Markel Beloki
Vingegaard gailendu da Pilan, eta Italiako Giroko maglia arrosa eskuratu du
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari danimarkarrak, horrenbestez, hiru etapa garaipen daramatza Giro honetan, eta, gainera, sailkapen nagusiko lider jarri da; izan ere, Afonso Eulalio, lehen tokian hamar egun eman ostean, atzean gelditu da etapako azken mendatean.
2026ko Italiako Giroko 17. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Cassano d'Adda-Andalo (202 km)
Etapa bihurria eta malkartsua da, hankak haustekoa, baina ez du mendate handirik. Hirugarren mailako hiru mendate puntuagarri izango dira ibilbidean, eta helmugara heltzeko ihesaldiren bat egiteko etapa aproposa izan daiteke.
2026ko Italiako Giroko 16. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Bellinzona-Cari (113 km)
Etapa Suitzako lurraldeetan jokatuko da, osorik. Carin amaituko da, lehen mailako mendatean, eta Italiako Giroan lehenengoz.
2026ko Italiako Giroko 14. etapako ibilbidea, profila eta ordutegia: Aosta-Pila (133 km)
Alpeetan jardunaldi gogorra izango da, bost igoera eta 4.350 metroko desnibel metatua baititu. Azken igoerak, Pilak, 1.793 metroko erraldoiak (16,5 km, % 7,1eko aldapak, batez beste), erabakiko du etapa. Pila Gressango isurialdetik igoko dute lehen aldiz.
2026ko Italiako Giroko 13. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Alessandria-Verbania (189 km)
Azken 30 kilometroak dira gogorrenak etapa honetan, larunbateko mendiko etapa handiaren aurreko egunean; Ungiasca mendatea atzean utzita, hamahiru kilometro geldituko zaizkie txirrindulariei, eta mendate horrek % 10etik gorako maldak ditu; hortaz, erabakigarria izan liteke.
Markel Beloki, 10. sailkapen nagusian: “Nire lehenengo erlojupeko luzea izan da, esperientzia berria niretzat"
Txirrindulari gasteiztarrak 17. egin du Italiako Giroaren 10. etapan, Filippo Ganna garailea 03:11ra zuela. Gainera, EF Education taldeko ziklista gaztea sailkapen nagusiko 10. postuan dabil, Afonso Eulalio liderra 04:16ra duela.
Filippo Gannak irabazi du Giroko erlojupekoa; Eulaliok lider jarraitzen du, Vingegaard bigarren dabil, eta Beloki, hamargarren
Netcompany INEOS taldeko txirrindulari italiarrak, erlojupekoetan espezialista bikaina bera, nagusitasun handiz gailendu da Massan; Jonas Vingegaardek ezin izan du maglia arrosa jantzi, Afonso Eulaliok bikain defendatu baitu, eta Markel Beloki sailkapen nagusiko hamargarren postura igo da.
2026ko Italiako Giroan parte hartuko duten txirrindularien zerrenda
Lasterketa maiatzaren 8tik 31ra bitartean jokatuko da 109. aldiz. Italiako mugetatik kanpo hasiko da hamaseigarrenez, Bulgariako Nessebar hirian hain zuzen ere, eta Erroman amaituko da. 23 taldek eta 184 txirrindularik hartuko dute parte aurtengo edizioan eta bi euskal ziklista izango dira irteera-marran: Igor Arrieta eta Markel Beloki.
Giroko tropela aurkeztu dute Bulgarian, Igor Arrieta eta Markel Beloki euskal txirrindulari bakarrak direla
Burgasen (Bulgaria) egin dute parte hartuko duten 23 taldeen eta 184 txirrindularien aurkezpena. Giroko 21 etapak zuzenean izango dira ikusgai, kirolakeitb.eus atarian eta ETBn.
Auto batek Markel Beloki jo du!
Itzuliko 5. etapa lehiatzen ari zenean, helmugarako 45 kilometroren faltan, Lidl-Trek taldeko auto batek kolpe bat eman dio Markel Beloki euskal txirrindulariari. Susto galanta hartu du, baina, zorionez, ez da ezer larririk gertatu.
Markel Beloki: “Bagenekien etapa oso gogorra izango zela; nahiko pozik nago, nire erritmoa jarri dut igoeran”
EF Education taldeko euskal txirrindulari gaztea ondo aritu da Itzuliko bigarren etapan; hori bukatuta, EITBk elkarrizketatu egin du, eta nabarmendu du pozik dagoela izandako sentsazioekin.