2027ko Zegama-Aizkorri ekainaren 6an izango da; aurretiko izen-ematea, urtarrilaren 11n
225 dortsal esleituko dira otsailaren 12an egingo den zozketaren bidez.
225 dortsal esleituko dira otsailaren 12an egingo den zozketaren bidez.
Iragan igandean, urriaren 4an, Sorginen Lassterketaren 19. ekitaldia jokatu zen Axpen, Atxondo bailaran. Euskal Herriko lasterketarik ikusgarrienetakoa eta Euskal Herriko Kopako proba puntuagarria da, eta 21 km eta 1.700 metroko gorantzako desnibelarekin. Aitor Ajuria eta Oihana Zubillaga izan ziren irabazleak.
Sara Alonsok irabazi zuen Gorbeia Suzien mendi-lasterketa, errekorrari 13 minutu kenduta. Irailaren 19an bere taldekide Ida hil zen eta norvegiarraren familiak lasterketa egitera animatu zuten eta “errekorra bien izenean egotea” nahi izan du donostiarrak. Orain, OCCn eta Zegaman irabaztea dira Sararen erronka nagusiak.
Sara Alonso donostiarrak (hiru ordu, 21 minutu eta 30 segundo) irabazi du emakumezkoen Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren aurtengo edizioa; gizonezkoetan, ostera, Alain Santamaria (bi ordu, 50 minutu eta 24 segundo) errioxarra gailendu da. Bi kirolariak pozarren agertu dira probaren amaieran, lasterketaren marka hautsi baitute.
Lasterketa larunbat honetan, irailak 26, izango da, 08:45etatik aurrera, eta zuzenean ikusi ahal izango da kirolakeitb.eus-en eta ETB1en. 800 parte-hartzaile izango dira Zeanuriko plazan lasterketari aurre egiteko prest.
Mendi Klubek sortutako EH Trailguneak proeiktuari batu zaio Gorbeia ere. Gorbeia Suzien mendi-lasterketak jende asko batzen duen arren, hainbatek egiten dute lasterka inguru horietan egun horretatik kanpo. Ingurua babesteko eta ordenatzeko asmoz sortu da Goirbeia Trailgunea.
800 kirolari baino gehiago batu zituen irailaren 19an egin zen Mañaritik Atxetara mendi lasterketak. 43 kilometro batzen ditu 4.000 metroko desnibela duen probak. Hirugarren edizio honetan, Ibai Urrutia gernikarrak eta Ainara Arkarazo abadiñarrak irabazi zuten lasterketa, eta biek ala biek errekorra ezarri zuten.
Mendi korrikalariarekin izan gara, larunbatean jokatuko duten proba aztergai. Esan digunez, iazko prestakuntza bera egin du, eta duela urtebete bezain ondo edo are hobeto dagoela uste du.
EITBk, kirolakeitb.eus-en eta ETB1en bidez, zuzenean emango du lasterketa, larunbatean, 08:45etik aurrera. Bertan izango diren bi korrikalarirekin izan gara: Onditz Iturberekin eta Ibai Larrearekin.
Aurtengo edizioan 400 korrikalarik hartu dute parte, eta eguraldi ezin hobea izan da. Emakumezkoetan, Onditz Iturbe Igorreko korrikalariak bere bigarren garaipena lortu du Idiazabalen. Gizonezkoetan, garaipena erdietsi eta marka berria ezarri du Ibai Larrea antzuolarrak, eta erakustaldia eman du, gainera.
Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa saritu du 'Kilian Jornet Foundation'-ek. Bertako bazkideek sustatutako ‘Green Trail Concept’ egiaztagiria jaso du, hain zuzen ere. Zegama da titulu hau jasotzen duen mundo mailako lehen lasterketa.
Lasterketa uztailaren 4an jokatu zuten, eta 82 kilometroko ibilbidea izan zuen. Beste behin, David Delgadoren omenez egin zuten proba.
06:20:12ko denbora eginda, atleta donostiarra ostegunean jokatutako probako azkarrena izan da. Garaipenaz gain, Alonsok txartel zuzena eskuratu du World Series finaletarako; izan ere, Aran haraneko lasterketa European World Series Major mailakoa da, alegia, zirkuituko Europako finala.
Joan den ekainaren 21ean jokatu zen Altzan Txirrita Mendi lasterketaren 4. ekitaldia, altzatarrek Txirrita bertsolariari egiten dioten omenaldia. Andoni Uzkiano altzatarra etxean nagusitu zen gizonezkoen mailan; emakumezkoetan, berriz, Nerea Amilibia Aiako mendi korrikalari beteranoa izan zen nagusi.
Izaban jokatutako proban, gainera, Euskal Herriko Txapelketa izan da jokoan, ekainaren 13an; horretan, Aitor Ugarte aramaioarra eta Garazi Abasolo aretxabaletarra gailendu dira.
Gamiz-Fikan Burdin Hesiko mendi lasterketa solidarioaren edizio berri bat jokatu da, lehiaketara ihes egiten ez duen baina bere izaera solidarioari eusten dion proba. Aurten, errekorra izan da, 1.200 parte-hartzailerekin. Garaipena Zaid Ait Malekentzat eta Sonia Vizcainorentzat izan da.
Ekainaren 7an jokatu zuten. Euskara, euskal selekzioa, lurraldetasuna edo ingurugiroaren babesa ditu ardatz probak, eta, balio horietan oinarrituta, urtero omentzen du norbait; aurten, Gorka Urbizu Lekunberriko musikaria hautatu dute.
Gorbeiako parajeetan jokatzen den lasterketa eder bezain gogorra da Ubidestroi mendi-lasterketa. Aurtengo edizioan, Iñigo Gereta gasteiztarra eta Larraitz Aragon durangarra izan dira onenak. Bideo honetan dago ikusgai laburpena.
Kataluniako korrikalaria 42. helmugaratu zen. "Zegama ondoren, nire gorputzak asteetan esaten ari zena ulertzea behar nuen", azaldu du Sabadelleko lasterkariak ohar luze batean.