Giroko tropela aurkeztu dute Bulgarian, Igor Arrieta eta Markel Beloki euskal txirrindulari bakarrak direla
Burgasen (Bulgaria) egin dute parte hartuko duten 23 taldeen eta 184 txirrindularien aurkezpena. Giroko 21 etapak zuzenean izango dira ikusgai, kirolakeitb.eus atarian eta ETBn.
Markel Belokiren EF Education taldea aurkezpenean, Bulgarian. Argazkia: EFE
Bi egun besterik ez dira falta Italiako Giroa abiatzeko. Aurten Bulgarian egingo ditu lehen hiru egunak eta bertan, Burgasen egin dute parte hartuko duten 23 taldeen eta 184 txirrindularien aurkezpena. Giroko 21 etapak zuzenean izango dira ikusgai, kirolakeitb.eus atarian eta ETBn.
Lasterketa ostiral honetan, maiatzaren 8an, hasiko da, Nessebarren (Bulgaria), 12an iritsiko da Italiara eta 31an amaituko da Erroman. Txirrindulariek hiru aste gogor izango dituzte aurretik, 3.459 kilometro eta 49.000 metroko desnibel positiboarekin. Jonas Vingegaard (Team Visma | Lease a Bike) daniarra da maglia arrosa irabazteko faborito nagusia.
Igor Arrieta (UAE) eta Markel Beloki (EF Education) izango dira 2026ko Italiako Giroaren irteera egongo diren bi euskal txirrindulari bakarrak.
Alde batetik, Arrietak Adam Yates (liderra), Jan Christen, Jhonatan Narvaez, Marc Soler, Antonio Morgado eta Jay Vine taldekideak izango ditu alboan.
Beloki txirrindulari arabarrak (EF Education ), bestetik, honako taldekide hauekin osatuko du Giroko multzoa: Vincenzo Albanese, Samuele Battistella, Madis Mihkels, Darren Rafferty, James Shaw, Michael Valgren eta Jardi Christiaan Van der Lee.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon