Vingegaard gailendu da Pilan, eta Italiako Giroko maglia arrosa eskuratu du
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari danimarkarrak, horrenbestez, hiru etapa garaipen daramatza Giro honetan, eta, gainera, sailkapen nagusiko lider jarri da; izan ere, Afonso Eulalio, lehen tokian hamar egun eman ostean, atzean gelditu da etapako azken mendatean.
Vingegaardek hiru etapa garaipen daramatza 2026ko Giroan. Argazkia: EITB.
Jonas Vingegaard Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari danimarkarrak 2026ko Giroko 14. etapa irabazi du larunbatean, Pila lehen mailako mendatean nagusituta, eta maglia arrosa eskuratu du, sailkapen nagusiko lehen postuan jarri baita, UAEko Afonso Eulalio, orain arteko liderra, atzean geratu delako.
109. Italiako Giroko 14. etapa oso garrantzitsua izatea espero zen, eta, egia esan, ziklistek errepidean egindakoak aurreikuspenak bete ditu, txirrindularitza egun ikusgarria izan baita. Ihesaldi batek markatu du etapa: hogei bat gizonek ihes egin dute, Igor Arrieta (UAE) eta Giulio Ciccone (Lidl-Trek), Enric Mas (Movistar), Aleksandr Vlasov (Red Bull) eta Wout Poels (Unibet), besteak beste. Helmugarako 40 kilometro falta zirenean, ihesaldian zihoazen gizonek bi minutu eta erdira zuten tropela; multzo handian, Jonas Vingegaarden Visma-Lease a Bike taldea erritmo bizia eta gogorra jartzen hasi da, eta Afonso Eulalio liderrak aurreneko arazoak izan ditu erritmoari eusteko.
Eguneko azken mendatea, Pila, erabakigarria izan da. Helmugara iristeko 12 kilometro falta zirenean, Igor Arrieta lasterketa buruan zihoan multzoan atzean geratzen hasi da, eta gauza bera gertatu zaio Markel Belokiri sailkapen nagusiko onenen multzoan. Azken 10 kilometroetan sartuta, Einer Rubiok erasoa jo du; atzetik, Eulalio Vingegaarden multzoan jarraitzen saiatu da, baina danimarkarraren taldekideek, Sepp Kussek esaterako, lan bikaina egin dute, eta aurkari asko jokoz kanpo gelditzen hasi dira.
Eulalio atzean utzi ostean, Jonas Vingegaarden taldeak gero eta gertuago izan du lasterketaren burua. Helmugara iristeko 4,5 kilometro falta zirenean, Vingegaardek erasoa jo du, eta inork ezin izan dio Vismako liderraren erritmoari jarraitu. 2022ko eta 2023ko Tourra irabazi zuen txirrindularia berehala iritsi da etapako behin-behineko lehen postura, eta Felix Gall, Piganzoli, Hindley eta Pellizari atzetik joan zaizkio, aldea txikitu nahian.
Jonas Vingegaard bakarka iritsi da aurreneko postuan, Blockhausen eta Corno alle Scalen egin zuen bezala, eta lider jarri da. Eulalio bigarren dago orain, 2 minutu eta 26 segundora, eta Gall dago hirugarren, 2 minutu eta 50era. Vismako txirrindulariak kolpea eman du mahai gainean beste behin, eta, proba amaitzeko astebete falta bada ere, baieztatu egin du bera dela faborito nagusia Italiako Giroa irabazteko.
14. etapako sailkapena
1 - Jonas Vingegaard (Visma) 3:53:01
2 - Felix Gall (Decathlon) + 0:49
3 - Jay Hindley (Red Bull) + 0:58
4 - Davide Piganzoli (Visma) + 1:03
5 - Giulio Pellizzari (Red Bull) d. b..
