Pirinioetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sara Alonsok HOKA Aran haraneko PDA proba irabazi du

06:20:12ko denbora eginda, atleta donostiarra ostegunean jokatutako probako azkarrena izan da. Garaipenaz gain, Alonsok txartel zuzena eskuratu du World Series finaletarako; izan ere, Aran haraneko lasterketa European World Series Major mailakoa da, alegia, zirkuituko Europako finala. 

Sara Alonso
Sara Alonso, artxiboko irudian. Argazkia: EITB.

Sara Alonso ASICS Trail taldeko atleta donostiarrak 2026ko HOKA Aran haraneko PDA proba irabazi du, ostegunean.

06:20:12ko denbora eginda, Alonso probako azkarrena izan da. Garaipenaz gain, euskal atletak txartel zuzena eskuratu du World Series finaletarako; izan ere, Aran haraneko lasterketa European World Series Major mailakoa da, alegia, zirkuituko Europako finala.

Sara Alonso irabazteko faborito nagusietakoa zen HOKA Aran haraneko lehiaketan, eta erakutsi egin du zergatik. Madalina Amariei errumaniarrak bereganatu du bigarren postua, eta Nuria Gil kataluniarra izan da hirugarrena. Naiara Irigoyen nafarrak ere egin du lasterketa bikaina, eta laugarren helmugaratu da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X