MENDI-LASTERKETAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sara Alonsok Munduko Kopa irabazi du, Skyrunner World Serieetako azken lasterketan gailenduta

Donostiarra aurkariak baino askoz gehiago izan da Dels Dements maratoian, eta ia 10 minutu atera dizkio Elena Karanfiloska bigarren sailkatuari.

SARA ALONSO GANADORA SKYRUNNER WORDL SERIES bakarrik
Sara Alonso, helmugan. Argazkia: Skyrunning IG

Sara Alonsok irabazi ditu Skyrunner World Serieak, mendi lasterketetako Munduko Kopa, Maraton Dels Denmentes zirkuituko azken proban nagusitasun osoz gailenduta.

Donostiarrak 5 ordu, 30 minutu eta 38 segundo behar izan ditu Eslida eta Ain udalerrien arteko 42,3 kilometroko ibilbidea osatzeko, 3.258 metroko desnibel positiboa izan duena.

Alonsoren atzetik Elena Karanfiloska mazedoniarra sartu da, ia 10 minutu geroago, 5 ordu, 40 minutu eta 17 segundoko denbora eginda.

Gizonezkoen proban, Manuel Merillas nagusitu da, 4 ordu, 20 minutu eta 33 segundoko denborarekin. Oier Zubeldia bederatzigarren izan da; irabazleak baino ordu erdi gehiago behar izan du helmugaratzeko.

Publizitatea
X
Publizitatea
X