Arraun Lagunaken bosgarren garaipena jarraian
Lugañene ontziak udako bere bosgarren bandera lortu du, Orio Kanpina XIV. Banderan azkarrena izan ondoren, baina oraingoan hortzak estutu behar izan ditu Tolosaldeak lehen txandan lortutako denbora bikainaren ostean. Ramon Erostarbek entrenatzen duen trainerua bigarrena izan da 6 segundora eta San Juan izan da hirugarrena 8 segundora.
Arraun Lagunakek berdin jarraitzen du. Denboraldiko bosgarren proban, Orio Kanpina XIV. Banderan, Lugañene ontziak uda honetako bosgarren garaipena jarraian lortu du. Hori bai, bigarren luzean, Donostiakoek hortzak estutu behar izan dituzte Tolosaldeak lehen txandan ezarritako denbora bikaina gainditzeko. Denbora horrek balio izan dio Ramon Erostarbek entrenatzen duen traineruari bigarren izateko 6 segundora. Hirugarren izan da San Juan 9 segundora.
Juan Mari Etxaberen arraunlariek lehenengo kaletik egin behar izan dute arraunean, lehorretik hurbilen zegoen kaletik. Estropada hasi aurrerik, horrek zirudien kale desegokiena, aurreko urteetako estropadetan sortzen ziren korronteak ikusita. Hala ere, gaurko jardunaldian guztiz kontrakoa suertatu da, traineru guztiak harkaitzetara ahalik eta gehien hurbiltzen saiatzen baitziren babesteko.
Hala ere, Arraun Lagunak ezin izan da lehen luzean aldendu, ia beti bezala egiten duen moduan, eta ziabogara segundo bakar bateko aldearekin iritsi da, Orio eta San Juanen aurretik, baina Tolosaldeak lehen txandan sartutako denboraren 8' atzetik.
Testuinguru horretan, Nagore Osorok bere arraunlariei martxa bat gehiago sartzeko eskatu die, bandera Tolosarantz zihoala ikusita jasotzen ari zen erreferentziengatik, eta, itzulerako luze ikusgarri bat osatu ondoren, azkenean 6 segundoan gainditu ahal izan dute Zerikusia ontziak markatu duen denbora. San Juan izan da bigarren 8 segundora lehen txandan, etxean parte hartzen ari zen Orio izan da hirugarren 13 segundora eta Zumaia izan da laugarren 30 minutura.
Lehen txandan, bestalde, Tolosaldeak hasieratik hartu du burua eta ez du bukaerara arte askatu. Ziabogan 8 segundokoa zen Hibaikarekiko aldea. Helmugan, Donostiarra bigarren izan da 8 segundora, hirugarren Errenteriakoak izan dira 13 segundora eta laugarren Astillero izan da 19 segundora.
Euskotren Ligako sailkapen orokorrean, Arraun Lagunakek lidergoan jarraitzen du 40 punturekin eta Tolosaldearekiko aldea 11koa da. Hirugarrena San Juan da 25ekin. Azpitik, Donostiarrak aldeak murriztu ditu Zumaiarengandik 3 puntura jartzeko 11rekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi mila euroko isun proposamena Fabrika Banderan arraun egiteari uko egin zioten klubei
Astillerok, Arraun Lagunakek, Hibaikak, Oriok, Tolosaldeak eta Zumaiak dute zigorra jasotzeko arriskua.
2026ko Euskotren Ligako egutegia
Emakumezkoen txapelketa ekainaren 28an hasiko da ‘Canal de Isabel II’ Banderarekin, eta abuztuaren 23an amaituko da, Zarauzko XVIII. Ikurrinarekin.
Itziar Eguren: “Kirikoren marka berdintzen saiatuko gara; gera dadila beste Kontxa bat Donostian”
Arraun Lagunakek bosgarrenez irabazi du Liga, laugarrena jarraian. 15 bandera lortuta, garaitezinak dira. Itziar Eguren Arraun Lagunaken presidenteak azaldu du orain Kontxaren bila joango direla.
Donostiak Euskotren Ligako titulua ospatu du Arraun Lagunakekin
Gipuzkoako hiriburuko kluba ezin hobeto aritu da 2026ko Euskotren Ligan: jokatu diren bandera guztiak irabazi ditu, 15, eta txapelketan izandako 16 jardunaldietan gailendu da. Udalbatzak Donostiako Udal Liburutegi Nagusian egin dio harrera igande arratsaldean.
Nagore Osoro: “Etxekoek badakite benetan zenbat kostatzen den"
Nagore Osoro Arraun Lagunakeko patroiak bere inguruko jendeari eskaini dio garaipena.
Amaia Eguren: “Estropada guztiak irabaztea historikoa da”
Donostia Arraun Lagunakeko kidea oso kontentu dago lortu duten errekorrarekin.
Horrela jaso du Arraun Lagunakek Euskotren Ligako garaikurra!
Lugañene ontziko arraunlariek Euskotren Ligan jokatutako bandera eta estropada guztiak irabazi dituzte.
Arraun Lagunakek amaiera ezin hobea eman dio egindako liga bikainari, Zarauzko Ikurrina eskuratuta
Lugañene ontziak estropada eta bandera guztiak irabazita itxi du Euskotren Liga, aurrekaririk gabeko mugarri historikoa. San Juan izan da bigarren, eta Orio, hirugarren.
Zumaiak maila galdu du eta Arraun Lagunakek bere eskura du historia egitea
Donostiarrak Saregileak ontzia gainditu, eta play-offean izango dela ziurtatu du Zarauzko Ikurrinaren lehen jardunaldian. Arraun Lagunakek, bere aldetik, bizirik mantentzen du garaipen guztiak lortzeko ametsa, udako hamabosgarrena lortu baitu.
Nagore Osoro: “Gaur behintzat emozio pixka bat egon da"
Arraun Lagunakek denborarik onena egin du Zarauzko Ikurrinako lehenengo jardunaldian, San Juanekin lehia estua izan ostean.