Euskaltel-Euskadik Alain Suarezekin osatuko du 2027ko taldea
Alain Suarezek Euskaltel-Euskadirekin sinatu du hurrengo bi denboraldietarako. Kantabriako txirrindulari gaztea BBK-Euskaditik, harrobitik, igo da talde laranjara eta berarekin itxi du hurrengo denboraldirako prestatu duen 22 txirrindulariko taldea.
Harrobiko taldean egin duen bigarren urteak, Suarezek hiru garaipen eskuratu ditu: Berriatuan, Markina-Xemeinen eta Nafarroako Itzuliko etapa bat. Hori gutxi ez eta Boucles de l 'Essor lasterketako bigarren postua ere eskuratu zuen. Hirugarren lekua Mungiako Sari Nagusian eta laugarrena Valladolideko Espainiako Kopan.
ZLM Tour eta CRO Race itzulietan maillot laranja jantzi du dagoeneko, baina “Euskaltel-Euskadi taldearekin fitxatzea egia bihurtutako ametsa” dela adierazi du gazteak. “Txirrindulari borrokalaritzat” du bere burua eta “beteranoengadik ikasten jarraitzea, aurrera pausoak ematea eta mailan sendotzeko aukera bakoitza aprobetxatzea” ditu helburu.
Alainen fitxaketarekin, Euskaltel-Euskadik bederatzi txirrindulari berri izango ditu taldean datorren denboraldian: Julen Arriolabengoa, David Gonzalez, Mikel Landa, Marco Martin (uztailaren 25etik), Hodei Muñoz (abuztuaren 1etik), Ander Okamika, Felipe Orts (urriaren 1etik), Unai Ramos eta Alain Suarez.