Pellegrino Matarazzo, Realeko entrenatzaile berria 2027ko ekainera arte
Klubak jakinarazi du astelehenean egingo duela aurkezpen ofiziala, Anoetan, 16:00etan.
Pellegrino Matarazzo. Argazkia: Reala
Realak larunbat honetan jakinarazi duenez, Pellegrino Matarazzo izango da lehen taldeko entrenatzaile berria 2026-2027 denboraldia amaitu arte.
Klubak egindako iragarpenaren arabera, astelehenean aurkeztuko dute ofizialki, Anoetan, 16:00etan.
Orain arte, Ion Ansotegi bigarren taldeko entrenatzailea aritu da lehen taldean, behin-behinean.
Matarazzok Nurenbergen oinarrizko futboleko taldeetan hasi zuen bere ibilbidea. 2017an, Hoffenheimera joan zen. Bi urte geroago, lehen entrenatzaile bezala estreinatu zen, denboraldi horretan Bundesligara igo zen Stuttgarten gidaritzapean.
Behin Stuttgart utzita, Hoffenheimera itzuli zen, ia bi denboraldiz zuzendu zuen taldera, eta Europa Ligarako sailkapena lortu zuen.
Realaren norabidea zuzendu eta bultzada berri bat emateko asmoz helduko da Donostiara, txuri-urdinek orain arte egin duten denboraldiari buelta emateko.