Realaren 22.134 bazkidek dute aukera Kopako finalerako sarrera bat lortzeko, asteazkeneko zozketan
Gaur, 13:00etan, zozketa egingo da, eta 15.031 sarrera esleituko dituzte, talde txuri-urdinak ohar batean azaldu duenez.
Realak asteazken honetan 15.031 sarrera esleituko ditu apirilaren 18ko Kopako finalerako, bazkide izaten 25 urte baino gutxiago daramatzatenen artean. Talde txuri-urdinak zehaztutakoaren arabera, 11.238 eskaera jaso dituzte, eta multzo horretan 22.134 bazkide daude.
Zozketa 13:00etatik aurrera egingo dute, notario baten aurrean. 25 urte edo gehiagoz bazkide izan direnak ez dira sartuko, finalerako sarrera bat izateko eskubidea dutelako.
Gainera, Realak zehaztu du zozketan parte hartzeko zenbakia izena emateko unean automatikoki esleitutako eskaera edo erreferentzia dela, ez bazkidearen identifikazio-zenbakia.