MOEVE F LIGA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alavesek Andrea Estebanen kontratua 2027ra arte luzatu duela iragarri du

Talde gasteiztarrak eta entrenatzaileak beste urtebetez luzatu dute euren arteko lotura, eta, beraz, laugarren denboraldiari ekingo dio Moeve F Ligara igoera lortu eta gero.

Andrea Esteban

Argazkia: Deportivo Alavés Gloriosas.

Alavesek Andrea Esteban entrenatzailea 2027ra arte berritu duela iragarri du. Horrela, laugarren denboraldiari ekingo dio, Moeve F Ligara igoera lortu ondoren. 

"Berritze honekin, klubak azken denboraldietan egindako lanari jarraipena eman eta hazten jarraitzearen alde egiten du, Gloriosasen azken urteetako historiaren parte den entrenatzaile batekin batera", adierazi dute.

"Bigarren urtez jarraian Lehen Federazioko entrenatzaile onena izendatu duten Andrea Estebanek, Emakumezko Alavesen buru izaten jarraituko du futbol nazionalaren maila gorenean, Lehen Mailan lehiatzen eta talde urdin-zuri hazten jarraitzeko helburuarekin", gehitu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Lucas Boyé
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lucas Boye: “Beti gainditu nahi dut nire burua eta helburua gutxiago sufritzea da”

Lucas Boyek bigarren denboraldia du Alavesen. Aurrelari argentinarrak denboraldi honetan "etxean gure jendearekin gozatzeko gogoz" dagoela adierazi du. Oporretan gustora egon dela ere onartu du, joan den denboraldian izandako gaitz fisikoetatik sendatzeko balio izan diotelako. Taldeak merkatuan mugimenduiak egitea espero du eta, azkenik, ez du esan nahi izan zenbat gol sartuko dituen, baina bai aurreko denboraldian egindakoa gainditzea eta ez sufritzea direla helburuak. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X