Euskotren Liga
Arraun Lagunakek berera jarraitzen du Santurtzin
Donostiako traineruak denboraldiko hamargarren garaipena lortu du XV. Euskotren Banderan, estropada hasieratik amaierara menderatuta. Tolosaldea izan da bigarren, 16 segundora, eta Astillero hirugarren, 22 segundora.
Nagore Osoro: “Kale txarra baino, lan asko egin beharreko kalea zen"
Nagore Osoro Arraun Lagunaken patroiak Santurtzin egin beharreko lan gogorra nabarmendu nahi izan du, kaleen egoerak baldintzatu duen estropadan.
Zumaiak mailari eustea du lehentasuna
Denboraldi erdia igarota, Zumaia azken-aurreko postuan da sailkapenean, mailari eusteko playoffak jokatzeko postuan, alegia. Beste urte batez onenekin egon nahi dute, baina kontuz ibili beharrean dira, zuzeneko jaitsieran dagoen Donostiarra puntu bakar batera dutelako.
Etxabe, larunbatean gertatutakoari buruz: “Erabakirik zuzenena hartu zen, han ez zegoen girorik arraunean egiteko"
"Pertsonalki, oso harro nago hartutako erabakiarekin", adierazi du Arraun Lagunaken entrenatzaileak, iragan larunbatean, Donostian, bertan behera utzitako estropadari buruz. "Zigorra etortzen bada ere, harro hartuko dut, oso lasai egin dut lo". San Juanen jarrerari buruz: "Beti dago... Ez dut esango ardi beltz bat... Baina azalpenak eman beharko dituzte".
Arraun Lagunaken azken metroak Getxoko Ikurrinan
Ikusi berriro nolakoak izan diren Euskotren Ligako Getxoko Ikurrinaren azken metroak. Arraun Lagunakek astindu du bandera.
Xubane Uribarrena: “Talde honek zerbait baldin badauka, hori burua da”
Arraun Lagunakeko arraunlariak Getxoko estropadan bizitakoa azaldu du. Bere taldeak lan ona egin duela uste du eta arraunlarien kontzentrazioa goraipatu du. Atzo Donostian izan zen polemikaz ere hitz egin nahi izan du eta oso argi utzi du bere iritzia.
Arraun Lagunak jaun eta jabe Getxoko XVIII. Ikurrinan
Donostia Arraun Lagunakek irabazi du XVIII. Getxoko Ikurrina, Euskotren Ligan beste garaipen bat eskuratuta: zortzitik zortzi. Donostiako estropada bertan behera geratu ostean, Lugañenek erakustaldi bikaina eman du berriro uretan, sailkapen nagusiko lidergoari sendo eusteko.
Joseba Fernandez: “Ez dut ulertzen zergatik egiten diren kale-zozketak; horrek dena nahasten du”
Euskotren Ligako zortzigarren jardunaldia bertan behera geratu da, batzorde teknikoak hartutako erabakiaren ondorioz. Eguraldi baldintza zailek tentsio eta nahasmen uneak eragin dituzte antolatzaileen eta kluben artean.
Joseba Fernandez San Juaneko entrenatzaileak, berriz, ez du ulertzen horrelako egunetan kale-zozketak egitearen beharra. Haren ustez, zozketaren emaitzak dena nahasten baitu. Hala ere, halako baldintzetan arraun egitearen alde agertu da.
Ibon Urbieta: “Gure esku dagoen guztia egiten ari gara zulotik ateratzeko"
Ibon Urbietaren taldea sailkapeneko 8. postuan dago, 15 punturekin. Iaz, garai honetan, puntu bat gutxiago zuen, eta zazpigarren postua bost puntura. Egoera zaila dela badakite baina zulotik atera daitezkeela sinistuta daude donostiarrak. Larunbatean etxeko estropada izango dute.
