2026ko Italiako Giroko 16. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Bellinzona-Cari (113 km)
Etapa Suitzako lurraldeetan jokatuko da, osorik. Carin amaituko da, lehen mailako mendatean, eta Italiako Giroan lehenengoz.
Irudia: EITB.
2026ko Italiako Giroko hamaseigarren etapa maiatzaren 26an jokatuko dute, Suitzako lurraldean. 113 kilometroko jardunaldia izango da; txirrindulariak Bellinzonatik irtengo dira, 14:00etan, eta Carin, lehenengo mailako mendatean amaituko dute, 17:01etik 17:28ra bitartean.
Hamaseigarren etapan, ziklistek hiru mendate puntuagarri igo beharko dituzte. Lehena, Torre, hirugarren mailakoa, bitan igo beharko dute: 32,2 kilometroan eta 54,2 kilometroan. Bigarrena, Leontica, bigarren mailakoa, hori ere errepikatu egin beharko dute parte-hartzaileek, 43,5 eta 65,5 kilometroetan, hain zuzen ere. Bigarren mendate horretara iristeko 3 kilometroko igoera egin beharko dute, non batez besteko malda % 8,5ekoa den, nahiz eta tarte batzuetan % 14ekoa izatera iristen den. Amaitzeko, Cariko lehen mailako igoera, bertan amaituko da etapa. Horretarako, batez besteko % 7,9ko malda duen 11,7 kilometroko igoera izango dute txirrindulariek; azken kilometroan % 13koa izango da. Hala ere, azken txanpako azken 100 metroak asfalto gainean egingo dituzte, 7 metro zabaleko errepidean.
Italiako Giroko etapa bat lehen aldiz amaituko da mendate horretan, baina ezaguna da Suitzako Itzulian. Lasterketa bi aldiz amaitu da bertan, 2016an eta 2024an, eta Darwin Atapuma eta Adam Yates izan zire garaileak.
Fitxa teknikoa:
Etapa: 16. etapa (maiatzak 26, asteartea)
Ibilbidea: Bellinzona – Cari
Distantzia: 113 km
Hasiera-ordua: 14:00
Amaiera-ordua: 17:28 (33 km/h) | 17:14 (35 km/h) | 17:01 (37 km/h)
Mendiko saria: Torre (3. maila), 32,2 kilometroan eta 54,2 kilometroan; Leontica (2. maila), 43,5 kilometroan eta 65,5 kilometroan; Carde (1. maila), 113 kilometroan
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon