Realak 250 sarrera gehiago iragarri ditu bere bazkideentzat, Errege Kopako finalean
Talde txuri-urdinak jakinarazi duen bezala, “sarrera gehigarri hauek zozketan zorterik izan ez zutenei esleituko zaizkie, ezarritako ordena jarraituz, 3.768 zenbakitik 3.872raino”.
Realak 250 sarrera gehiago iragarri ditu bere bazkideentzat, apirilaren 18an, La Cartuja estadioan, Atletico Madrilen aurka jokatuko duen Errege Koparen finalarendako. Talde txuri-urdinak jakinarazi duen bezala, “sarrera gehigarri hauek zozketan zorterik izan ez zutenei esleituko zaizkie, ezarritako ordena jarraituz, 3.768 zenbakitik 3.872raino”.
Testuinguru honetan, Realak ostiral honetan finalerako sarreren erosketa prozesu guztiaren informazioa eskainiko duela nabarmendu du. Guztira, 22.690 bazkidek izanen dute partida honendako sarrera bat lortzeko eskubidea.