Donostiako kaosaren erdian, Orio garaile berriro
Oriotarrek Donostian jokatutako XVIII. Bandera Fabrika irabazi dute, eguraldi baldintza zailen erdian, eta kolpe gogorra eman dute Bermeoren deskalifikazioa dela eta ligako titulua lortzeko. Hondarribia izan da bigarren eta Zierbena, hirugarren.
Kolpe beldulgarria Oriok arratsalde honetan eman duena Donostian. San Nikolas ontziak XVIII. Fabrika Bandera irabazi du, denboraldiko seigarrena, 22 minutu eta 49 segundoko denborarekin. Bigarren Hondaribia izan da 23 segundora eta hirugarren, Zierbena, 40 segundora.
Bermeo deskalifikatua izan da eta estropadatik kanporatua, bigarren ziabogan baliza istriborrera utzi duelako. Ondorioz, oriotarrek sekulako aldea ireki dute sailkapen nagusiaren goialdean, berriz ere Eusko Label Ligako titulua irabazteko.
Hori bai, gaur arratsaldean Gipuzkoako hiriburuan gertatutakoek ez dute inor epel utzi. Euskotren Ligak bere jardunaldia bertan behera uztea erabaki du, baina Eusko Label Ligak aurrera jarraitzea erabaki du eta, txapelketan formatu aldaketa bat eginda, azkenean erlojuaren kontrako XVIII. Bandera Fabrika Orioren alde atera da.
Haize indartsua eta itsaso nahasia nagusi izan diren egoeraren erdian, patroien abilezia ezinbestekoa izan da txalupa guztiak orekatuta mantentzeko. Testuinguru horretan, Gorka Aranberri eta bere arraunlariak izan dira onenak, bai kanporantz arraunean, bai barrurantz. Lehiatzera ateratzen azkenak izan dira, eta pixkanaka aurreko ontziek markatutako erreferentzia guztiak gainditzen joan dira.
Aipagarria da, baita ere, Hondarribiaren jarduna, bigarren txandan arraun egin baitu, baina bereziki Ioseba Amunarriz patroiarena, Ama Guadalupekoa ontzia bigarren posturaino gidatu baitu, bueltako luzeetan hartzea lortu duen olatu ugariei esker. Emaitza honekin, berdez jantzitakoak ohorezko txandan kokatu dira.
Zierbenak bereari eusten dio, beti bezain erregular eta oilarrek huts eginez gero, bere aukera aprobetxatzeko zain. Zentzu horretan, gaur txanponan gurutzea atera zaiona Bermeo izan da, epaileek deskalifikatu eta kanporatu egin baitute bigarren ziabogan baliza istriborrera uzteagatik. Ekintzak zuzenean zalantzak utzi ditu, baliza traineru azpitik pasa baita giroaren erdian, baina epaileek ez dute zalantzarik izan.
Emaitza horren ondorioz, Asier Zurinagaren taldeak ez du puntu bakar bat ere batu gaurko jardunaldian, eta, ondorioz, Oriok 15 puntuko aldea du sailkapenean. Bihar, Eusko Label Ligaren emanaldi berri bat ikusi ahalko da, Getxoko Estropaden XLVIII. Ikurriña-J.A. Agirre Lehendakariaren XXII. Omenaldiaekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Salsamendik ez du jarraituko Bermeoko entrenatzaile bezala
Salsamendik, hala, denboraldia amaituta utziko du Bermeoko kluba, hau da, Kontxako Banderako bigarren jardunaldia eta, Eusko Label Ligan, Bermeoko eta Portugaleteko estropadak jokatuta.
Joseba Fernandez: “Banderak irabaztetik urrun bagaude ere, mailari eustea irabazteko beste modu bat da”
San Juanek Eusko Label Ligan jarraitzea lortu du beste urte batez. Joseba Fernandez entrenatzailea elkarrizketatu dugu, eta esan digu “pisu handia kendu dutela gainetik”. Kontxari dagokionez, berak lehen sei postuak argi dauzkala dio, baina ez du baztertzen zazpigarren postua lortzea “estropada oso ona” egiten badute. (Bideoa gazteleraz)
Harrotasunez betetako harrera egin diete arraunlariei Orion
Bi estropadaren faltan, Oriok Eusko Label Liga bermatu zuen atzo Galizian. Herriak harro jaso zituen arraunlariak eta ospakizunean murgildu ziren denak.
Gorka Aranberri: “Garaipenaren trenean sartuta gaude, eta ez dugu utzi nahi"
Oriok matematikoki irabazi du Eusko Label Liga, bigarrenez jarraian, bere palmareseko hirugarrena, Aresen udako hamaseigarren bandera irabazita.
Oriok bigarrenez jarraian irabazi du Eusko Label Liga Aresen nagusituta
San Nikolas ontziak denboraldiko hamabosgarren bandera irabazi eta Ligako hirugarren titulua eskuratu du. San Juanek salbazioa lortu du, Zierbena bigarren sailkatu da, eta Donostiarra izan da hirugarren, bigarren txandan arituta.
San Juanek Eusko Label Ligan jarraituko du!
San Juaneko arraunlariek gogoz ospatu dute hurrengo denboraldian Eusko Label Ligan jarraituko dutela. Areseko lehia estua izan dute Galizian bertan, Aresen, jokatutako estropadan.
Imanol Arregi, San Juaneko aurraunlaria: “Zerotik hasi gara, eta helburua lortu dugu"
XIX. Bandeira Concello de Ares jokatu da Galiziako uretan. Lehenengo txandan, San Juan izan da nagusi, Aresen aurretik helmugaratuta, hiru segundoko aldearekin. Garaipen horri esker, San Juanek gorengo mailan beste urtebetez jarraitzea ziurtatu du.
ARRAUNA ZUZENEAN: XIX Bandeira Concello de Ares
Jarraitu Eusko Label Ligako Bandeira Concello de Aresen zuzeneko emanaldia.
Oihan Manterola, Orioko patroia: “Estropada biribila atera zaigu"
Orio nagusi izan da Boiroko uretan eta esku-eskura du Eusko Label Liga matematikoki irabaztea. Oihan Manterola gazteak debuta egin du Oriokoen patroitzan, Gorka Aranberriren lekua hartuta.
Orio nagusitu da Boiron, eta oso gertu du Eusko Label Liga irabaztea
Oriotarrek Liga erabakita uzteko 5 puntuko aldea atera behar zioten Zierbenari, baina azkenean 2 puntukoa atera diote gaurko estropadan. Bermeo sailkatu da bigarren, eta galipoak, berriz, hirugarren.