Kosner Baskoniak zazpigarren Kopa irabazi du Real Madril menderatuta (89-100)
Gasteizko taldeak final bikaina sinatu du Valentzian, hasiera kaskarra gainditu eta nagusitasunez garaitu du faboritoa, erasoko hirukoak lortutako 73 puntuei eta amaiera bikainari esker.
Kosner Baskonia, 2026ko Errege Kopa irabazi berritan. Irudia: EFE
Kosner Baskoniak 89-100 irabazi dio Real Madrili igande honetan, eta Valentziako Roig Arenan jokatu den 2026ko Errege Kopako txapela eraman du. Arabako taldeak aurreikuspenak hautsi eta titulua lortu du. Aurrekoa orain hamazazpi urte erdietsi zuen, eta 2026koa Luwawu-Cabarrot, Omoruyi eta Forrest hirukoteak osatutako erasoei, baita egindako erresistentzia ariketei esker lortu dute.
Paolo Galbiatik zuzentzen duen taldeak hasiera zaila izan du, baina suspertu egin da. Real Madril bikain zelairatu da, kanpoko jaurtiketak egin ditu eta defentsan oldarkor jardun du, eta lehen hiru minututan atze-atzean geratu da. Hala ere, Baskonia ez da kikildu. Timothé Luwawu-Cabarrotek bere gain hartu du jokoa, erabakiz aritu da erasoan eta energia hori transmititu die gainerakoei. Minutuek aurrera egin ahala, baskoniarrrek saskiratzeak orekatu dituzte, eta partidan sartzea lortu dute (26-26, 10. min).
Bigarren laurdenaren erdialdean, partzial sendo baten ostean (14-0), kopa zuriek eraman behar zutela zirudienean (40-30, 15. min), Baskoniak eutsi egin dio berriro. Luwawu-Cabarrotek, Trent Forrest eta Eugene Omoruyirekin batera, taldeari eutsi diete atsedenaldia baino lehen eta bien arteko aldea handiagoa izatea saihestu dute (52-47, 20. min).
Aldageletatik bueltan, Baskonia ausardia horrekin berarekin itzuli da, markagailua berdindu eta aurkaria gogorrago saiatzera behartu du.
Azken laurdenean, finala erabat irekita zegoela, protagonismoa eskuz aldatu da. Madrilgo taldearen defentsak Luwawu-Cabarrot geldiaraztea izan du helburu, baina orduan Omoruyik eta Forrestek aurrerapausoa eman dute, itxaropenari eusteko. Luwawu-Cabarrotek eseri behar izan du, falta kopuruagatik, eta Markus Howard atera da, ordura arte itzaletan egondakoa; une erabakigarrian saskiratu eta garaipena ziurtatu du Howardek. Horrela, erasoko hiru erreferenteen artean 73 puntu banatuta eta Howardek azken kolpea emanda, Baskoniak txapeldun gisa zeharkatu du helmuga eta zaleen poza piztu du Valentzian.
Ospakizunen argazki-galeria
Fitxa teknikoa
89 - Real Madrid (26+26+20+17): Campazzo (14), Llull (3), Deck (8), Hezonja (15), Tavares (9) -hasierako bostekoa- Lyles (4), Abalde (-), Maledon (12), Garuba (5), Feliz (15) eta Len (4).
100 - Kosner Baskonia (26+21+20+33): Forrest (22), Howard (6), Radzevicius (2), Frisch (-), Diakite (9) -hasierako bostekoa- Villar (-), Omoruyi (23), Kurucs (4), Luwawu-Cabarrot (28) eta Spagnolo (6).
Epaileak: Peruga, Conde eta Calatrava. Real Madrileko Usman Garuba (33. min) eta Baskoniako Luwawu-Cabarrot (36. min) kaleratu dituzte bost falta egiteatik.
Gertaerak: Errege Koparen laurogeita hamargarren edizioko finala, berrogeigarrena ACB garaian, Roig Arenan jokatu da (Valentzia), 15.314 zaleren aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskonia berria abian da, jokalarien azterketa medikoekin hasita
Tadas Sedekerskis Baskoniako kapitainak azterketa medikoa egin aurretik adierazi duenez, "oso ohituta daude denboraldi handiak egin dituzten jokalariei agur esatera". "Erronka eta helburu berriak ditugu, eta aurpegi berriak", gaineratu du. Gainera, ohartarazi duenez, ACB liga "gero eta lehiakorragoa" bihurtzen ari da, eta "saskibaloia aldatzen ari da, gero eta fisikoagoa eta atletikoagoa" delako.
Kosner Baskoniak lagunartekoa jokatuko du Leonen Real Madrilen aurka
Irailaren 5ean izango da, Urbano González Escapa I. Memorialaren barruan. Bertan, Elosua Leongo jokalari ohia omenduko da.
Kosner Baskoniaren eta Joventuten arteko Superkopako partida irailaren 19an jokatuko da, 18:00etan
Bigarren finalerdia Valentzia Basketek eta Bartzelonak jokatuko dute, egun berdinean, 21:00etatik aurrera.
Kosner Baskoniak Damion Baugh joko antolatzailea fitxatu du, hurrengo bi denboraldietarako
Baugh, 26 urtekoa eta 1,91 metrokoa bera, Valley Suns taldetik taldetik iritsi da Baskoniara, alegia, G League txapelketatik; liga hori NBArekin lotuta dago.
Galbiati eta Sedekerskis, hunkituta, Gasteizko jaietako txupinazoa bota aurretik
Felix Fernandez Kosner Baskoniaren kirol zuzendaria, Paolo Galbiati entrenatzailea, Tadas Sedekersis kapitaina eta Myriam Pereda klubeko zaleen ordezkaria izan dira Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko txupinazoa jaurtitzeko arduradunak.
Xevi Pujolek Kosner Baskonia utziko du, eta Bartzelonaren kirol zuzendaria izango da
Bost denboraldiz Manresaren idazkari teknikoa izan ondoren, kataluniarra Gasteizko taldera iritsi zen joan den denboraldian. Pujolek, alde bakarrez, Baskoniarekin zuen harremana eten du. Litekeena da Gasteizko taldeak erabaki horren aurkako salaketa jartzea.
Kosner Baskoniak etxean eta txapeldunaren kontra ekingo dio Europako bideari
Irailaren 24an izango da neurketa. Horrela, txapelketa kontinentalaren hasiera, iazkoarekin alderatuta, egun batzuk aurreratuko da. Baskoniak lehen lau jardunaldietatik hiru jokatuko ditu Buesan. Real Madrilek urriaren 27an bisitatuko du Gasteiz, eta Bartzelonak, abenduaren 16an.
AJ Lawson eskolta kanadarrak Kosner Baskoniaren perimetroa indartuko du 2028ra arte
Lawsonek 1,98 metroko garaiera eta 26 urte ditu. NBAn 107 partida jokatu ditu Minnesota Timberwolves, Dallas Mavericks eta Toronto Raptors taldeekin. Azken denboraldian G-League eta NBA artean aritu da, kontratu dual batekin.
Baskoniak iragarri du Mamadi Diakitek ez duela klubean jarraituko
Hegal-pibota Dubai Basketball taldean arituko da datorren denboraldian, Gasteizko taldean 76 partida jokatu ondoren.
Kosner Baskoniak Joventuten aurka jokatuko du Endesa Superkopako finalerdietan
Beste finalerdia Valentzia Basket eta Bartzelonaren artekoa izango da. Kanporaketa irailaren 19an eta 20an jokatuko dute, Badalonako Palau Olimpic pabiloian.