Kopako finala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

6.752tik aurrerako zenbakia duten Realaren bazkideei egokitu zaie Kopako finalerako sarrera izateko aukera

Honako tarte hauetan zenbakia dutenek lortu dute aukera: 6752-11238 eta 1-3767. Kontuan hartu beharreko zenbakia zozketarako erreferentzia da, ez bazkide-zenbakia.

Los jugadores de la Real sobre el césped de Anoeta

Athleticen aurkako partidaren amaiera, artxiboko argazkia. Irudia: EFE

Zozketan 6.752tik aurrerako zenbakia duten 25 urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten bazkideek izango dute apirilaren 18an Errege Kopako finalerako sarrera eskuratzeko eskubidea, asteazken honetan Realak egindako zozketaren arabera. Hala, 6.752-11.238 eta 1-3.767 tarteetan zenbakia duten bazkideek dute aukera sarrera lortzeko.

Kontuan hartu beharreko zenbakia zozketarako erreferentzia da, ez bazkide-zenbakia.

Talde txuri-urdinak ohar batean azaldu zuenez, 11.238 eskaera aurkeztu ziren, eta 22.134 bazkidek eman zuten izena zozketan parte hartzeko.

25 urte edo gehiagoko antzinatasuna duten bazkideak ez dira zozketan sartu, aurrez bazutelako finalerako sarrera izateko eskubidea.

Anoetako prentsa aretoan egin da zozketa, notarioaren aurrean. Xabi Prieto kapitain txuri urdin ohiak botoi bat sakatu du lehen zenbakia, 6.752 zenbakia, ateratzeko.

Ondoren, bi minutuko itxaronaldiaren ondoren, beste zenbaki bat atera da, 3.767 zenbakia, kasu honetan azken sarituarena. Azken zenbakira iritsita (11.238), eta oraindik sarreren kupoa bete gabe dagoela, kontagailua 1 zenbakira itzuli da. Bazkideren batek sarrera nahi ez badu, hurrengo zenbakiari emango zaio.

Guztira 6.491 bazkide geratu dira Sevillan jokatuko den Kopako final handirako sarrerarik gabe.

Realak sarrera gehiago jasoz gero, saridunen tartea itxi duen zenbakiaren ondoren diren bazkideei bideratuko dira, goranzko joeran.

Sarrerak Espainiako Futbol Federazioaren plataformaren bitartez bakarrik erosi ahalko dira, eta apirileko lehen egunetan jarriko dira salgai. Aurretik, klubak 89 eta 282 euro bitarteko sarrerak nola erosi behar diren azalduko du.

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X