Bidasoa Irun Errege Kopako finalerdietara igaro da, Torrelavega kanporatuta (32-26)
Alex Mozasen taldeak Bada Huesca izango du aurkari larunbateko finalerdian, Horneo Alacant 31-32 mendean hartu ondoren.
Irudek Bidasoa Irunek 32-26 irabazi dio Bathco BM Torrelavegari Errege Kopako final-laurdenetan, eta, horrenbestez, larunbatean finalaurrekoa jokatzeko txartela lortu du.
Alex Mozasen taldeak Bada Huesca-Horneo Alicante (ostirala, 20:45) norgehiagokako garailea izango du aurkari Alacanteko Teknifikazio Zentroan jokatzen ari den txapelketan.
Final-laurdenetako partidarik lehiatuena eta gogorrena izan behar zen, bi taldeen ibilbidea eta egoera kontuan hartuta, baina, azkenean, Bidasoa Irun hasiera batean espero baino nagusitasun handiagoarekin gailendu zaio Kantabriako taldeari, hasieratik bukaeraraino joan baita aurretik markagailuan.
Alex Mozasen taldeak lan ona egin du defentsan, eta Leonel Macielek geldiketa erabakigarriak egin ditu atepean. Erasoko jokoan, berriz, nabarmentzekoa izan da Esteban Nevadok eta Rodrigo Salinasek egin duten partida.
Horrela, azkenean 6 goleko errentarekin garaitu du Bidasoa Irunek Torrelavega.
Beste kanporaketan, Bartzelona nagusitu da, Recoletas Atletico Valladolid 38-24 menderatuta. Barçaren finalerdietako aurkaria Viveros Herol Nava izango da. Segoviako taldeak 30-27 irabazi dio Rebi Cuencari, final-laurdenetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bidasoa-Irunek baditu jada EHF Europako Ligako multzoen faseko aurkariak
Talde irundarra B multzoan arituko da Limoges Handball, FH Hafnarfjordur eta Maríiimo de Madeira Andebol taldeekin batera. Txapelketa irailaren 29an hasiko da.
Pol Quirogak utzita jokatuko du Agustinos Alacanten
Gironako atezainak bigarren denboraldia jokatuko du utzita, 2025-2026an Sinfinen aritu zen.
Bidasoa-Irun taldeburu izango da Europako Ligako multzoen fasean
Hala baieztatu du federazioak astearte honetan, talde gipuzkoarrak Errege Kopako finalera iritsita Europako txartela lortu ostean.
Asier Iribarrek utzita jokatuko du Atletico Valladoliden
Irudek Bidasoako hegalekoa hirugarren aldiz ariko da utzita, pasa den denboraldian Villa de Arandan 27 partidatan 88 sartu ostean.
Gurutz Aginagalde: “Orokorrean, prespektibarekin, denboraldiko balantzea positiboa izan da”
Irudek Bidasoaren denboraldiko balantzea egin du Gurutz Aginagaldek, klubeko presidenteak, ASOBAL liga eta kopa, Europako txapelketa eta Errege Kopa kontuan hartuta. Gainera, esku artean dauzkaten proiektuen berri ere eman digu, horien artean, ‘Lurraldea Gara’.
Julen Mujika: “Ez gara lehiatu, eta zeharo gailendu zaizkigu”
Irudek Bidasoa Irunek porrot gogorra jaso du Bartzelonaren aurka jokatu duen Errege Kopako finalean (17-37), eta Julen Mujika minduta eta etsita agertu da norgehiagoka amaitutakoan.
Barçak zeruetatik jaitsi du Bidasoa Irun Errege Kopako finalean (17-37)
Alex Mozasek zuzentzen duen taldeak Europan jokatzeko txartela lortu zuen atzo finalerako sailkapena lortuta, baina gaur ezin izan dio aurre egin Bartzelona ahalguztidunari.
Eneko Furundarena: “Helburua Kopa sentsazio onekin amaitzea zen, eta lortu dugu"
Irudek Bidasoa Irun taldeko jokalariak Errege Kopako finalera sailkatu izanaz hitz egin du, finalerdietan Huesca garaitu ondoren (30-37). Finalean, azken urteetako Bartzelona txapelduna izango dute aurrean.
Sari bikoitza Irudek Bidasoa Irunentzat Alacanten
Irungo taldea Errege Kopako finalerako sailkatu da Bada Huesca 30-37 garaituta, eta hurrengo denboraldian Europan jokatzeko txartela ziurtatu du gainera. Finala, igande honetan, 17:00etan, FC Bartzelonaren aurka.
Gorka Nieto: “Defentsan izugarria izan da partida, egon diren defentsa guztiek oso lan ona egin dute, eta batez ere Leo izugarria izan da"
Irudek Bidasoa Irunek Bathco Torrelavegaren aurka Errege Kopako final laurdenetan lortutako garaipenaren ostean, jokalari bizkaitarrak prentsaren galderei erantzun die. Bertan bere taldea goraipatu du, bereziki Leo Maciel atezaina.