2026ko Italiako Giroko 14. etapako ibilbidea, profila eta ordutegia: Aosta-Pila (133 km)
Alpeetan jardunaldi gogorra izango da, bost igoera eta 4.350 metroko desnibel metatua baititu. Azken igoerak, Pilak, 1.793 metroko erraldoiak (16,5 km, % 7,1eko aldapak, batez beste), erabakiko du etapa. Pila Gressango isurialdetik igoko dute lehen aldiz.
Irudia: EITB.
2026ko Italiako Giroko hamalaugarren etapa maiatzaren 23an, larunbata, jokatuko da. 133 kilometroko jardunaldi laburra da, baina oso menditsua; Aostan hasi eta lehen mailako mendate batean amaituko da, Pilan, Alpeetako eski estazio ospetsuenetako batean. Italiako 109. Giroko antolatzaileek erabaki dute 12:55ean irtengo direla txirrindulariak, eta aurreikuspenen arabera, irabazlea 16:58tik 17:34ra bitartean helmugaratuko da.
Azken igoerari ekin aurretik, txirrindulariek lau mendate puntuagarri gainditu beharko dituzte. Lehena, St. Barthelemy, lehen mailakoa (15,8 km, % 6,1era), laster geratuko da atzean 18,1 kilometroan; bigarrena, Doues, hirugarren mailakoa, 61,8 kilometroan; hirugarrena, Lin Noir, lehen mailakoa (7,4 km, % 7,9ra), 82,3 kilometroan; eta laugarrena, Verrogne, bigarren mailakoa (5,6 km % 6,1era), 92,1 kilometroan.
Astinaldi horien ondoren, ziklistek azken igoerari aurre egingo diote, Pila, 1.793 metroko altuera duen erraldoia (16,5 km, % 7,1eko aldapa, batez beste). Lehen aldiz Gressango isurialdetik igoko dute txirrindulariek. Zalantzarik gabe, bertan erasoko dute lasterketako oilarrek, eta etapa garaipena bere aldapa gogorretan erabakiko da, eskalatzaileak protagonista direla. Guztira, tropelak 4.350 metroko desnibel metatua egingo du etapa osoan.
Fitxa teknikoa:
Etapa: 14. etapa (maiatzak 23, larunbata)
Ibilbidea: Aosta – Pila
Distantzia: 133 km
Hasiera-ordua: 13:05
Amaiera-ordua: 17:34 (30 km/h) | 17:15 (32 km/h) | 16:58 (34 km/h)
Mendiko saria: Saint-Barthelemy (1. maila), 18,1 kilometroan; Doues (3. maila), 61,8 kilometroan; Lin Noir (1. maila), 82,3 kilometroan; Verrogne (2. maila), 92,1 kilometroan; Pila (1. maila), 133 kilometroan
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Niedermaierrek, bigarren, eta Van der Breggenek, hirugarren, osatu dute podiuma, eta Longo Borghinik irabazi du azken etapa.
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Izotzezko plaka bat errepidera erortzeko arriskuagatik, etapa laburtu egin behar izan dute, eta lasterketa Finestre mendatean bukatu da, ondorengo jaitsiera eta Sestriererako azken igoera bertan behera utzita.
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Longo Borghinik (UAE) 5 segundo kendu dizkio Anna van der Breggeni (SD Worx), horrek izan duen sustoa aprobetxatuta.
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon
Txirrindulari italiar batek azken 25 urteetan inoiz lortu ez duena erditsi du Balsamok. Bera baino lehen, Fabiana Luperinik (1996) eta Greta Zoccak (2001) bakarrik lortu zuten balentria.
Volleringek irabazi du Santo Stefano di Cadoren eta Van der Breggenek maglia arrosari eutsi dio
FDJ United-Suez taldeko herbeheretarrak esprintean gainditu ditu Van der Breggen herrikidea eta Niedermaier alemaniarra. Van der Breggenek minutu bateko aldea du Volleringekiko sailkapen nagusian, 01:24koa Niedermaierrekiko eta 02:01ekoa Holmgrenekiko.
Van der Breggenek Balsamoren diktadurarekin amaitu eta maglia arrosa jantzi du kronoigoeran
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak irabazi du laugarren etapako erlojupekoa, 12,7 kilometroko igoera, Belluno eta Nevegal artean. Elisa Balsamo italiarrak, aldiz, ikaragarri sufritu eta bederatzi minutu baino gehiago galdu ditu helmugan.
Elisa Balsamo italiarrak, hirutik hiru Italiako Giroan
Lidl-Trek taldeko txirrindulariak irabazi du Giroko hirugarren etapa, beste egun batez azken esprinta irabazita. 156 kilometroko etapa Bibione eta Buja artean jokatu da.
Honela geratu da 2026ko Italiako Giroko podiuma
Jonas Vingegaard (Visma) izan da 2026ko Italiako Giroko irabazlea. Felix Gall (Decathlon) bigarren izan da eta Jai Hindlay (Red Bull) hirugarren. Bestalde, Afonso Eulaliok (Bahrain) gazte onenaren maillota irabazi du, Giulio Cicconek (Lidl-Trek) eskalatzaileena eta Paul Magnierrek (Soudal) puntuena.
Vismak xanpainarekin ospatu du Vingegaarden garaipena Giroan
Jonas Vingegaardek ziurtatuta zuen garaipena Italiako Giroko azken etapa jokatu aurretik. Gauzak horrela, bere taldeak lasai hartu du ibilbidea eta xanpainarekin ospatzeko aprobetxatu dute.
Vingegaard txirrindularitzaren olinpoan sartu da, Giroa irabazita; Milan nagusitu da azken etapan
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari daniarrak irabazi du 2026ko Italiako Giroa, hiru astez erakutsitako nagusitasunari esker, batez ere mendiko etapetan ia erabakita utzita. Garaipen honekin, hiru itzuli handiak eskuratu ditu. Jonathan Milan italiarrak, bere aldetik, azken etapa irabazi du esprint ikusgarri batean.