6 - Thymen Arensman (Netcompany) + 1:23
7 - Michael Storer (Tudor) + 1:35
8 - Wout Poels (Unibet) + 2:08
9 - Jan Hirt (NSN) + 2:08
10 - Egan Bernal (Netcompany) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - Jonas Vingegaard (Visma) 56:08:41
2 - Afonso Eulalio (Bahrain) + 2:26
3 - Felix Gall (Decathlon) + 2:50
4 - Thymen Arensman (Netcompany) + 3:03
5 - Jay Hindley (Red Bull) + 3:43
6 - Giulio Pellizzari (Red Bull) + 4:22
7 - Michael Storer (Tudor) + 4:46
8 - Ben O'Connor (Jayco) + 5:22
9 - Derek Gee-West (Lidl) + 5:41
10 - Davide Piganzoli (Visma) + 6:13
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Niedermaierrek, bigarren, eta Van der Breggenek, hirugarren, osatu dute podiuma, eta Longo Borghinik irabazi du azken etapa.
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Izotzezko plaka bat errepidera erortzeko arriskuagatik, etapa laburtu egin behar izan dute, eta lasterketa Finestre mendatean bukatu da, ondorengo jaitsiera eta Sestriererako azken igoera bertan behera utzita.
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Longo Borghinik (UAE) 5 segundo kendu dizkio Anna van der Breggeni (SD Worx), horrek izan duen sustoa aprobetxatuta.
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon
Txirrindulari italiar batek azken 25 urteetan inoiz lortu ez duena erditsi du Balsamok. Bera baino lehen, Fabiana Luperinik (1996) eta Greta Zoccak (2001) bakarrik lortu zuten balentria.
Volleringek irabazi du Santo Stefano di Cadoren eta Van der Breggenek maglia arrosari eutsi dio
FDJ United-Suez taldeko herbeheretarrak esprintean gainditu ditu Van der Breggen herrikidea eta Niedermaier alemaniarra. Van der Breggenek minutu bateko aldea du Volleringekiko sailkapen nagusian, 01:24koa Niedermaierrekiko eta 02:01ekoa Holmgrenekiko.
Van der Breggenek Balsamoren diktadurarekin amaitu eta maglia arrosa jantzi du kronoigoeran
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak irabazi du laugarren etapako erlojupekoa, 12,7 kilometroko igoera, Belluno eta Nevegal artean. Elisa Balsamo italiarrak, aldiz, ikaragarri sufritu eta bederatzi minutu baino gehiago galdu ditu helmugan.
Elisa Balsamo italiarrak, hirutik hiru Italiako Giroan
Lidl-Trek taldeko txirrindulariak irabazi du Giroko hirugarren etapa, beste egun batez azken esprinta irabazita. 156 kilometroko etapa Bibione eta Buja artean jokatu da.
Honela geratu da 2026ko Italiako Giroko podiuma
Jonas Vingegaard (Visma) izan da 2026ko Italiako Giroko irabazlea. Felix Gall (Decathlon) bigarren izan da eta Jai Hindlay (Red Bull) hirugarren. Bestalde, Afonso Eulaliok (Bahrain) gazte onenaren maillota irabazi du, Giulio Cicconek (Lidl-Trek) eskalatzaileena eta Paul Magnierrek (Soudal) puntuena.
Vismak xanpainarekin ospatu du Vingegaarden garaipena Giroan
Jonas Vingegaardek ziurtatuta zuen garaipena Italiako Giroko azken etapa jokatu aurretik. Gauzak horrela, bere taldeak lasai hartu du ibilbidea eta xanpainarekin ospatzeko aprobetxatu dute.
Vingegaard txirrindularitzaren olinpoan sartu da, Giroa irabazita; Milan nagusitu da azken etapan
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari daniarrak irabazi du 2026ko Italiako Giroa, hiru astez erakutsitako nagusitasunari esker, batez ere mendiko etapetan ia erabakita utzita. Garaipen honekin, hiru itzuli handiak eskuratu ditu. Jonathan Milan italiarrak, bere aldetik, azken etapa irabazi du esprint ikusgarri batean.