Herri-kirolak
2024/01/06 - 15:04
Zer eskatzen diote 2024. urteari Nerea Arruti eta Iker Vicente aizkolariek?
Nerea Arrutik eta Iker Vicentek 2024. urteari begira dituzten asmoak eta helburuak azaldu dizkigute.
2024/01/05 - 22:30
Iker Vicente eta Txikia IV.a, nor baino nor gehiago, apirilaren 27an
Adostutakoaren arabera, 60 ontzako 8 enbor eta 14 kanaerdiko moztu beharko dituzte Tolosako zezen-plazan.
2024/01/01 - 20:46
Mikel Larrañaga txapeldun; Olaia Esnaolak, marka
Urrezko Aizkolari Kopa irabazi du Mikel Larrañagak, Julen Alberdi izan da bigarren, eta Odei Ezpeleta hirugarren. Olaia Esnaolak, bestetik, marka egin du, 125 kiloko harria hirutan jasota.
2023/12/29 - 20:51
Julen Alberdi 'Txikia'k Iker Vicenteren desafioa onartu edo ez ''pentsatu'' behar duela adierazi du
Iker Vicentek desafioa bota dio Julen Alberdiri urtarrilaren 5erako. Desafioak "harritu" egin duela esan du 'Txikia'k, eta onartu ala ez pentsatu behar du, bere esanetan.
2023/12/29 - 15:54
Iker Vicente: ''Julen Alberdi 'Txikia' desafiatzea erabaki dut''
Iker Vicente Nafarroako txapeldunak Julen Alberdi 'Txikia' Gipuzkoako txapeldunari desafioa egin dio. 60 ontzako 20 enbor mozteko eta 9.000 euroko erronka luzatu io Vicentek. Urtarrilaren 5ean Alberdiren erantzunaren zain egongo da.
2023/12/14 - 12:34
Harri Handien Txapelketa jokatuko dute larunbatean, Asteasun
Asteasuko Usarrabi frontoiak Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa hartuko du larunbat honetan, 17:30ean hasita. Jokin Eizmendi iazko txapeldunak ez du parte hartuko.
2023/12/08 - 18:35
Mikel Larrañaga eta Nerea Arruti dira aurtengo Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako txapeldunak
Bizkaia Frontoian jokatu den Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako finalean, Larrañagak minutu bat eta 47 segundoko aldea atera dio Julen Alberdi bigarren sailkatuari. Emakumezkoen finalean, berriz, ez da ezustekorik izan: Nerea Arruti izan da jaun eta jabe hasieratik amaieraraino.
2023/12/01 - 22:11
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalak, abenduaren 8an, eitb.eus-en eta ETB1en
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finalak aurkeztu dituzte, Bilbon. Emakumezkoen zein gizonezkoen finalak abenduaren 8an jokatuko dira, Bizkaia frontoian, 12:00etan, eta zuzenean eskainiko dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2023/11/02 - 15:45
Iker Vicente txapeldunak irabazten jarraitzeko asmoa duela azpimarratu du
Erraz nagusitu zen Iker Vicente asteazkenean jokatutako Euskal Herriko Aizkolari Txapelketan. Otsagabikoak sekulako maila erakutsi zuen, eta oraindik ere irabazten jarraitzeko gosea duela berretsi du.
2023/11/01 - 17:59
Miguel Mindegia handiak omenaldi hunkigarria jaso du Euskal Herriko Txapelketaren finalean
Eguerdian omendu dute, Nafarroa Arenan, eta bertan zeuden zaleek txalo zaparrada batez hartu dute.
2023/11/01 - 15:50
Iker Vicente izan da nagusi Euskal Herriko Aizkolari Txapelketan
Iker Vicente nafarrak ez du areriorik izan asteazken honetan Iruñeko Nafarroa Arenan jokatutako finalean. Hodei Ezpeleta 'Bihurri' izan da bigarren, eta Oier Kañamares, hirugarren.
2023/11/01 - 14:40
Iker Vicente, Euskal Herriko txapeldun
Otsagabiarrak erraz irabazi du 2023ko Aizkolaritzako Euskal Herriko Txapelketa, eta bigarrenez jantzi du txapela maila gorenean.
2023/10/27 - 16:45
Iker Vicentek aizkolari onenaren tronua berreskuratu nahi du
Asteazkenean, azaroaren 1ean, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa jokatuko da Nafarroa Arenan, eta Iker Vicente da txapela janzteko hautagai nagusia. Berarekin elkartu gara.
2023/10/26 - 23:02
Euskal Herriko lehen mailako aizkolarien finala aurkeztu dute
Sei aizkolari onenak lehiatuko dira azaroaren 1ean Nafarroa Arenan txapela lortzeko, Iker Vicente nafarra faboritoa delarik. Jardunaldia zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/10/15 - 22:40
Nerea Arrutik irabazi du 2023ko Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa
Urnietarra izan da nagusi finalean. Arrutik 3 minutu eta 55 segundoko aldea atera dio bigarrenari, Nerea Sorondori, eta 7 minutu eta 11 segundokoa hirugarrenari, Oihana Fernandez de Barrenari.
2023/10/12 - 17:35
Julen Alberdik jantzi du Urrezko Aizkolarien txapela
Julen Alberdi "Txikia IV.a"k irabazi du Etxebarrin jokatu den Urrezko Aizkolarien Txapeldunen txapelketako finala. Iker Vicente izan da bigarren eta Bihurrik osatu du podiuma.
2023/10/10 - 23:01
Euskal Herriko emakumezko aizkolarien finala jokatuko da igandean, Elgoibarren
Nerea Arrutik, Nerea Sorondok, Oihana Fernandez de Barrenak, Maika Ariztegoik Malen Barrenetxeak eta Ane Zapirainek jardungo dute nor baino nor gehiago Elgoibarko plazan.
2023/10/08 - 16:12
Vicente nagusi izan da Basozabalen aurka Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligan
Iker Vicente nagusitu da Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligako Jon Urretabizkaia 'Basozabal'en aurkako lehian. Horrenbestez, finalerako txartela lortu du.
2023/10/01 - 17:22
Gisasola eta ''Urra'' hirugarrenez nagusi Bi Harri txapelketan
Emakumezkoetan, Ainitze Zumetak eta Karmele Gisasolak lehia polita izan zuten. Gisasolak 41 jasoaldi eman zizkien 63 eta 51 kiloko harriei, eta garaile izan zen. Gizonezkoetan, berriz, Mikel Lopetegi "Urra" eta Paulo Azpiazu lahiatu ziren. "Urra" izan zen txapeldun.
2023/10/01 - 16:58
Iker Vicente, jaun eta jabe lehen mailako aizkolarien Euskal Herriko txapelketako kanporaketan
Vicentek 2 minutu eta 17 segundoko aldea atera dio Hodei Ezpeletari Donezteben jokatutako kanporaketan eta finalerako sailkatu da. Julen Gabirondo, Oier Kañamares eta Joxean Etxeberria ere finalean izango dira.