Errege Kopa
Emaitzak
Kanporaketak
Errege Kopari buruzko albisteak
ARGAZKI-GALERIA: Reala-Athletic Kopako finalerdiak utzitako irudirik onenak
Realak eta Athleticek 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako finalaurrekoaren itzuliko neurketa jokatu dute. Hemen daude ikusgai Kopako euskal derbiak utzitako irudi ederrenetako zenbait.
Realaren eta Athleticen autobusek zaleen azken animoak jaso dituzte, giro ikusgarrian, Anoetara bidean
Errege Kopako finalerdietako derbia erabakigarria hasteko ordu eta erdi gelditzen zirela, zale txuri-urdinek eta zuri-gorriek babes ikaragarria eman diete jokalariei.
Realak abantailaz ekingo dio kopako derbiaren bigarren neurketari, eta Athleticek kemenez egingo dio aurre Anoetako norgehiagokari
Ruperez, Odriozola eta Kubo ez daude jokatzeko moduan, baina Oskarsson bueltan izango du Matarazzok. Joanekoarekin alderatuta, Valverdek lau jokalari garrantzitsu sartu ditu deialdian, Vivian, Yuri, Berenguer eta Sancet, eta orduan zigortuta zegoen Paredes ere bai.
Atletico Madril izango da Realaren edo Athleticen aurkaria Sevillako finalean
Bartzelonak joaneko partidako desabantaila murriztu du hiru golekin (3-0), baina luzapena behartzeko laugarrena falta izan zaio.
Valverde: "Gure asmoa argia da, garaipena bilatzera goaz"
"Talde bakoitzak bere baliabideak ditu, estilo desberdinak ditugu", adierazi du Athleticen entrenatzaileak; Valverdek talde zuri-gorriak Realaren aurka asteazkenean jokatuko duen Errege Kopako partida izan du hizpide.
Realaren zaleek talde txuri-urdinaren autobusari harrera eginen diote, asteazkenean, Kopako derbiaren aurretik
Rino Matarazzoren taldearen autobusak realzaleen animoak jasoko ditu, 19:00etatik aurrera, Anoeta hotelean hasita.
'Dos Hermanas Oscar de Marcos' Athleticen peñak beste final bat bizi nahi du Sevillan
Sevillako peñak 73 bazkide ditu eta erdiak, gutxi gorabehera, ez du inolako loturarik Euskal Herriarekin. Badakite finalerako sailkatzea zail dagoela, baina ez dute fedea galtzen. Sevillan jokatutako aurreko finaletan kaleak animatu zituzten euren txarangarekin, eta gabarra bat ere atera zuten Guadalquivirren.
Matarazzok taldea "gogotsu" dagoela azpimarratu du, Athleticen aurkako partidari begira
Realak eta Athleticek asteazken honetan jokatuko dute Errege Kopako finalaurrekoetako itzuliko partida, Donostian. Matarazzok prentsaurrekoa eman du gaur, neurketa nola ikusten duen azaltzeko.
Reala-Athletic partida, Errege Kopako finalaurrekoetako itzulikoa, zuzenean
Ez galdu asteazken honetan, martxoak 4, Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida, Realak eta Athleticek jokatuko dutena, ETB1en, kirolakeitb.eus-en eta ETB ONen. 20:30etik aurrera "Koparen Bila" programa hasiko da. Ondoren, bi taldeen arteko norgehiagoka emango da eta, amaitutakoan, partidu osteko saio berezian partida aztertuko da.
Anoetaren ondoan eginen den topagunean asteazken arratsaldeko giroa bizituko dute zaleek, Kopako finalerdietako derbian
Realak topagune bat antolatu du, eta zuzeneko musika eta food truckak izanen dira horretan. Gainera, talde txuri-urdinaren zaleek mosaiko handi bat osatuko dute estadioaren barnean, Realaren eta Athleticen jokalariak zelaira ateratzen direnean.
