Euskotren Liga
Nagore Osoro: “Gauza asko entzuten dira, eta garaipenarekin lasaiago egingo dugu lo"
Arran Lagunakeko patroia pozik agertu da Castroko CaixaBank Bandera irabazi ondoren. Itsaso zakarrarekin, estropada ona egin dutela adierazi du, eta ez dutela "errekan bakarrik" arraun egiten erakutsi dutela.
Xanti Zabaleta: “Ilusio handiz gaude, etxeko estropadan gure lana erakutsi nahi dugu”
Hamairu arraunlari berri ditu Oriok aurtengo denboraldian, eta igandean etxean ariko da Euskotren Ligako estropadan. Denboraldiko hitzordu berezienetako bat izango da oriotarrentzat, zaleen aurrean lehiatzeko aukera izango baitute.
Xanti Zabaleta entrenatzaileak adierazi duenez, taldeak ilusioz bizi du etxeko estropada. “Etxeko parrokiaren aurrean denboraldi hasieratik egindako lana erakutsi nahi dugu, baita taldeak dituen gogoa eta ilusioa ere”, esan du Zabaletak.
Arraun Lagunaken azken metroak Petronor Banderan, ontzi barrutik ikusita
Arraun Lagunak taldeak hirugarren garaipena lortu du jarraian Euskotren Ligako lehenengo jardunaldietan. Hauek dira Petronor Banderaren azken metroak, Donostiako ontzi barruko minikameratik ikusita.
Amaia Eguren: “Nire estrenoa izan da Euskotren Ligan eta kriston 'subidoiakin' nago"
Arraun Lagunakek sendo jarraitzen du Euskotren Ligako lidergoan denboraldiko aurreneko hiru estropadak irabazita.
Hirutik hiru Arraun Lagunakentzat, Zierbenan ere nagusituz
Orain arte Euskotren Ligan lehiatu diren hiru banderak 'Lugañene'rentzat izan dira, denboraldi hasiera ezin hobea osatuz.
Arraun Lagunaken azken metroak Bilboko Banderan
Arraun Lagunak nagusi izan da Bilboko Banderan ere, 2026ko Euskotren Ligako bigarren bandera bereganatuz. 6 segundoko aldea atera dio helmugan Tolosaldeari, eta 10 segundokoa Hibaikari. Ikusi hemen nolakoak izan diren Lugañenekoen azken metroak.
Nagore Osoro: “Ondo hasi gara, ia mantentzeko gai garen"
Donostia Arraun Lagunak taldeak erakustaldi handia emanda irabazi du VIII. Bilboko Bandera, Nerbioiko itsasadarreko uretan denborarik onena eginda. Garaipen honekin, denboraldi hasiera ezin hobea borobildu du Lugañene ontziak. Sendo eta nagusitasun osoz heldu diote udako erritmoari.
Nagore Osoro (Arraun Lagunak), helmugaratzean: “Aupa Athletic, la hostia!"
Garazi Ormazabali eta Malen Eskitxabeli zapore gazi-gozoa utzi die lehen estropadak, Tolosaldea balizan trabatuta geratu ondoren
Garazi Ormazabalen hitzetan, "pena da liga horrela hastea, baina lehen estropada baino ez da". "Alde onarekin geratzen gara, hiru luzetan gainerakoen parean izan ginelako", erantsi du. Malen Eskitxabelen ahotan, "gazi-gozoa izan zen asteburua; ziabogara arte dena oso ondo zihoan".
Ontzia kateatu zaio Tolosaldeari azken ziabogan
Euskotren Ligako lehenengo jardunaldian, Tolosaldeari ontzia kateatu zaio azken ziabogan, eta, hori dela eta, denbora asko galdu du 4. luzean. Ontzia askatu arren, 5. postuan amaitu du azkenean estropada.
Arraun Lagunaken azken metroak
Lugañene ontzia nagusi izan da Buitrago del Lozoyako uretan (Madril), eta Canal de Isabel II bandera irabazi du Eusko Label Ligako denboraldiko lehen estropadan.
Jule Arkotxa: “Konfiantzarekin atera gara, eta helburua bete dugu"
Arraun Lagunakek ezin hobeto ekin dio Euskotren 2026 Ligari, Buitrago del Lozoyako Riosequillo urtegiko uretan nagusitu ondoren. Donostiako tripulazioak Canal de Isabel II Bandera irabazi du, eta lehen paladatik berretsi du uda honetan gainditu beharreko aurkari izaera.
Nagore Osoro: “Tolosaldea izango da gure aurkaririk zuzenena, baina San Juanek ere ezustekoren bat eman dezake"
Nagore Osorok Zumaiarekin Kontxa eta bi liga irabazi zituen. Osorok azpimarratu duenez, garaipen gosez jarraitzen duen taldea aurkitu du Arraun Lagunaken. "Inor ez da aspertzen irabaztearekin", esan du. "Oso talde lehiakorra da", erantsi du.
Arraun Lagunak eta Tolosaldea, Euskotren Ligako faborito
Ekainaren 28an ekingo dio Euskotren Ligak denboraldi berriari Buitrago del Lozoyan, Madrilen. Arraun Lagunak eta Tolosaldea dira lehen postuetan ibiltzeko hautagai nagusiak. Gainontzekoek, ohorezko txanda dute begiz jota.
San Juan baikor, zortzi urteren ostean Euskotren Ligara itzulita
Zortzi urteren ostean Euskotren Ligan jokatuko dute Batelerak. Anartz Gereño entrenatzaileak badaki zaila izango dela ohorezko txandan aritzea, baina arraunlariek ikusten dituzte “goran ibiltzeko aukerak”.