Valentzia Basketek ez dio aukerarik eman Surne Bilbaori (71-88)
Bilboko taldea play-offetatik kanpo geratu da bi partida galdu eta gero, gaur askoz hobeto jokatu duen Valentziako taldearen aurka.
Tryggvi Hlinason, Melwin Panzar taldekidearekin, errebote bat harrapatzeko lehian. Argazkia: EFE.
Valentzia Basketek ez dio aukerarik eman Surne Bilbaori, eta kanporaketa erabakita utzi du Miribillan serieko bigarren partida irabazita (71-88). Erreboteko nagusitasunak eta etxekoen baloi galerek markatu dute jokoaren dinamika lehen zatian. Bigarrenean, berriz, etxekoen erreakzioa ikusi beharrean, bisitariak izan dira lehia behin betiko hautsi dutenak. Horrela, seriea 2-0 amaitu da Pedro Martinezen taldearen alde.
Valentzia Basketek oso serio hasi du partida, Surne Bilbaori itxaropen guztiak kentzeko asmoz. Hasieratik lortu dute bisitariek markagailuan agintea, defentsa sendoari esker. Jaume Ponsarnauren taldeak ezin zuen Valentziaren defentsa gainditu, eta lehen laudunaren erdialdean 11 puntu azpitik jarri dira (11-22). Lazarevicen azken erreakzio batek aldea 6 puntura murriztu du lehen laurdenaren amaieran (16-22), baina etxeko taldea ez da batere fin ibili erasoan.
Taldekideen inspirazioa ikusita, bigarren laurdenaren lehen jokaldian Krampeljek 3 puntura gerturatu ditu etxekoak markagailuan (19-22). Horren aurrean, Valentzia Basketek oso gutxi behar izan du defentsako sendotasuna berreskuratu eta bilbotarren plana zapuzteko. Ponsarnauren mutilak baloi asko galtzen hasi dira, eta bisitariek oso ondo kudeatu dute euren abantaila. Askoz errazago saskiratzen hasi dira, eta 10 puntuko aldearekin iritsi dira atsedenaldira (37-47).
Hirugarren laurdenaren hasieran, egoera ez da gehiegi aldatu. Surne Bilbaoren erreakzioa ikusteko unea zen, baina horren ordez, Valentzia Basketek partida hautsi du. Lehen zatian egin duen moduan, etxekoen joko antolatzaileei egin dieten presioa oso eraginkorra izan da, eta Bilboko taldeak ezin izan du eraso erosorik egin. Hirugarren laurdenaren amaieran, 22 puntuko aldea zegoen markagailuan (49-71).
Laugarren laurdenean, dena erabakita zegoen, eta, beraz, amaiera noiz helduko zain izan dira zaleak. Defentsan intentsitaterik gabe, bi taldeek oso jokaldi onak egin dituzte erasoan. Pantzar eta Hlinason txalo arten eseri dira aulkian Ponsarnau entrenatzaileak aldatu dituenean. Amaieran, 71-88 garaitu du Valentzia Basketek Surne Bilbao.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Bosnia-Herzegovinan emango dio hasiera 2026-2027ko Txapeldunen Ligari, Igokearen aurka, urriaren 6an
Bilboko taldea, azken hiru denboraldietan FIBA Europa Kopan aritu eta gero, Txapeldunen Ligan ibiliko da, eta asteartean zehaztu dute txapelketako multzo faseko egutegia. Surne Bilbao G multzoan izango da, talde hauekin: Igokea, ALBA Berlin eta Slavia Praga.
Surne Bilbaok ALBA Berlin, Slavia Praga eta Igokea izango ditu aurkari 2026-2027ko Txapeldunen Ligako multzo fasean
Txapelketa urriaren 6an hasiko da. Surne Bilbao Txapeldunen Ligara bueltatuko da; azken hiru denboraldietan, FIBA Europa Kopan aritu da, eta 2025ean eta 2026an irabazi du hori.
Surne Bilbaok Ondřej Husták fitxatu du 2028ra arte
22 urte eta 2,12 metroko pibot txekiarrak “intentsitatea eta energia” ekarriko dituela adierazi du talde bilbotarrak.
Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte
Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik iritsi da talde bilbotarrera, talde gipuzkoarrean azken hiru denboraldiak emanda.
Surne Bilbaok Bastien Vautier pibot frantsesa fitxatu du hurrengo denboraldirako
27 urteko pibotak denboraldi baterako sinatu du, eta ASVEL Lyon-Villeurbanne taldetik dator. Klub horretan, batez beste 5,7 puntu eta 2,8 errebote lortu ditu partidako Euroligan.
Surne Bilbaok Txapeldunen Liga jokatuko du hiru urte geroago
Talde bilbotarra urriaren 6an hasiko den lehiaketan parte hartuko duten 32 taldeetako bat da. Dagoeneko 30 talderi baieztatu diete tokia, eta Surne da horietako bat. Talde bizkaitarrak 2020-21 denboraldian Txapeldunen Ligan parte hartu zuen, eta 2022-23an errepikatu zuen.
Hlinasonek, Freyk eta Fontek Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte
2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.