Valentzia Basketek ez dio aukerarik eman Surne Bilbaori (71-88)
Bilbotarrak play-offetatik kanpo geratu dira serieko bi partidak galdu eta gero, gaur askoz hobeto jokatu duen talde valentziarraren aurka.
Bilbotarrak play-offetatik kanpo geratu dira serieko bi partidak galdu eta gero, gaur askoz hobeto jokatu duen talde valentziarraren aurka.
Alex Goitia eta Gorka Sorozabal nagusitu dira 2026ko Iron Cupeko finalean, Eñaut Urreisti eta Thibault Basque bi setetan garaituta (15-10 eta 15-10). Lehen setean buelta eman behar izan diote markagailuari, baina bigarrenean aurkariek maila jaitsi dute eta bikote laranjak aise lortu du garaipena eta txapela.
Ihart Arakistain eta Arai Lejardi dira 2026ko Iron Cupeko txapeldunak. Hiru setetan garaitu dituzte Elaia Gogenola eta Eneritz Lizardi (10-15, 15-7 eta 4-5). Oso final parekatua izan da, parte bakoitzean bikoteetako batek agindu du, eta azken tantora arte lehiatu behar izan dira garailea aukeratzeko.
Alex Mozasen taldeak Bada Huesca edo Horneo Alicante izango du aurkari larunbateko finalaurrekoan. Norgehiagoka hori ostiral honetan jokatuko da, 20:45ean.
Irudek Bidasoa Irunek Bathco Torrelavegaren aurka Errege Kopako final laurdenetan lortutako garaipenaren ostean, jokalari bizkaitarrak prentsaren galderei erantzun die. Bertan bere taldea goraipatu du, bereziki Leo Maciel atezaina.
Talde gorritxoak eta aurrelariak aurretik hitzartutakoa baino hiru denboraldi gehiago luzatu dute euren arteko lotura, eta klausula berria 40 milioikoa izango da.
Talde gorritxoak eta entrenatzaileak euren bideak banandu dituzte hiru denboraldiren ostean.
Talde ingelesak berak iragarri du albistea. Usurbildarrak Arne Slot herbeheretarraren tokia hartuko du, Bournemouth taldean egindako hiru denboraldi oso onen ostean.
24 urteko jokalari kantabriarrak Eibarren jokatu du azken hiru denboraldietan.
Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadar bi hilabetez ixtea eskatu du, baita Osasunari 200.000 euroko isuna jartzea ere, maiatzaren 22an Getaferen aurkako partidaren aurretik, ateak irekita Iruñeko futbol-zelaian, egindako lan saioan "sarrera kontrolean irregulartasunak egon zirelako".
Talde gasteiztarrak eta entrenatzaileak beste urtebetez luzatu dute euren arteko lotura, eta, beraz, laugarren denboraldiari ekingo dio Moeve F Ligara igoera lortu eta gero.
Angolarrak 28 urte ditu, eskuin hegalean jokatzen du eta azken hiru denboraldietan Benfican jokatu ondoren heldu da Donostiara.
Erik Balenciaga zarauztarrak Alemaniako Melsungen eskubaloi taldean jokatzen du, eta Europa Liga irabazi berri du, klub horren historiako lehen titulua, hain justu ere. Etxera bueltan, harekin izan gara.
Elisa Longo Borghinik (UAE) 5 segundo kendu dizkio Anna van der Breggeni (SD Worx), horrek izan duen sustoa aprobetxatuta.
Matteo Arnaldi italiarrak ezin izan du bigarren finalaurrekoa lehiatu, birus batek jota, eta, ondorioz, Flavio Cobolli izango da Alexander Zvereven aurkaria Parisko final handian.
Tenislari errusiarra bi setetan gailendu zaio Marta Kstyuk ukrainarrari finalerdietan (6-1 / 6-3). Poloniarrak, berriz, Diana Shnaider errusiarra garaitu du lehia estuago batean, bi setetan baita ere (7-6 (4) / 6-4).
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
2026-2027 denboraldiko EA Sports Liga abuztu erdialdean hasiko da; aurretik, uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian, Lehen Mailako taldeek hainbat lagunarteko partida jokatuko dituzte.