Jon Martin: "Hutsean berdinduta joango bagina bezala jokatu behar dugu neurketa"
Atzelari txuri-urdina "baikor" azaldu da Athleticen kontrako norgehiagokaren atarian. "San Mamesen partida osoa egin genuen, eta konfiantzarekin gaude", azpimarratu du. "Oso pozik nago nire lanarekin, baina gauza asko hobetu behar ditut", gaineratu du.
Jauregizar: "Partida oso zaila izango da, baina aurrera egiteko aukerak ikusten ditut"
Oviedon "susto handia" hartu zuela onartu du erdilari zuri-gorriak, baina adierazi du belauneko lesioa dagoeneko sendatu duela. Asteazken honetan Anoetan jokatuko den Kopako derbiari dagokionez, Bermeoko erdilariak uste du "guztia" utzi behar dutela zelaian. "Gogoz eta intentsitatez berdeguneratu behar gara, euren bila lehen minututik", erantsi du.
Reala-Athletic Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida, martxoaren 4an, EITBn
20:30etik aurrera, asteazkenean, martxoaren 4an, ETB1ek eta kirolakeitb.eus-ek Realak eta Athleticek Anoetan jokatuko duten neurketa erabakigarriaren gaineko guztia kontatuko dizute. Reala eta Athletic, nor baino nor gehiago, eta final handirako txartela jokoan.
Gasteiz irribarrea ahoan da, Baskoniak Kopa irabazita
Hiriak goizaldera arte ospatu du Paolo Galbiatiren taldearen garaipena; orduek aurrera egin ahala, gasteiztarrak egunerokoan murgildu dira, baina ohi baino alaiago, otsaileko edozein astelehenetan baino poz handiagoa izan dutela.
Real Madrilen eta Baskoniaren arteko Errege Kopako finalaren laburpena
Kosner Baskoniak 89-100 irabazi dio igande honetan Real Madrili eta 2026ko Errege Kopako txapeldun izendatu da Valentziako Roig Arenan.
Errege Kopako finala apirilaren 18an jokatuko dute, larunbatez, 21:00etan, Cartujan
Espainiako Federazioak iragarri du txapelketako final handia apirilaren 18an jokatuko dutela, eta 21:00etan hasiko dela. Reala edo Athletic final horretan izango dira, eta sailkatzea lortzen duen euskal taldeak Bartzelona edo Atletico Madril izango du aurkari.
Atletico Madrilek Bartzelona jipoitu du Kopako finalerdietako joanekoan (4-0), eta oso gertu du finalera sailkatzea
Epaileak baliorik gabe utzi zuen Kataluniako taldeak bigarren zatian egindako gol bat, eta, partida amaitzeko minutu gutxiren faltan, txartel gorria atera zion Eric Garciari, Bartzelonako jokalariak Baenari sarrera gogorra egin ostean.
Athletic eta Realaren arteko Errege Kopako finalerdietako partidaren laburpena
Athleticek eta Realak Errege Kopako finalerdietako joaneko partida jokatu dute San Mamesen (0-1). Hemen laburpena.
Turrientes: "Gau bikaina; lehenengo pausua eman dugu, baina oraindik bueltako partida gelditzen da"
Beñat Turrientes erdilari txuri-urdinak partida ederra jokatu du San Mamesen, eta gainera bere taldearen gola erdietsi du, Kopako kanporaketan aurretik joatea ahalbidetzen diona Donostiako taldeari Athleticen aurka.
Valverde: "Guk baino baino hobeto jokatu dute, joko puntu bikainean daude eta aitortu beharra dago"
Realak 0-1 irabazi dio Athletici San Mamesen jokatu den Errege Kopako finalerdietako joaneko partida. Talde txuri-urdina zuri-gorria baino askoz hobeto ibili da kanporaketako lehen norgehiagokan, eta sari handiagoa ere merezi izan du Katedralean.