Zesta-punta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi partida, Eusko Label Winter Series txapelketaren lehen jardunaldian

Batetik, Urreistik eta Atainek Goitiaren eta Oyhenarden aurka jokatuko dute, B multzoan; bestetik, A multzoan, Erkiaga-Salegi eta Goixerri-Lekerika arituko dira lehian. Partidak ETB1en eta kirolakeitb.eus atarian izango dira ikusgai, 21:45ean.
Eusko Label Winter Series 2026-27
Eusko Label Winter Series 2026-27

Eusko Label Winter Series zesta-punta txapelketaren 6. ekitaldia hasiko da gaur, Gernikan. Lehen jardunaldian, bi partida jokatuko dituzte: Urreisti-Atain vs Goitia-Oyhenard eta Erkiaga-Salegi vs Goixerri-Lekerika. Neurketak ETB1en izango dira ikusgai, 21:45ean hasita, baita streamingez ere, kirolakeitb.eus atarian. 

Aurten, hiru pilotarik hartuko dute parte lehen aldiz, eta hirurek jokatuko dute lehen egunean: Guillem Oyhenard (Arrokiaga, 1999), Gorka Mugartegi "Atain" (Markina-Xemein, 2004) eta Eñaut Salegi (Markina-Xemein, 1990). 

Guztira, 16 jardunaldi izango ditu txapelketak, otsailaren 13ko finalaz gain. Nobedade gisa, larunbat gauez jokatuko dute final handia, igande eguerdian izan beharrean. 

Lehen jardunaldia

Urreisti-Atain vs Goitia-Oyhenard

Partida orekatua espero da bi bikote horien artean. Aurrean, Eñaut Urreisti egungo Buruz buruzko txapelduna eta Alex Goitiandia izango dira nor baino nor lehian. Atzean, ostera, belaunaldi bereko bi pilotari, ezaugarri antzekoak dituztenak, eta debutariak txapelketa honetan: Gorka Mugartegi Atain eta Guillem Oyhenard. 

Erkiaga-Salegi vs Goixerri-Lekerika

Winterreko 5 ediziotatik 3 irabazi ditu Aritz Erkiagak. Gainera, Argentinan jokatu berri den Munduko Pilota Txapelketak urrea eskuratu du, banakakoan. Winter Seriesen, Eñaut Salegi debutariarekin bikotea osatuta jokatuko du. Goixerri eta Lekerika izango dituzte aurkari gaurko hitzorduan. Lekerika ere Munduko Txapelketatik dator, binakako finalean nagusi izan ostean. 

2. eta 3. jardunaldiak

Gaurko lehen egunaz gain, datozen biak daude iragarrita. Azaroaren 2an, Laduche-Manci eta Barandika-Basque bikoteek jokatuko dute, B multzoan; 3. jardunaldia, berriz, azaroaren 9rako aurreikusi dute, Olharan-Gorka vs Johan-Ibarluzea partidarekin. Multzo bakoitzetik bi bikote pasako dira finalerdietako

 

Publizitatea
X
Publizitatea
X