Mendi-lasterketak
Ehunmilak lasterketaren batzorde antolatzaileak probaren behin-betiko desegitea iragarri du eta probak lehiatzeari utziko diola baieztatu du
Bere web orrialdean argitaratutako jakinarazpen baten bidez, azkeneko hilabeteetan “proiektuaren jarraipena ziurtatzeko beharrezko ordezkorik aurkitu” ezin izan dutela nabarmendu du ultratraileko erakundeak.
Malen Osa: “Korrika hankekin egiten dugu, baina buruarekin eta bihotzarekin ere bai”
Malen Osa oñatiarrak bigarren postua eskuratu zuen emakumeen podiumean, pasa den Zegama-Aizkorri mendi maratoiean. Hirugarren urtea du parte hartzaile bezala, eta oraindik asko geratzen zaizkiola dio Salomoneko mendi korrikalariak.
Lasterketako protagonistak: “Oso pozik nago, baina guztiz apurtuta amaitu dut lasterketa"
Lasterketa amaitu ostean, EITBk mendi maratoiaren 25. edizioan lehen postuetan ibili diren atleta batzuekin hitz egin du.
Alexanderssonek eta Elazzaouik lortu dute garaipena Zegama-Aizkorrin; oso jendetsua izan da, eta lokatzak markatu du
Suediarrak lasterketako errekorra hautsi du, eta marokoarrak bigarrenez jarraian lortu du garaipena. Zegama-Aizkorriren 25. edizioan, ikuskizun ederra izan da.
Tove Alexanderssonek Zegama-Aizkorriko marka hautsi du, eta Elhousine Elazzaoui iaz bezala nagusitu da
04:08:10eko denbora eginda, Alexanderssonek 8 minutu baino gehiago hobetu du mendi maratoiaren aurreko marka; gizonezkoen lasterketan, Elazzaoui gailendu da, aurreko ekitaldian ere egin zuenez.
Zegama-Aizkorri
Nienke Brinkmanek eta Stian Angermundek irabazi dute Kilometro Bertikala
Eguraldiak baldintzatutako proba izan da, eta horren ondorioz ibilbidea laburtu egin behar izan dute. Gizonezkoetan Stian Angermundk izan da azkarrena, 32 minutu eta 47 segundo eginda. Emakumezkoetan, berriz, Nienke Brikmanek lekukoa hartu dio Naiara Irigoien azken hiru urteetako irabazleari. 38 minutu eta 21 segundotan gelditu du kronoa. Bi irabazleak, gainera, maratoia ere irabazitakoak dira.
Tove Alexandersson, Zegama-Aizkorriko faborito nagusia emakumezkoetan
Igande honetako Zegama-Aizkorri mendi maratoian luxuzko parte-hartzaileak izango dira, tartean Kilian Jornet eta Tobe Alexandersson. Gu korrikalari suediarrarekin izan gara.
Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikala murriztu dute baldintza meteorologiko txarrak iragarri baitituzte
Irteera Zegamako plazan izango da, 16:00etatik aurrera (hori ez da aldatuko), baina helmuga Itzubiagako txabolan izango da; aldaketa hori kontuan izanik, lasterketak 5 bat kilometroko ibilbidea izango du, eta desnibel positiboa 760 metrokoa izango da.
Podiumean egon nahi du Sara Alonsok igandeko Zegama-Aizkorrin, denbora hobetzeaz gain
Iaz irabazi ostean, aurtengo Zegama-Aizkorri presio gutxiagorekin bizi du Sara Alonso korrikalari donostiarrak. Hala ere, marka hobetu nahi du, eta podiumaren bila ere irtengo da igandean.
Zegama-Aizkorriren atzean dagoen esperientzia emozionala, aztergai
Zegama-Aizkorri mendi-maratoiaren atzean dauden sentimenduetan sakondu dute Deustuko Unibertsitateko ikertzaileek lan baten bidez. Zer-nolako ondorioak atera dituzten azaldu dute bideo honetan.
Mikel Legarreta urnietarra, 25. Zegama-Aizkorri lasterketaren atarian
Mikel Legarreta mendi korrikalari urnietarrak Zegama-Aizkorri lasterketaren ekitaldi guztietan hartu du parte, 2002. urtea ezkero. Aurten ere, igande honetan, irteeran izango da.
Zegama-Aizkorri: 25 urte, 30 garaile
Zegama-Aizkorri mendi-lasterketaren 25. ekitaldia jokatuko dute igande honetan, maiatzaren 17an. Lehen edizio hartatik gaur egunera arte izandako garapenaz hitz egin dugu antolatzaileekin.
Gontzal Mugoitio eta Andrea Garai nagusi, Segura-Zerain mendi-lasterketan
Segura-Zerain mendi-lasterketaren 9. ekitaldiaren laburpen bideoa da honakoa. 25 kilometro eta 1.700 metroko goranzko desnibela duen lasterketa da. Gizonezkoetan, Gontzal Mugoitio gailendu zen; emakumezkoetan, berriz, Andrea Garai.
Ainara Uribarri eta Ibai Angulo nagusi, Aloñako igoeraren 21. ekitaldian
Pasa den apirilaren 26an jokatu zen Oñatin Aloñako Igoeraren 21.ekitaldia. 22,6km eta 1.868 metroko gorantzako desnibela du lasterketak. Gizonezkoetan Ibai Angulo azpeitiarra izan zen garailea; emakumezkoetan, berriz, Ainara Uribarri oñatiarra.
Zegama-Aizkorri aurkeztu dute, eta maiatzaren 17an jokatuko da aurten
Mendi-maratoia 25. aldiz jokatuko dute, eta, ohi bezala, EITBn ikusgai izango da. 2025eko irabazleak lasterketan izango dira, eta, halaber, aurten Kilian Jornetek parte hartuko du.
Malen Osak lasterketak utziko ditu, aldi baterako
Korrikalari oñatiarrak Instagram sarean argitaratutako mezuaren arabera, azken lasterketetan izaten ari den arazoen jatorria aztertzeko eta osatzeko denbora hartu nahi du.
Malen Osak eta Kilian Jornetek Zegama-Aizkorrin parte hartuko dute
Proba hamar aldiz irabazi duen korrikalari kataluniarrak eta iaz hirugarren eta 2024an bigarren izan zen oñatiarrak maiatzaren 17an irteeran izango direla baieztatu dute.
Jokin Uribetxeberria mendi korrikalaria hil da
Legazpiko Urtatza-Egialde auzoko pista batean aurkitu duen pertsona batek eman dio abisua SOS Deiaki.
Arrasate-Udalatx, 10. urteurren berezia
Arrasate Udalatx Mendi Lasterketak bere X. edizioa ospatuko du aurten. Lasterketak 22 kilometroko ibilbidea eta +1.400 metroko desnibel metatua izango ditu, Anporreta, Meatzerreka eta Udala auzoa zeharkatuz eta lehen aldiz Udalatx tontorreraino igota.
Larunbatean, goizeko 09:15etik aurrera, zuzenean eskainiko dugu ETB4n eta kirolakeitb.eus atarian.