Euskal Pilota Selekzioak harrera beroa jaso du, Euskal Herrira bueltan
bueltan da Euskal Pilota Selekzioa, Argentinako Munduko Txapelketan 12 domina lortu ostean. Harrera berezia egin diete pilotariei Loiuko aireportuan.
bueltan da Euskal Pilota Selekzioa, Argentinako Munduko Txapelketan 12 domina lortu ostean. Harrera berezia egin diete pilotariei Loiuko aireportuan.
Euskadiko Euskal Pilota Federazioko presidente Joxemari Mitxelenak balorazio positiboa egin du Euskal Selekzioak lehen aldiz Munduko Txapelketan izandako parte-hartzearen gainean. Lau urrezko domina irabazi ditu lehiatu den 15 modalitateetan.
Frontballean, pilota egokituan zein pala motzean jokatutako finalak galdu egin ditu, eta zilarrarekin konformatu behar izan du. Miren Larrartek, bere aldetik, brontzezko domina irabazi du frontballean hirugarren postua eskuratzeko lehian.
Munduko Txapelketa urriaren 15etik 24ra bitartean jokatzen ari da, Argentinan eta Uruguain.
Edorta de Antak eta German Elkorok Munduko Txapelketako bigarren urrezko domina eskuratu dute Frantzia garaituta. Pala motzean, finalerako sailkatu da Euskadi, eta, Xarean, laugarren postua eskuratu du.
Julen Alberdik, frontballean, eta Nagore Martinek, gomazko paletan, eskuratu dituzte finalerako txartelak. Miren Larrartek galdu egin du emakumezkoen frontballeko finalerdia; larruzko paletako taldea, bestetik, lehiatik at geratu da.
Eskuz banakakoan, Gaizka Carregalek 10-4 eta 10-3 gainditu du Hernandez mexikarra. Binaka, Beñat Azketak eta Oier Elorzek 10-0 eta 10-2 irabazi diote Frantziari, eta finalean izango dira.
Maialen Aldazabalek eta Aritz Erkiagak Mexiko menderatu dute banakako zesta-puntan, eta Sergio Rodriguezek eta Edorta De Antak partida bikaina jokatu dute parapilotan, 36 metroko frontoian. Euskal selekzioak galdu egin du frontballean, binakako zesta-puntan eta gomazko paletan.
Euskal Pilota Selekzioa lehen aldiz ari da parte hartzen selekzio ofizial gisa Munduko Txapelketa batean. Pilotarien artean ilusioa da nagusi.
Nagore Martinek eta Julen Alberdik euren lehiak irabazi dituzte Munduko Pilota Txapelketako lehen jardunaldian. Gizonezkoen gomazko paletan, aldiz, Mexikoko ordezkariak Unai Sagarzazu eta Julen Loidi baino gehiago izan dira.
Euskal Selekzioko pilotariak Buenos Airesera iritsi ziren astelehenean. Asteartean harrera instituzionala egin diete Ibone Bengoetxea lehendakariordeak eta Jose Mari Mitxelena Euskal Federazioaren presidenteak. Euskal Selekzioa lehen aldiz ariko da ofizialki pilotako munduko txapelketa batean. Urriaren 15etik 25era bitarte jokatuko da, Argentinan eta Uruguain.
Euskal Selekzioko modalitate ezberdinetako pilotariak igande honetan abiatu dira Argentinan eta Uruguain jokatuko den Pilotako XX. Munduko Txapelketara. Zita historikoa izango da Euskal Selekzioarentzat, lehen aldiz lehiatuko baita ofizialki munduko txapelketa batean. Loiuko aireportuan hainbat lagunen agurra jaso dute, Gure Esku herri mugimenduak eta 7Baietz! elkarteak deituta.
Euskal Pilotako Munduko Txapelketa jokatuko da Argentinan eta Uruguain, eta bertan izango da Imanol Ibañez palista. Bilbokoak ezker hankako akilesen tendoia hautsi zuen iaz, baina orain, lesioa atzean utzita, urrearen bila joango da atzelaria.
Euskal Pilota Federakuntzak Argentinan eta Uruguain hilaren 15etik 24ra bitartean jokatuko den Munduko Pilota Txapelketara joango diren pilotariak aurkeztu ditu Gasteizen. Jose Mari Mitxelena presidenteak pilotarien aurkezpenean ohartarazi duenez, "ematen du euskaldunak garelako irabazita dugula, eta ez da horrela".
Larunbat honetan jokatu dira Sopelan Euskal Herritik Mundura AMPO Txapelketako palako finalak. Larruzko palako finalean, Ibai Perezek eta Landetak 3 setetan menderatu dituzte Madariaga eta Sierra (15-14, 12-15 eta 10-8). Pala motzeko finalean, berriz, Gaubekak eta Gordonek 2 setetan garaitu dituzte Erik eta Olazabal (15-7 eta 15-11).
30 jaialdi inguruk osatuko dute txapelketa, maiatzaren 8tik ekainaren 7ra bitartean, Euskal Herriko hainbat herritan.
Euskal Pilota Selekzioaren prestaketarako sortutako txapelketak 30 jaialdi inguru bilduko ditu, maiatzaren 8tik ekainaren 7ra bitartean, Euskal Herriko hainbat herritan.
Apirilaren 12an Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko dira finalak, eta ETB1ek eta EITBko plataformek zuzenean emango dituzte.