Alexandra Shunuren fitxaketa iragarri du Bera Berak
Super Amara Bera Berak Alexandra Shunu fitxatu du, eskuin hegalean jokatzen duen 28 urteko angolarra. Benfican jokatu ditu azken hiru denboraldiak.
"Zuzendaritza teknikoa ziur da Shunuk kalitatea eta eskarmentua emango diola taldeari, erasoan lehen lerroan edozein postutan joka lezake, banakako jokaldietan nabarmentzen da eta jaurtiketa indartsua du", azaldu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Begiristain: “Bertsio hobeago bat emateko aukera dugu Beti-Onaken aurka, eta horren bila goaz”
Jon Begiristainek, Bera Berako entrenatzaileak, prentsaurrekoa eman du. Rocasaren aurka ez zutela beraien “bertsiorik azkarrena erakutsi” adierazi du bertan. Asteazkenean Beti-Onaken aurka neurtuko ditu indarrak Donostiako taldeak, eta ordurako “beraien txispa hori berreskuratu” nahi dutela adierazi du Begiristainek.
Bera Berak ezin izan du Espainiako Superkopa irabazi, finalean galdu egin baitu Rocasaren aurka
Finala oso parekatua izan da, baina Bera Berak 25-23 galdu du azkenean. Carmen Arroyok lesio larria izan du, eta negarrez erretiratu da.
Maitane Etxeberria: “Helburuak ez dira aldatu; prest gaude datorrenari aurre egiteko”
Super Amara Bera Berak denboraldi honetako taldearen aurkezpena egin du Donostiako Aquariumean. Aldaketa nabarmenena entrenatzailearena izan da, Jon Begiristainena.
Super Amara Bera Berak ekipazio berriak aurkeztu ditu
Super Amara Bera Berak aro berri bat hasi du. Talde donostiarrak hurrengo denboraldian erabiliko dituen ekipazioak aukeztu ditu. Ekitaldian, Maitane Etxeberria kapitainak, Anne Erauskin jokalariak eta Jon Begiristain entrenatzaile berriak hurrengo urteari buruz hitz egin dute.
Super Amara Bera Berak fitxaketa berrien aurkezpenarekin hasi du denboraldiaurrea
Amandine Balzinc, Alexandra Shunu eta Marie Louis izan dira Donostiako klubaren azkeneko hiru fitxaketak.
Elke Karsten Bera Berako jokalariari ebakuntza egingo diote
Hegaleko argentinarrari ekainaren amaieran egingo diote ebakuntza, sorbaldan duen lesio larria sendatzeko, eta 6 hilabete emango ditu bajan.
Bera Berak 2026-2027ko Europa Ligan jokatzeko izena eman du
Super Amara Bera Berak 2026-27ko Europa Ligan izena eman du eta kanporaketekin azaroan hastea espero du.
Amandine Balzincek Bera Beraren atea indartuko du 2028ra arte
Atezain frantziarra Mecalia Atletico Guardes taldetik dator, hurrengo bi denboraldietan Donostiako proiektuan sartzeko.
Imanol Alvarez: “Gustura bukatu nuen; ez gara txapeldunak, baina ondo gordeko dut bigarren postu hau”
Imanol Alaverezekin egon gara, Bera Berako entrenatzaile ohiarekin. Bigarren postuan amaitu duten arren, horrek “hobetzeko aukera” daukazula erakusten dizula adierazi du, eta baloratzekoa dela. Orain, Jon Begiristainen eskuetan utzi du taldea, bere aburuz, “pertsonarik aproposena”. Hala ere, emaztearekin batera ikusiko dugu ermuarra Gascan.