Aurkezpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal Herritik Mundura AMPO txapelketa aurkeztu du Euskal Pilota Federazioak

Euskal Pilota Selekzioaren prestaketarako sortutako txapelketak 30 jaialdi inguru bilduko ditu, maiatzaren 8tik ekainaren 7ra bitartean, Euskal Herriko hainbat herritan.

Euskadik urrezko domina irabazi du gizonezkoen zesta puntan, eta zilarrezkoa emakumezkoetan eta pala motzean
Zesta-punta Nazioen Ligako artxiboko irudia. EITB Media

Euskadiko Euskal Pilota Federazioak eta AMPO enpresak Euskal Herritik Mundura AMPO Txapelketa aurkeztu dute ostegun honetan, AMPOren Idiazabalgo egoitzan. Txapelketa berria Euskal Pilota Selekzioaren prestaketa prozesuaren baitan dago, 2026ko urrian Argentinan jokatuko den Munduko Txapelketari begira.

Euskal Herritik Mundura AMPO Txapelketak bi helburu nagusi izango ditu. Alde batetik, hautatzaileei pilotariak benetako lehiaketa testuinguruan ikusteko eta baloratzeko aukera ematea; bestetik, berriz, Euskal Pilota Selekzioa herriz herri sozializatzea, ikusgarri egitea eta herritarrengana hurbiltzea.

Txapelketak zazpi espezialitate izango ditu: Larruzko Paleta, Pala Motza, Eskuz Banaka Gizonezkoak frontoi osoan, Eskuz Binaka Gizonezkoak, Eskuz Banaka Emakumezkoak 4 eta erdian, Zesta-Punta Banaka Gizonezkoak 36 metroko frontoian eta Zesta-Punta Banaka Emakumezkoak 36 metroko frontoian.

Lehiaketa asteburu honetan hasiko da, eta ekainaren 7an amaituko da, Burgelun, zesta-puntako finalekin. Aurretik, ekainaren 6an, erremintako finalak jokatuko dira Sopelan, eta ekainaren 7ko goizean, eskuzko modalitateetako finalak, Zumarragan. Txapelketa Euskal Herriko hainbat udalerritan jokatuko dute: Sopela, Deba, Bakio, Ordizia, Barakaldo, Olaberria, Gatika, Beasain, Gernika, Ispaster, Zeanuri, Elorrio, Lemoa, Burgelu, Urretxu, Idiazabal, Galdakao, Abadiño, Segura, Arrasate, Basauri, Lazkao eta Zumarraga.

Eskuzko eta Zesta Puntako modalitateek ligaxkako hiru jardunaldi, finalerdiak eta finala izango dituzte. Pala Motzak eta Larruzko Paletak, berriz, lau jardunaldiko ligaxka eta finala izango dituzte. Guztira, 30 jaialdi inguru antolatzea aurreikusi dute.

30 JAIALDI

Zure interesekoa izan daiteke

Erremonteko-Banakako-Txapelketa-Nagusiaren-aurkezpena-Chillidalekun
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Buruz Buruko Erremonte Txapelketa aurkeztu dute Chillida Lekun, espero bezala Imanol Ansa gabe

Egungo txapeldunak, Aritz Juaneneak, beste bost hautagairen kontra defendatu beharko du iaz lortutako txapela: Endika Barrenetxea, 2025eko finalean izan zuen aurkaria, Xabi Azpiroz, Josetxo Ezkurra, Iban Larrañaga eta Kemen Aldabe. Finala urriaren 3an jokatuko da. Bestalde, Imanol Ansak prentsaurrekoa eskainiko du ostiral honetan, 11:00etan, Urnietako udal pilotalekuan.

Plazandreak-saioko-finalen-aurkezpena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Laia Salsamendik Olatz Arrizabalagaren hutsunea beteko du ‘Plazandreak' saioren binakako finalean

Olatz Arrizabalaga Txilen egongo da Euskal Selekzioarekin, eta ezin izango du binakako finala jokatu. Beraz, Salsamendi-Bergara eta Aldai-Arrillaga bikoteak izango dira txapela lortzeko lehian. Lau t'erdian, ordea, ez dago aldaketarik, eta Enara Gamindek eta Itxaso Erasunek neurtuko dituzte elkarren indarrak. ETB2 ONek eta kirolakeitb.eus-ek finalak emango dituzte, zuzenean, datorren astelehenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X