Euskotren Liga
2023/07/02 - 14:52
Arraun Lagunakek Coruñako Bandera irabazita ekin dio 2023 denboraldiari
Euskotren Ligari hasiera bikaina eman dio Arraun Lagunakek, Coruñako Bandera irabazita. Lehen txandan nagusituta bereganatu du garaipena Galiziako uretan eta sailkapen nagusiko liderra da. Tolosaldea izan da bigarren, Donostiarra hirugarren eta Orio laugarren.
2023/06/29 - 18:19
Zortzi traineru arituko dira aurtengo Euskotren Ligan
Historian lehen aldiz, zortzi traineru arituko dira 2023ko Euskotren Ligan: Cabo, Donostiarra, Arraun Lagunak, Hibaika, Hondarribia, Orio, Tiran eta Tolosaldea. Aurrerapauso handia da emakumezkoen ligan.
2023/06/28 - 20:01
Orio, iazkoari jarraipena eman nahian
Orio jaun eta jabe izan zen Euskotren Ligan 2022 denboraldian, eta 2023an ere titulua bereganatu nahi du. Hastear den denboraldirako aldaketa gutxi egin ditu Oriok; bi berritasun soilik egongo dira. Hortaz, helburua da iazkoari jarraipena ematea.
2022/09/29 - 18:12
Juan Mari Etxabek Arraun Lagunaken jarraituko du
Juan Mari Etxabek Donostia Arraun Lagunak entrenatzen jarraituko du hurrengo denboraldian ere. Aurten, Euskadiko txapelketa eskuratu du berak zuzendutako taldeak, eta bigarren izan da Ligan eta Kontxan. Hurrengo sasoian koska bat gora egiten ahaleginduko dira.
2022/09/18 - 14:09
Maialen Amondarain: ''Oso estropada ona egin dugu, lasaitasuna hartu dugu Euskotren Ligan jarrituko dugulako''
Tolosaldeak arraunaren maila gorenean jarraituko du datorren denboraldian. Gipuzkoako taldeak Deustu hartu du mendean play-offean eta Euskotren Ligan lehiatuko da 2023an. Maialen Amondarain Tolosaldeako patroiak estropadaren analisia egin du.
2022/09/18 - 14:06
Euskotren Ligako play-offeko azken metroak
Tolosaldeak irabazi du bigarren jardunaldia eta mailari eutsi dio. 25 segundoko aldea atera dio Deusturi helmugan.
2022/09/17 - 20:24
Maialen Amondarain: “Errenta garrantzitsua lortu dugu, baina bihar hutsetik hasi gara”
Euskotren Ligan mantentzeko urrats sendoa eman du Tolosaldeak eta Maialen Amondarain patroia pozik agertu da. Ia 17 segundoko errentak lasaitasuna emango die biharko egunerako Amondarainen ustez.
2022/09/17 - 20:21
Tolosaldeak abantaila nabarmena lortu du Euskotren Ligan jarraitzeko
Tolosaldea eta Deustu datorren denboraldian maila gorenean aritzeko lehiatu dira play-offetako lehen jardunaldian. Erlojupeko formatuan lehiatu dira Bermeoko uretan, eta gipuzkoarrek ia 17 segundoko tartea atera diete bizkaitarrei.
2022/09/16 - 18:15
Tolosaldeak maila gorenean jarraitzea du helburu
Asteburu honetan, irailaren 17 eta 18an, Tolosaldeak Euskotren Ligan jarraitzeko play-offa jokatuko du. Gipuzkoako taldeak onenen artean jarraitzea du helburu.
2022/09/13 - 15:01
Euskotren Ligak baditu 2023ko txapelketan parte hartuko duten traineruak, play-offeko emaitzaren faltan
Datorren denboraldian, 4 ontzitik 8 parte-hartzailera egingo du jauzi lehiaketak. Bertan izango dira Orio, Arraun Lagunak, Donostiarra, Hondarribia, Hibaika, Cabo da Cruz eta Tiran.
2022/09/12 - 22:40
Itxaso Azkonobieta: ''Arraunlari ororen ametsa da Kontxako Bandera irabaztea''
Itxaso Azkonobieta Orioko arraunlaria da. Kontxako Bandera irabaztearekin denboraldia biribildu dute oriotarrek. Hala ere, iaz une zailak bizi izan zituzten. Patxi Francesen lanaren garrantzia azpimarratu du arraunlariak.
2022/09/11 - 16:45
Oriok bereganatu du 2022ko Kontxako Bandera, palmaresean hirugarrena
Estropada hasi eta berehala 2 segundoko aldea zuten oriotarrek eta ziabogara 5 segundoko aldearekin heldu da. Hala ere, estropada amaierarako Arraun Lagunakek lan ona egin du eta helmugan 14 ehuneneko abantaila izan du Oriok.
2022/09/11 - 16:29
Xubane Uribarrena: “Ez dugu amore eman eta ez gara galtzaile sentitzen, psikologikoki irabazleak gara”
Arraun Lagunakeko arraunlaria bere taldeaz harro dagoela esan du. Lehen jardunaldian Orioren atzetik egon arren dena emango zutela argi zuen Uribarrenak, eta Orioren garaipena kolokan jartzera iritsi dira.
2022/09/11 - 14:59
Horrela jaso dute Kontxako Bandera Orioko arraunlariek
Ikusi Oriotarren ospakizuna bandera jasotzerakoan. Horiek denboraldi bikaina biribildu dute Euskotren Liga eta Kontxako Bandera irabaziz.
2022/09/11 - 14:16
Azken unera arte izan dute Oriok eta Arraun Lagunakek Kontxako Bandera erabakitzeko lehia
Oriok lehenengo luzean tartea ireki du, baina Arraun Lagunakek bigarren luze aparta egin eta iritsiera parekatua bizi izan da.
2022/09/11 - 13:58
Orio, Kontxan garaile hirugarren aldiz
Oriotarrek bigarren jardunaldia ere bereganatu dute Arraun Lagunaken aurretik, 14 ehuneneko aldearekin izan bada ere.
2022/09/10 - 18:42
Chapelak uko egin dio Euskotren Ligari eta Tiran lehiatuko da maila gorenean datorren denboraldian
Chapelak uko egin eta Tiran maila gorenean ariko dela jakin ostean, playoffean Tolosaldeak eta Deustok borrokatuko dute 2023ko Euskotren Ligan egoteko geratzen den txartel bakarrarengatik.
2022/09/06 - 19:07
Arraun Lagunak, Kontxan dena eman eta bere aukeraren bila
Arraun Lagunakek Oriorekiko bi segundoko atzerapenarekin ekingo dio Kontxako Banderaren 2. jardunaldiari. Nahiz eta atzetik izan, ez diote ukorik egin nahi Bandera bereganatzeko aukerei.
2022/08/30 - 18:20
Arraun Lagunakek Kontxa irabazita eman nahi dio amaiera denboraldiari
Ander Alonso eta Xubane Uribarrenarekin egon da EITB Media eta Kontxako Banderarako asmoez jardun dute. Ligako arantza kendu eta iaz irabazitako bandera bereganatu nahi dute berriro.
2022/08/23 - 18:59
Nadeth Agirrek Orioko zalea den Juanito Mirallesen museoa bisitatu du
Gaztetatik hasi zuen bilduma Juanito Mirallesek. Egunkarietan agertzen ziren Orioko traineruei buruzko albisteak jasotzen ekin zion museoari. Nadeth Agirre, Orioko patroiaren bisita jaso du Euskotren Liga irabazi berritan.