Kilian Jornetek meniskoa hautsita zuela parte hartu zuen Zegama-Aizkorrin
Kataluniako korrikalaria 42. helmugaratu zen. "Zegama ondoren, nire gorputzak asteetan esaten ari zena ulertzea behar nuen", azaldu du Sabadelleko lasterkariak ohar luze batean.
Kilian Jornet kataluniarrak ezker belaunean lesioa du. Irudia: kilianjornet.substack.com
Kilian Jornetek Zegama-Aizkorri mendi-lasterketaren azken edizioa bere ezker belauneko meniskoa hautsita zuela burutu zuen. Korrikalari katalana 42. postuan helmugaratu zen. Azken orduetan erresonantzia egin diote, eta lesioa antzeman zaio.
"Zegamaren ostean, ulertu behar nuen nire gorputzak asteetan zer esan nahi zuen", aitortu du Sabadellgo korrikalariak bere sare sozialetan ingelesez argitaratutako ohar luze batean.
"Zegamako lasterketaren biharamunean erresonantzia magnetikoaren txostena irakurtzeak asteak sentitzen neraman zerbaiten azalpen zehatzagoa eman zidan", onartu du kataluniarrak.
"Lasterketa prestatzen ari nintzela, ezkerreko belauneko mina kontrolatzen aritu nintzen, etxean fisioterapia egiten eta ahalik eta ondoen entrenatzen. Ohiko errutina da; 2006an istripua izan nuenetik eta kirurgia egin nuenetik, nire ezkerreko hankan mina etengabea izan da", gaineratu du.
Kilian Jornet
Orain sentitzen dudan mina ezaguna egiten zait, azken hiru urteetan bere kontra borrokan aritu naizelako
"Orain sentitzen dudan mina ezaguna egiten zait. Azken hiru urteetan bere kontra borrokan aritu naiz, meniskoaren lehen hausturatik seguruenik", azpimarratu du. Min bera agertu zen iaz Chianti eta Western Stateserako prestakuntzan. "Kontrolatzen ikasi nuenez, ez nintzen gehiegi kezkatu", erantsi du.
Western States lasterketaren ondoren, mina ia desagertu egin zen berriro mendian entrenatu zenean, baina duela hilabete batzuk agertu zen berriro, azkarrago eta ordekan korrika hasi zenean.
"Zegaman, oinazeak korrikan jarraitzea eragozten zidanean ere, erritmo lasaiagoan jarraitu ahal izan nuen, publikoaz gozatzeko eta lasterketaren energia sentitzeko. Lasterketan zehar, denbora asko eman nuen, isilean, urteetan zehar han jaso dudan babes guztia eskertzen", gogorarazi du Jornetek.
Bartzelonarraren hitzetan, "lesioak atleta baten bizitzaren parte dira, eta mina kontrolatzen ikastea ere funtsezkoa da errendimenduarentzat". "Hurrengo helburua argia da: Western Statesen irteeraan egongo naiz, bestelako prestakuntza batekin, baina nire gorputza zer egiteko gai den jakiteko jakin-min berarekin", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Sandra Sevillanok eta Jokin Garciak irabazi dute 2026ko Tolosaldea Ultra Trail Erronka
Lasterketa uztailaren 4an jokatu zuten, eta 82 kilometroko ibilbidea izan zuen. Beste behin, David Delgadoren omenez egin zuten proba.
Sara Alonsok HOKA Aran haraneko PDA proba irabazi du
06:20:12ko denbora eginda, atleta donostiarra ostegunean jokatutako probako azkarrena izan da. Garaipenaz gain, Alonsok txartel zuzena eskuratu du World Series finaletarako; izan ere, Aran haraneko lasterketa European World Series Major mailakoa da, alegia, zirkuituko Europako finala.
Nerea Amilibia eta Andoni Uzkiano nagusi, Txirrita Mendi lasterketaren 4. ekitaldian
Joan den ekainaren 21ean jokatu zen Altzan Txirrita Mendi lasterketaren 4. ekitaldia, altzatarrek Txirrita bertsolariari egiten dioten omenaldia. Andoni Uzkiano altzatarra etxean nagusitu zen gizonezkoen mailan; emakumezkoetan, berriz, Nerea Amilibia Aiako mendi korrikalari beteranoa izan zen nagusi.
Leti Bullidok eta Aitor Ugartek eskuratu dute garaipena 2026ko Ardibidepikua Kilometro Bertikalean
Izaban jokatutako proban, gainera, Euskal Herriko Txapelketa izan da jokoan, ekainaren 13an; horretan, Aitor Ugarte aramaioarra eta Garazi Abasolo aretxabaletarra gailendu dira.
Naroa Uria eta Borja Zubizarreta gailendu dira 2026ko Euskal Herria Mendi Erronkan
Ekainaren 7an jokatu zuten. Euskara, euskal selekzioa, lurraldetasuna edo ingurugiroaren babesa ditu ardatz probak, eta, balio horietan oinarrituta, urtero omentzen du norbait; aurten, Gorka Urbizu Lekunberriko musikaria hautatu dute.
Larraitz Aragon eta Iñigo Gereta nagusi, Ubidestroi mendi-lasterketan
Gorbeiako parajeetan jokatzen den lasterketa eder bezain gogorra da Ubidestroi mendi-lasterketa. Aurtengo edizioan, Iñigo Gereta gasteiztarra eta Larraitz Aragon durangarra izan dira onenak. Bideo honetan dago ikusgai laburpena.
Ehunmilak lasterketaren batzorde antolatzaileak probaren behin-betiko desegitea iragarri du eta probak lehiatzeari utziko diola baieztatu du
Bere web orrialdean argitaratutako jakinarazpen baten bidez, azkeneko hilabeteetan “proiektuaren jarraipena ziurtatzeko beharrezko ordezkorik aurkitu” ezin izan dutela nabarmendu du ultratraileko erakundeak.
Malen Osa: “Korrika hankekin egiten dugu, baina buruarekin eta bihotzarekin ere bai”
Malen Osa oñatiarrak bigarren postua eskuratu zuen emakumeen podiumean, pasa den Zegama-Aizkorri mendi maratoiean. Hirugarren urtea du parte hartzaile bezala, eta oraindik asko geratzen zaizkiola dio Salomoneko mendi korrikalariak.
Lasterketako protagonistak: “Oso pozik nago, baina guztiz apurtuta amaitu dut lasterketa"
Lasterketa amaitu ostean, EITBk mendi maratoiaren 25. edizioan lehen postuetan ibili diren atleta batzuekin hitz egin du.