Kilian Jornetek ez du UTMBn parte hartuko meniskoan duen hausturagatik
Kilian Jornetek iragarri du ez duela abuztuaren 24tik 28ra Frantziako Alpeetan jokatuko den Mont Blanceko Ultra Traila (UTMB) korrituko. Ultra fondistak azaldu duenez, tratamendu kontserbadoreago bat jarraitu du, baina belauneko arazoek bere horretan jarraitu dute, eta, mediku taldearekin hitz egin ondoren, ebakuntza-gelatik pasatzea erabaki du.
Zegama-Aizkorrin parte hartu zuenean, meniskoa hautsia zeukan dagoeneko. Hala ere, uste du lehiatzen jarraitzea ez dela aukerarik onena izan eta errekuperazioan zentratzea erabaki du. Jornetek aitortu du kosta egiten zaiola lasterketa bati ezetz esatea, baina, korrikalariaren hitzetan, "une hauek prozesuaren parte dira eta egokitzen jakitea funtsezkoa da urte askoan maite dudana egiten jarraitzeko".
Hala ere, Chamonixera joango dela eta "beti bezala animatzen" egongo dela baieztatu du.