Real Sociedad
2025/10/25 - 01:07
Reala garaipenaren bidera itzuli da (2-1)
Txuri-urdinek 2-1 irabazi diote Sevillari Oyarzabalen bi golei esker, eta Realak denboraldi honetako bigarren garaipena lortu du etxean horrela.
2025/10/23 - 21:16
Sanse-Huesca azaroaren 5ean jokatuko da, birus batek bertan behera utzi ostean
Espainiako Futbol Federazioak LaLiga Hypermotioneko 10. jardunaldiko partida atzeratuaren data berria konfirmatu du, Huescako jokalarien artean agerraldi gastrointestinal bat dela eta bertan behera geratu zena.
2025/10/23 - 16:30
Sergio Francisco: ''Uste dut taldea guztiz konprometituta eta gogotsu dagoela''
Sergio Francisco Realaren entrenatzaileak ostiralean Sevillaren kontra jokatuko duten partida aztertu du, gaur, prentsaurrekoan. Horrez gain, jokalariak nola ikusten dituen adierazi du.
2025/10/22 - 18:37
Tomy Carbonellek 2028ra arte berritu du Realarekin
20 urteko erdilaria aurreko denboraldian ailegatu zen Realera; oraingoan, Gipuzkoako taldearekin duen harremana 2027-2028 denboraldiaren amaieraraino luzatu du.
2025/10/21 - 22:37
Realak Orobengoa berritu du 2028 arte
Realaren harrobiko jokalariak aurreko lotailu gurutzatua hautsi zuen urriaren 4an.
2025/10/19 - 20:37
Realak puntu eskasa lortu du hamarren kontra Balaidosen, eta zuloan segitzen du (1-1)
Txuri-urdinak 1-0 galtzen hasi dira, baina Celta hamar jokalarirekin geratu da atsedenaldia heldu baino lehen. Realak partidaren azken minutuan berdindu du markagailua, Carlos Solerrek buruz gola eginez.
2025/10/18 - 15:54
Bertan behera geratu da Sanse-Huesca partida, Aragoiko taldean birus gastrointestinal bat dutelako
Orain, Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko partida noiz jokatuko den erabaki beharko dute urriaren 22ko 14:00ak baino lehen.
2025/10/17 - 20:46
Sergio Francisco: ''Bolada aldatzeko gogotsu nago''
Reala Celtaren aurka arituko da igandean Vigon. Partidaren atarikoan, Sergio Francisco entrenatzaileak azpimarratu du bolada txarrari amaiera emateko asmoz lehiatuko dela talde txuri-urdina.
2025/10/16 - 19:55
Realaren armarria jarri dute Anoetan
Ostegunean, Donostian, Realaren armarria jarri dute Anoetaren kanpoko aldean.
2025/10/16 - 18:33
Ainhoa Moraza: ''Eibarren aurka, pazientzia izan beharko dugu, baloia alde batetik bestera mugitu''
Igandean, Ipuruan, Eibarrek eta Realak 2025-2026 denboraldiko Moeve F Ligako aurreneko euskal derbia jokatuko dute; partida EITBn izango da ikusgai, 12:00etatik, eitb.eus-en eta ETB2n. Ainhoa Morazak neurketa izan du hizpide, Zubietan.
2025/10/14 - 15:59
Kontratua berrituta eta osatuta, entrenatzeko prest dago Jon Martin
Jon Martin Realaren ¡jokalari lasartearra asteazken honetan hasiko da taldearekin lanean berriz, orkatileko lesioa osatu duela. Taldea nola ikusten duen adierazi du prentsaurrean.
2025/10/14 - 10:05
Take Kubo 2025ko Asiako jokalari onenaren sarirako izendatu dute
Jokalari japoniarra AFC Asiako Futbol Konfederazioak 2025an Asiako jokalari onenari emanen duen sarirako izendatu dute.
2025/10/11 - 22:52
Carrerak eta Astiazaranek jaitsieratik atera dute Sanse (3-0)
Carreraren bi golek eta Astiazaranen beste batek eman diete garaipena txuri-urdinei Andorraren aurka. Bisitariek jokalari bat gutxiagorekin jokatu dute azken ordu erdia.
2025/10/11 - 16:57
Realari azken hatsean ihes egin dio garaipenak Granadan (2-2)
Galtzen hasi arren, markagailua irauli dute txuri-urdinek, eta, hiru puntuak Donostiara eramango zituztela zirudienean, batekin konformatu behar izan dute.
2025/10/10 - 15:38
Jon Martinek 2031ra arte berritu du Realarekin
Iazko apirilean berritu zuen Realarekin zuen akordioa 2030eko ekainera arte, eta orain beste denboraldi baterako egin du.
2025/10/08 - 19:09
Realak 2029ra arte berritu du Iñaki Ruperezekin duen kontratua
Hegaleko gazte nafarrak, Lehen Mailan trebatu gabeak, Donostiako klubarekin duen lotura luzatu du. Denboraldiaurrean lesionatu zen, eta oraindik ez da erabat osatu.
2025/10/08 - 15:58
Gorrotxategi, kontratuaren berritzeaz: ''Oso pozik nago, oso harreman ona izan dugu hasieratik''
Jon Gorrotxategik 2030era arte berritu berri du Realarekin duen kontratua. Oso pozik agertu da hartutako erabakiarekin. Taldearen egoeraz ere mintzatu da, eta buelta emango diotela esan du.
2025/10/06 - 21:01
Ekain Orobengoak hautsita du eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua
Sanseko aurrelaria larunbatean lesionatu zen, Ion Ansotegiren taldeak Granadaren aurka jokatutako partidan. Realak iragarri duenez, Oiartzungo futbolariari ebakuntza egingo diote, ondorengo egunetan.
2025/10/06 - 21:01
Realak 2030era arte berritu du Jon Gorrotxategi
Jon Gorrotxategik, Realaren harrobiko promesetako batek, funtsezko pieza izaten jarraitzen du Donostiako taldearen planetan.
2025/10/05 - 23:56
Zubeldia: ''Geldialdira garaipen batekin joateko itxaropena genuen''
Realeko jokalariak Rayoren aurka Anoetan jasandako porrotaz (0-1) hitz egin du, EA Sports Ligako 8. jardunaldian.