Real Sociedad
Realak eman du lehen kolpea Fenerbahçeren aurkako kanporaketan, Zubietan, Lezetaren eta Marinen golei esker (2-0)
Realaren eta Fenerbahçeren arteko joaneko partidako golak (2-0)
ZUZENEAN, 19:00etatik aurrera: Reala vs. Fenerbahçe (Europa Kopa)
Emaitzak
Realari buruzko albiste gehiago
Maren Lezeta: “Hasieran, kosta egin zaigu apur bat, baina, azkenean, lortu egin dugu, eta pozik”
Realaren jokalariak lehenengo gola egin du Fenerbahçeren aurkako Europa Kopako partidan, burukada eder baten bidez. Partida amaituta, Marenek onartu du hasieran Turkiako taldea sendo aritu dela, baina nabarmendu du txuri-urdinak gero eta hobeto ibili direla.
Realak eman du lehen kolpea Fenerbahçeren aurkako kanporaketan, Zubietan, Lezetaren eta Marinen golei esker (2-0)
Euskal taldeak alde ederra eskuratu du Europa Kopako final-zortzirenetako kanporaketako joaneko partidan. Maren Lezetak eta Ainhoa Marinek, 58. eta 64. minutuetan, Realaren golak sartu dituzte; itzuliko neurketa Istanbulen jokatuko dute, azaroaren 11n.
Realaren eta Fenerbahçeren arteko joaneko partidako golak (2-0)
Realak 2-0 irabazi dio Fenerbahçeri Europa Kopako final-zortzirenetako joaneko partidan, Zubietan. Maren Lezeta eta Ainhoa Marin izan dira talde txuri-urdineko golegileak.
ZUZENEAN, 19:00etatik aurrera: Reala vs. Fenerbahçe (Europa Kopa)
Realak Europa Kopako final-zortzirenetako joaneko partida jokatuko du, Zubietan, Fenerbahçeren aurka; ikusi, zuzenean, Gipuzkoako taldearen partida.
Jon Martin: “Derbiak desberdinak dira, emozioa eta sentimendua dago, beraz, denarekin goaz”
Realak Athleticen aurkako derbia jokatuko du igandean, San Mamesen. Jon Martinek partida aurreko prentsaurrekoan adierazi duenez, “partida zaila” izango da, baina “motibazio eta gogo handiz” dago talde txuri-urdina.
Realak abantaila lortu du nahi du Fenerbahçeren aurka, Europa Kopan
Women's Europa Cup txapelketako final-zortzirenetako joaneko partida zuzenean ikusi ahal izango da, kirolakeitb.eus eta ETB1en, 19:00etatik aurrera.
Quiñones: “Fenerbahçek jokalari garrantzitsuak ditu, baina Reala gainetik ikusten dut”
Mariasun Quiñones atezaina Ankaran (Turkia) jokatzen ari da pasa den urtetik, Fomget taldean. Realak Fenerbahçeren aurka jokatuko du bihar eta hondarribiarrarengana jo dugu iritzi bila. Kontatu digunez, bertako futbola “oso bizkorra” da, baina “Realak futbol politagoa eta asoziatiboagoa” egiten duela azaldu du.
Gorka Alvarez: “Jokoan eta erritmoan jarraikortasuna lortzea izango da gakoa”
Realak Fenerbahçe talde turkiarraren bisita jasoko du asteazkenean, Zubietan, Eurokopako final-zortzirenetako joaneko partidan. Partidaren gakoak zein izango diren argitu du Gorka Alvarez Realaren entrenatzaileak prentsaurrekoan.
Gorrotxategi: “Partida kontrolpean izan dugu"
Realeko jokalariak Levanteren aurka lortutako garaipenaz (2-1) hitz egin du, Anoetan jokatu den EA Sports Ligako 10. jardunaldiko partidan.
Realak laugarren garaipena jarraian lortu du Ligan, Levanteri irabazita (2-1)
Sanse hondoratu egin da Las Palmasen aurka (1-0)
Hala ere, Kanarietako taldea estu eta larri ibili da aurkariari ateratako abantaila eskasari eusteko.
Espanyolek Realaren bolada ona eten du Donostian (1-1)
Realak bolada positiboa eten du Espanyolen aurka, baina puntu bat lortu du. Etxeko taldea moralez gainezka iritsi da Ligan eta Europan hiru garaipen jarraian lortu ostean, eta lehena izan da gola sartzen.
Marrero: “Gau borobila izan da gaurkoa; garrantzitsua zen gaurko garaipena”
Realak 6 gol sartu dizkio Lillestromi Norvegian. Unai Marrerok penaltia geratu eta atea hutsean mantentzea lortu du. Gaurko garaipenak izan duen garrantzia azpimarratu nahi izan du, eta “gaur borobila” izan dutela adierazi du.
Lillestrom-Reala norgehiagokaren laburpena (0-6)
Realak Lillestrom talde norvegiarra jipoitu du Europa Ligako hirugarren jardunaldian. Partidaren bi erdietan talde txuri-urdinak aurkariaren arean izan duen eraginkortasunak markatutako partida izan da. Martin Odegaarden aitak zuzendutako taldea lehen zatian txikitu dute Matarazzoren jokalariek.
Realaren erakustaldia Norvegian (0-6), Europan lehen garaipena lortzeko
Sergio Gomezek sartutako bi golek, Sucicek egindako beste bik, Oskarssonek sartutako batek eta Zakharianek egindako azkenak Realak Europan sekula lortu duen gol kopuru handiena berdindu dute.
400 realzalek baino gehiagok bultzatuko dute taldea Norvegian
Realak Lillestronem aurka jokatuko du gaur Europa Ligako hirugarren jardunaldian. 400 realzale baino gehiago joan dira Europa iparraldera taldea animatzera, eta bertan topatu ditu horietako batzuk Asier Arangurenek.
Realak Europako ibilbidea zuzendu nahi du, Lillestrom talde norvegiarrari irabazita
Lillestromek eta Realak lotura berezia dute, Hans Erik Odegaard talde norvegiarraren entrenatzailea Martin Odegaard Arsenaleko erdilariaren aita baita. Ødegaardek 2019-20 denboraldian talde txuri-urdinean jokatu zuen.
Zubeldia: “Europan ez ditugu nahi genituen emaitzak lortu, bihar daukagu salto hori emateko aukera”
Realak Lillestromen aurka jokatuko du bihar Europa Ligan. Norvegian egin duten prentsaurrekoan, Igor Zubeldiak azaldu du Lillestrom talde azkarra dela oro har, baina beraiek beraien lana egiten badute “asko irabazita” dutela.
Aihen: “Erritmo handiarekin aritu gara, eta erasoan oso partida ona egin dugu”
Aihen Muñoz pozarren agertu da, Realak Malagari 2-5 irabazi eta gero, EA Sports Ligako 9. jardunaldiko partidan.
Realaren gol festa Malagan (2-5)
Oyarzabalen bi golek eta Kubo, Oskarsson eta Guedesen beste banak gidatu dute txuri-urdinen garaipena.