Aperribay: "Sarrerak izendunak dira, eta pertsona bakoitzak bere izena edo beste bat sartu ahal izango du"
Jokin Aperribay Realeko presidenteak Errege Kopako finalerako sarreren xehetasun guztien berri eman du, azkenean martxoaren 18an, 13:00etan, egingo den zozketan.
Agerraldia egin du ostiral honetan Anoetan, sarreren zozketan sortutako eztabaidaren ostean. Realak asteazkenean jakinarazi zuen saritutako bazkide bakoitzak edonori utz diezaiokeela sarrera, eta erabaki horrek haserrea eragin zuen Realeko zaleengan.
Aperribayk azaldu duenez, klubak erabaki du Anoetan eserlekua duten bazkideek (32.654 bazkide) bakarrik izan dezaketela sarrera bat.
Eszenatoki horretan, antzinatasuna saritu ala ez planteatu zuten: "Klubean 25 urte edo gehiago daramatenekin geratzen gara", azaldu du.
Realak 21.838 sarrera ditu bazkideentzat. Zozketaren ondoren, erosketa-prozesua Espainiako Futbol Federazioaren plataforma ofizialean soilik egingo da apirilaren hasieran, eta Realak horren berri emango dio bazkide bakoitzari.
Zozketan sarituek La Cartujara doan pertsonaren datuak jarri ahal izango dituzte sarreran, bazkidea den edo ez kontuan hartu gabe. Prezioa 89 eta 282 euro artekoa izango da.
Hona hemen sarreren prezioak:
Gol Sur:
- 451 sarrera --> 89 €
- 3.980 sarrera --> 115 €
- 7.100 sarrera --> 133-144 €
- 5.937 sarrera --> 167-179 €
Tribuna:
- 376 sarrera --> 179-215 €
- 3.715 sarrera --> 136-248 €
- 794 sarrera --> 259-282 €
Harmaila nagusia:
- 112 sarrera --> 196 €
- 2.696 sarrera --> 259 €
- 519 sarrera --> 271-281 €
Zure interesekoa izan daiteke
Luken Beitia: “Penaltira arte partida ona egin dugu”
Luken Beitia Realeko jokalariak taldeak penaltira arte egindako partida ona nabarmendu du.
Reala hondoratu egin da azken minutuetan Atleticoren aurka (0-3)
Partida osoan zehar aurkariari aurre egin ondoren, 84. minutuan egindako penalti batek gidoia erabat aldatu du, 10 minututan hiru gol jasoz.
Realak krisian jarraitzen du eta Teneriferekin berdindu du (1-1)
Realak garaipenik gabe jarraitzen du denboraldi honetan, F Moeve Ligako 3. jardunaldian Teneriferen aurka 1-1 berdindu baitu. Ainoa Campok aurretik jarri ditu txuri-urdinak, baina Eva Vergesek markagailua berdindu du azken minutuetan.
Sanseren joak Andorra menderatu du (1-3)
Donostiako filiala zehaztasunez, potentziaz eta erasoetan zuzen aritu da lehen zatian, eta azkar ziurtatu du garaipena.
Matarazzo: “Kopan izandako lehiakortasuna gogoratu nahi dut"
Realeko entrenatzaileak igandean Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako bosgarren jardunaldian. Talde madrildarraren aurka Errege Kopa irabazi zutenean erakutsitako lehiakortasuna ikusi nahi duela nabarmendu du.
Yangel Herrera Atletico Madrilen aurkako partidari buruz: “Gustuko ditugu partida hauek; garaipen handi bat oparitu nahi diegu zaleei”
Yangel Herrerak prentsaurrekoa eman du ostegun arratsaldean. Bertan, "pozik eta gozatzen" ari dela eta iragan denboraldia atzean utzi nahi duela esan du. Europa Ligaz eta Atletico Madrilen aurkako partidaz ere aritu da. (Bideoa gazteleraz)
Realak Granadan galdu du (3-2), eta punturik batu ezinik jarraitzen du Moeve F Ligan
Gorka Alvarezen taldeak, Carlota Chaconek eta Klara Cahynovak sartutako golen bidez, bi aldiz berdindu zituen Granadaren abantailak, baina, bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak hirugarren gola egin zuen, erabakigarria. Realak, txapelketako bi partida jokatuta, ez du punturik, oraindik.
Igor Zubeldia: “Talde honek bukaerara arte ez duela etsitzen erakutsi da”
Igor Zubeldia Realeko jokalariak taldeak Elxen lortutako garaipena baloratu du partida amaieran. Amaierara arte erakutsitako jarrera azpimarratu du atzelari txuri-urdinak.
Sucicek hamarrekin erreskatatu du Reala, Elxen jokatutako partida ero batean (2-3)
Kroaziarrak azken minutuetan sartutako gol batek garaipen handia eman die txuri-urdinei, 0-2 aurreratu eta Jon Martinen kanporaketaren ostean, eta Elxek partida nola berdindu duen ikusi ondoren.
Matarazzo: “Taldearen alde erasokorra ikusi nahi dut"
Realak Elxen aurka jokatuko du, astelehenean, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partida.