Golak
Eibarrek puntu bat berreskuratu du Madrilen aurka (2-2)
Eibarrek erdizka zuzendu du norabidea iragan jardunaldian galdu ostean, eta galduta zirudien puntu bat berreskuratu du Madril CFFren aurka, lehen zatian bi gol sartuta. Angelesek, zelaira sartu berritan, aldea murriztu du, eta Carmen Alvarez aurrelariak behin betiko berdinketa ezarri du.
Alaves azken unean erori da Riazorren (2-1)
Andrea Estebanen taldeak markagailuan aurrea hartu du Carmen Sobronek lehen zatian falta jaurtiketa baten bidez gola sartu ostean. Hala ere, Laia Parerari ateratako txartel gorriak neurketaren norabidea aldatu du azken minutuetan. Coruñako taldeak jokalari bat gehiagorekin jokatzeko egoera baliatu du Milleneren golaren bidez berdinketa lortzeko. Hamar minutuko luzapenaren ostean, Lucía Pardok garaipenaren gola sartu du azken jokaldian. Kolpe gogorra izan da talde arabarrarentzat; izan ere, Mendizorrotzatik kanpo puntuak ihes egiten utzi ditu berriro ere.
Realak laugarren garaipena jarraian lortu du Ligan, Levanteri irabazita (2-1)
Athleticek arnasa hartu du Getaferi irabazita, eta Imgak eta Txus Vizcayk debuta egin dute
Vivian eta Prados ere lehen aldiz aritu dira denboraldi honetan. Terzicen jokalariak Bordalasenak baino gehiago izan dira, eta urrezko hiru puntu lortu dituzte Berenguerrek, Iñaki Williamsek, Paredesek eta Yurik egindako golei esker.
Sanse hondoratu egin da Las Palmasen aurka (1-0)
Hala ere, Kanarietako taldea estu eta larri ibili da aurkariari ateratako abantaila eskasari eusteko.
Eibarrek porrota jaso du Kordobaren aurka eta hiru jardunaldi daramatza garaipenik lortu gabe (2-0)
Athleticek ezin izan du Sevilla gainditu (0-0)
Aukera gutxiko partida jokatu dute bilbotarrek eta andaluziarrek. Zuri-gorriek bigarren zatian izan dituzte gola egiteko abagune argienak, baina ez dute lortu aurkariaren atea zulatzea.
Espanyolek Realaren bolada ona eten du Donostian (1-1)
Realak bolada positiboa eten du Espanyolen aurka, baina puntu bat lortu du. Etxeko taldea moralez gainezka iritsi da Ligan eta Europan hiru garaipen jarraian lortu ostean, eta lehena izan da gola sartzen.
Mañasek puntu bat lortu du Alavesentzat Malagaren aurka (1-1)
Babazorroek puntu bat lortu dute etxean Mañasek azken minutuetan sartutako golari esker, Niñok lehen zatian sartutako gola berdinduz, futbol gutxi erakutsi arren.
Eibar markagailua iraultzetik gertu geratu da Deportivoren aurka (2-3)
Eibarrek ezin izan du talde errebelazio izaera baliatu denboraldiko lehen zatian, eta Deportivo A Coruñaren aurka galdu du. Coruñak argi eta garbi menderatu ditu gipuzkoarrak.
Realaren gol festa Malagan (2-5)
Oyarzabalen bi golek eta Kubo, Oskarsson eta Guedesen beste banak gidatu dute txuri-urdinen garaipena.
Alavesek garesti ordaindu ditu Celtaren aurka egindako akatsak (2-1)
Osasunak garaipen batekin ospatu du Jagoba Arrasateren aro berria (2-0)
Budimirrek lehen zatian penatiz eta Osambelak amaierarako bi minutura egindako golek eman diote garaipena talde gorritxoari Sadarren.
Realak ezustekoa eman du berriz Bartzelonaren aurka (2-1)
Realak Bartzelona garaitu du F Moeve Ligako 7. jardunaldian. Ezustekoa eman du aurreko denboraldian ere etxean mendean hartu zuen aurkari beraren aurka, eta, horrela, jaitsiera postuetatik atera da Cecilia Marcosek eta Ainhoa Marinek sartutako golei esker.
Athleticek izerdia bota du Valentziari irabazteko (1-0)
Athleticek 1-0 irabazi dio Valentziari, zortez, Sara Ortegaren eta Alice Pinguet atezainaren artean sartutako golari esker, eta 3 puntu lortu ditu, F Ligako goiko aldean jarraitzeko.
Eibarrek puntu bat salbatu du Mallorcaren aurka, luzapenean penalti bat sartuta (1-1)
Martonek penalti bat huts egin ondoren, Ivan Gilek baloia sarera bidali du 94. minutuan jaurtitako bigarren penalti batean.
Sansek ezin izan du Almeria liderra garaitu, eta bosgarren porrota jarraian jaso du (2-4)
Ion Ansotegiren taldeak defentsan egindako akatsak ondo baliatu ditu Almeriak neurketa irabazi eta bere lidergoa sendotzeko. Reala, berriz, jaitsiera postuetan dago.
Betis gehiegi Osasunarentzat (5-2)
Realak sufrimendu handiarekin garaitu du Deportivo (3-2)
Talde txuri-urdina 3-0 joan da irabazten, baina, bigarren zatian, Deportivok bi gol sartu ditu hamar minutuan, horietako bat penaltiz, eta Reala jokalari bat gutxiagorekin geratu da, epaileak Pablo Marin egotzi duelako.
Sansek laugarren partida jarraian galdu du (4-1)
Celta Fortuna oso nagusi izan da Vigon jokatutako neurketan.