Hibaika, ohorezko txandari begira
Galiziako estropada bikainen ostean, Hibaika sentsazio onekin itzuli da etxera. Amaiur Olaiz arraunlariak azaldu du asteburu biribil horren ondoren taldea “inoiz baino konfiantza gehiagorekin” dagoela. Inge Ugarte patroiak argi esan du orain “ohorezko txandari begira” daudela.
Itziar Eguren, hunkituta: “Enarek ez diote behin ere hegan egiteari uzten"
Arraun Lagunakek irabazi du Bueuko II. Bandeira, eta Euskotren Ligako lidergoa sendotu du. Denboraldiko zazpigarren garaipen honekin, 'Lugañene' ontziak estropada-eremuko errekor berria ezarri du kronometroa 10:25ean geldituta. Itziar Eguren presidenteak, oso hunkituta, zera adierazi du: “Enarek ez diote behin ere hegan egiteari uzten”.
Arraun Lagunakek Galizia konkistatu du
'Lugañenek' Galiziako estropaden plenoa osatu du II Bandeira Femenina Concello de Bueu irabazita, estropada-zelaiko errekorra hautsiz eta bere lidergoa are gehiago sendotuz. Bigarren Tolosaldea izan da eta hirugarren Hibaika, lehen txandatik bikain aritu ondoren.
Iñaki Elorza: “Errotazioak eginda txalupa ondo ibiltzea oso garrantzitsua da guretzat”
Iñaki Elorza, Orioko arraunlariari, gaurko estropada lurretik ikustea tokatu zaio. Hala ere, oso kontentu dago bere taldearen garaipenarengatik eta, bereziki, traineruak erakutsi duen mailarengatik, nahiz eta arraunlari aldaketak egin azken estropadarekin konparatuta. Hurrengo estropadetan ezin direla lasaitu ere esan du, beste ontzien maila oso altua baita.
Arraun Lagunak nagusi batea artean
Lugañene ontziak beste garaipen bat lortu du Euskotren Ligan, Redondelan jokau den estropadan, Galizian, Ametsa Obras Bandera irabazita. Tolosaldea bigarren izan da eta San Juan, hirugarren.
Itziar Eguren: “Gauzak ondo eginda, ez dago sabairik"
Arraun Lagunakeko presidenteak "batuta" ikusten du bere taldea eta nesken lana goraipatu du. Dena irabazten ari dira eta, ondo lan eginda, ez dagoela "sabairik" nabarmendu du.
Xubane Uribarrena: “Normalean, asko kostatzen zaigu Orion irabaztea"
Xubane Uribarrena Arraun Lagunakeko arraunlariak Orio Kanpina Banderan lortutako garaipenaz hitz egin du. Beti kostatzen zaien estropada dela adierazi du, baina lan ona eginez garaitu dutela.
Arraun Lagunaken estropada Orio Kanpina Banderan, minikameratik ikusita
Donostiako ontziak Euskotren Ligako bosgarren jardunaldian irabazitako estropada, ontzi barruko minikameratik ikusita.
Arraun Lagunaken bosgarren garaipena jarraian
Lugañene ontziak udako bere bosgarren bandera lortu du, Orio Kanpina XIV. Banderan azkarrena izan ondoren, baina oraingoan hortzak estutu behar izan ditu Tolosaldeak lehen txandan lortutako denbora bikainaren ostean. Ramon Erostarbek entrenatzen duen trainerua bigarrena izan da 6 segundora eta San Juan izan da hirugarrena 8 segundora.
Arraun Lagunaken estropada Caixabank Banderan, minikameratik ikusita
Donostiako ontziak Euskotren Ligako laugarren jardunaldian Arraun Lagunakek irabazitako estropada, ontzi barruko minikameratik ikusita.
Arraun Lagunak nagusi izan da berriro Castron
Lugañene ontziak udako laugarren bandera lortu du eta ez dirudi aurkaririk duenik. Bigarren San Juan izan da 24,34 segundora eta hirugarren, Orio 24,48 segundora. Biek lehen txandan egin dute arraun, haize bortitzak eta itsaso oso mugituak markatutako estropadan.