Pilota
Partida oso fisikoa Winter Series txapelketako bigarren jardunaldirako
Eusko Label Winter Serieseko bigarren jardunaldian, Laduche-Manci eta Barandika-Basque bikoteek neurtuko dituzte indarrak astelehenean. Nolako partida aurreikusten dute?
Dario Gomez lesioak atzean utzi nahian, Buruz Burukoa irabazi zuenetik
Buruz Buruko txapelketa irabazi zuenetik, ez du zorterik izan Dario Gomez pilotariak. Belaunean hartu zuen min lehenik; bizkarrean, ondoren. Binakakoari begira, osatuta egoteko itxaropena du errioxarrak.
Mitxelena: “Justizia egin da azkenean, guk sortutako kirolean Euskal Federazioa ez egotea akats bat zen”
Euskal Selekzioak 12 domina lortu ditu historikoa izan den Munduko Txapelketan. Jose Mari Mitxelenak, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren presidenteak, bizitakoaren hausnarketa egin du.
Eusko Label Winter Serieseko 1. jardunaldiko hiru tanto onenak
Aritz Erkiagak eta Alex Goitiak egin dituzte 2026-2027ko Eusko Label Winter Serieseko 1. jardunaldiko tantorik onenak.
Atain: “Horrelako egun batean, frontoia beteta, kantxan disfrutatzea eta irabaztea oso pozgarria da”
Urreisti-Atain bikoteak hiru jokotan garaitu du Goitia-Oyhenard bikotea (15-8, 8-15 eta 5-3). Egun handia zen gaur Gernikan, urriko azken asteleheneko azoka, hain zuzen ere. Atainek, gainera, Winter Serieseko debuta zuen. Bikotea “oso pozik” agertu da garaipenarekin.
Goixerri-Lekerika eta Urreisti-Atain bikoteek garaipena lortu dute Eusko Label Winter Seriesen lehen jardunaldian
Txapelketako aurreneko partidetan, A multzoan, Goixerrik eta Lekerikak Erkiaga eta Salegi menderatu dituzte, bi jokotan, 11-15 eta 10-eta, eta, B multzoan, Urreistik eta Atainek Goitia eta Oyhenard garaitu dituzte, hiru jokotan, 15-8, 8-15 eta 5-3.
Lekerika: “Konexio ona daukagu, gauzak ondo egiten baditugu txapelketan urrun heldu gaitezke”
Goixerrik eta Lekerikak bi jokotan garaitu dituzte Erkiaga eta Salegi (11-15 eta 10-15). Partida amaitu berritan aurkariak “gogorrak” zirela azpimarratu du Goixerrik, baina eutsi ahal izan dietela. Horretaz gain, irabazleek adierazi dute bien arteko “komunikazioak” eta “konexioak” ere garrantzia izan duela.
Euskal Selekzioko puntistei omenaldia egin diete Eusko Label Winter Serieseko hasieran
Euskal Selekzioa bikain aritu da jokatu berri duen Munduko Txapelketan, Argentinan, eta, hala, Gernikako Jai Alaiko zaleek puntistak omendu dituzte.
Honela aurkeztu eta txalotu dituzte seigarren Eusko Label Winter Serieseko puntistak, Gernikako Jai Alain
Txapelketako aurreneko jardunaldian pilotalekua bete duten zaleek txapelketan protagonistak izango diren zortzi bikoteak txalotu dituzte.
Eusko Label Winter Serieseko lehen jardunaldiko gakoak, Ane Muruamendiarazekin
EITBko kazetariak 2026-2027ko Eusko Label Winter Series txapelketan jokatuko dituzten aurreneko bi partidetako gakoak zehaztu dizkigu; hauek dira neurketak: Erkiaga-Salegi vs Goixerri-Lekerika eta Urreisti-Atain vs Goitia-Oyhenard.
Eusko Label Winter Series txapelketan debuta egingo dutenak eta faboritoak aztergai, Iñaki Osa Goikoetxearen eskutik
Eramanen kirol zuzendaria elkarrizketatu du EITBk, 2026-2027ko Eusko Label Winter Series hasiko den egunean. Lehen jardunaldian, Erkiaga-Salegi vs Goixerri-Lekerika eta Urreisti-Atain vs Goitia-Oyhenard partidak izango dira.
Zeintzuk dira zaleen Winter Serieseko puntista faboritoak?
2026-2027ko Winter Series lehia gaur hasiko da, Gernikan. Urriko azken asteleheneko azoka dela eta jendetza bildu da herrian, eta asko Jai Alai frontoian topatuko ditugu. Kalean izan gara, txapelketa irabazteko puntista faboritoak nortzuk diren galdezka.
Euskal Pilota Selekzioak harrera beroa jaso du, Euskal Herrira bueltan
bueltan da Euskal Pilota Selekzioa, Argentinako Munduko Txapelketan 12 domina lortu ostean. Harrera berezia egin diete pilotariei Loiuko aireportuan.
Bi partida, Eusko Label Winter Series txapelketaren lehen jardunaldian
Zabala finalerdietara sailkatu da, Peña mendean hartu du eta (17-22)
Zabalak 17-22 irabazi dio Peñari Logroñoko Adarragan, tentsioz, emozioz eta erritmo biziz betetako partidan. Tolosarra aurretik izan da markagailuan lehen zatian, baina errioxarrak eutsi egin dio lehiari, eta bigarren zatian nagusitasunez lortu du garaipena. Hala, Zabalak zuzenean eskuratu du finalerdietarako txartela, final-laurdenetako kanporaketa jokatu beharrik gabe.
Gainera, garaipen honekin Laso matematikoki kanpoan geratu da, eta Altunaren eta Peñaren arteko partida erabakigarria izango da hirugarren jardunaldian.
Joxe Mari Mitxelena: “Uste dut talde indartsua eta batua erakutsi dugula”
Euskadiko Euskal Pilota Federazioko presidente Joxemari Mitxelenak balorazio positiboa egin du Euskal Selekzioak lehen aldiz Munduko Txapelketan izandako parte-hartzearen gainean. Lau urrezko domina irabazi ditu lehiatu den 15 modalitateetan.
Johan eta Basque, Winter Serieseko txapeldunak: “Mundu guztiak jokatu nahi du txapelketa hau"
Astelehen honetan hasiko da Eusko Label Winter Series txapelketaren seigarren edizioa. Johan Sorozabal eta Thibault Basque aurreko edizioko txapeldunek gogora ekarri dute aurreko finalean lortutako garaipena, eta edizio berriari nola ekingo dioten ere adierazi dute.
Euskal Selekzioak ezin izan du urre gehiago batu munduko txapelketako azken egunean
Frontballean, pilota egokituan zein pala motzean jokatutako finalak galdu egin ditu, eta zilarrarekin konformatu behar izan du. Miren Larrartek, bere aldetik, brontzezko domina irabazi du frontballean hirugarren postua eskuratzeko lehian.
Altunak Lau t'erdikotik kanpo utzi du ia-ia Laso titanen dueluan (22-13)
Jokin Altunak 22-13 garaitu du Unai Laso Atano III.ean jokatu den Lau t'erdiko bigarren jardunaldiko partidan. Hala, Altunak finalerdietara iristeko aukerak izaten jarraitzen du, eta Lasok, berriz, oso zail du aurrera egitea.
Partida borrokatua eta debuta, asteleheneko Winter Serieseko bigarren partidan
Winter Serieseko lehen jardunaldiko bigarren partida, Erkiaga-Salegi eta Goixerri-Lekerika bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Antxon Alberdi adituak partidaren aurreikuspenak azaldu ditu.