puntura dago orain. Beste ontziek, berriz, berdin jarraitzen dute: Arraun Lagunak buruan da, estropadaz estropada aldea handituz ari dela, Tolosaldea dago bigarren, eta San Juan eta Astillero ohorezko txandan sartuta daude oraingoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Fabrika Bandera utzi zuten sei klubetako entrenatzaileek ostegunean lekukotasuna egingo dute
TKEko Diziplinako epaile bakarrak Astilleroko, Arraun Lagunakeko, Hibaikako, Orioko, Tolosaldeako eta Zumaiako entrenatzaileak deitu ditu. Klub horiei diziplinazko prozedura ireki die; izan ere, Euskotren Ligan uztailaren 25ean Donostian jokatzekoa zen Fabrika Bandera utzi zuten.
Nerea Perez, Tolosaldeako patroia: “Kriston denboraldia ari gara egiten, talde berria osatzen dugula kontuan hartuta"
"Ondarroan estropada ona egin genuen; igandean, Hondarribian, aldiz, txanda batetik bestera haizea asko aldatu zen, joateko luzea oso ona egin genuen, baina bueltan ez genuen sentsazio onik aurkitu", azaldu du Tolosaldeako patroiak. "Baliteke gehien gozatzen ari naizen urtea izatea", aitortu du Nerea Perezek.
2026ko Euskotren Ligako egutegia
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 28an hasiko da ‘Canal de Isabel II’ Banderarekin, eta abuztuaren 23an amaituko da, Zarauzko XVIII. Ikurrinarekin.
Arraun Lagunaken azken metroak Hondarribiko estropadan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Arraun Lagunaken azken metroak Euskotren Ligako Hondarribiko estropadan, ontzi barruko kameratik ikusita.
Amaia Eguren: “Haizearengatik zaila zen arraun egitea”
Arraun Lagunakeko patroia pozik agertu da Etxabe entrenatzaileak emandako aukeragatik, eta baita garaipena lortzeagatik ere. Haize indartsua zegoela ere esan du.
Arraun Lagunakek ez du etenik, Hondarribian ere garaile
Donostiako traineruak bere nagusitasuna erakutsi du beste behin Hondarribiko uretan, eta argi irabazi du Balfego Bandera. Lugañene bikain ari da, eta, gaur-gaurkoz, ez du aurkaririk. Juan Mari Etxaberen taldeak Euskotren Ligan jokatu diren bandera guztiak eskuratu ditu.
Arraun Lagunaken azken metroak Ondarroako estropadan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Arraun Lagunaken azken metroak Euskotren Ligako Ondarroako estropadan, ontzi barruko kameratik ikusita.
Nagore Osoro: “Ondarroan, eta etxean, bandera amamari eskaintzen diot"
Arraun Lagunakek ez dauka aurkaririk Euskotren Ligan. Donostiako traineruak bere nagusitasuna erakutsi du beste behin Ondarroako uretan. Nagore Osoro Ondarroako patroiarentzat oso berezia izan da etxeko bandera eskuratzea.
Amaia Eguren, Arraun Lagunaken patroia: “Kostatu egiten zait nire burua telebistan ikustea"
Ustekabean iritsi zen arraunera Amaia Eguren, orain bi urte. Dagoeneko hiru bandera astindu ditu eta pozik da. Baina aitortu du ez dela lantegi erraza traineruran popan joatea.
San Juan igo berriak aurreikuspen guztiak gainditu ditu
Sanjuandarrek atzean utzi dute Donostian gertatutakoa. Beldurrak ere atzean utzi dituzte, eta orain gozatzen ari dira. Aurrerapauso handia izan da batelarientzat Arraun Lagunak eta Tolosaldearen pare aritzea.