Adreevak eta Chwaliskak jokatuko dute emakumezkoen Roland Garroseko finala
Tenislari errusiarra bi setetan gailendu zaio Marta Kstyuk ukrainarrari finalerdietan (6-1 / 6-3). Poloniarrak, berriz, Diana Shnaider errusiarra garaitu du lehia estuago batean, bi setetan baita ere (7-6 (4) / 6-4).
Roland Garroseko emakumezkoen koadroak zehaztu du jada bere final handia. Horrela, Mirra Andreeva errusiarrak Maja Chwaliska poloniarra izango du aurkari larunbat honetan Parisko Philippe Chatrier pistan jokatuko den lehian.
Andreeva errusiarra argi eta garbi gailendu zaio Marta Kostyuk ukrainarrari bi setetan (6-1/6-3), eta bihurtu da XXI. mendeko hirugarren tenislari gazteena Roland Garroseko final batera salikatzen, Kim Clijsters (18 urte eta egun 1, 2001ean) eta Coco Gauffen (18 urte eta 83 egun, 2022an) ondoren.
Bestalde, Maja Chwaliska poloniarrak bi setetan irabazi dio baita ere Diana Shnaiderri (7-6 (4)/6-4), estuagoa izan den partida batean. Garaipen honekin, historia egin du bera bihurtu delako Roland Garroseko aurreko fasetik hasita txapelketako finalera iristen den lehen tenislaria. Aurretik, Grand Slameko garaipen bakar bat zuen 24 urteko tenislariak.