Sansek eta Albacetek balio gutxiko berdinketa lortu dute (0-0)
Txuri-urdinek Zubietan jokatutako lehen partidan, bi taldeek aukera ugari izan dituzte, baina inork ez du golik egiterik lortu.
Sanse vs Albacete. Argazkia: @RSZubieta
Sansek eta Albacetek 0-0 berdindu dute Zubietan Hypermotion Ligako 21. jardunaldiko partida, partida parekatu batean, nahiz eta bi taldeek aukera ugari izan.
Lehen abaguneak bisitariek izan dituzte, baina, lehen ordu laurdena bete baino ez, Aguirrek pase sakona eman dio Ochiengi, kenyarra ate aurrean bakarrik geratu da, eta atezainari iskin egin ostean, gola sartu du, baina jokoz kanpo zegoen, eta, hori dela eta, gola azkenean ez da balekoa izan.
Minutuek aurrera egin ahala, partida lasaitzen joan da, eta atsedenaldiaren atarira arte ez dute atera beste jaurtiketarik egin. 42. minutuan, falta jaurtiketa baten ostean, Unax Ayok baloia jaso eta atearen eskuinaldera jaurti du, baina Mariñok baloia harrapatu du.
Bigarrenean, Sansek izan du lehen aukera, Eceizabarrenak buruz egindako erremate batean.
77. minutuan, partidako abagunerik argienetako bat iritsi da. Victor Valverderen aterantz abiatu da eta Beitia saihestu du, baina horren jaurtiketa desbideratuta joan da, oso gutxigatik.
Partidako azken jokaldietako batean, Morcillok falta jaurtiketa zuzena egin du, baina desbideratuta joan zaio.
Zure interesekoa izan daiteke
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.
Realak ofizialki aurkeztu du Gorka Alvarez
Gorka Alvarez entrenatzaile lasartearrak ilusio handiz hartu du Realeko emakumeen lehen taldea zuzentzeko ardura. Bestalde, Maider Castillo Realeko Futbol arduradunak kritikatu egin du Arturo Ruizek denboraldia hasi ostean utzi izana kluba.
Heart of Midlothian, Eskoziako txapelduna, Realaren aurkaria Europa Cupeko atarikoan
Gorka Alvarezen taldeak Heartsen aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 22 edo 23an eta irailaren 30an edo urriaren 1an. Joaneko partida Edinburgon jokatuko du; itzulikoa, Donostian.
Jon Martin: “Golak ez dira sartu, baina kontentu defentsan egin dugun lanarekin”
Realak hutsean utzi du markagailua Anoetan, Celtaren aurkako partidan. Ez dira gutxi izan gola sartzeko izan dituzten aukerak, batzuk argiak. Hala ere, Jon Martin kontentu agertu da defentsa lanarekin.
Golik gabeko berdinketa Realaren eta Celtaren artean (0-0)
Markagailua ez da mugitu ate aurrean bietako batek ere ez baitu asmatu. Realak eraman du jokoaren pisua lehen zatian, baina Celtak lehia orekatu du atsedenaldiaren ostean.
Ainhoa Moraza: “Gure maila non dagoen jakiteko balio behar digute horrelako partidek”
Reala Txapeldunen Ligatik at geratu da Chelsearen aurka 0-1 galdu ostean. Ainhoa Morazarek azaldu du “taldeak partida oso landua” egin duela, markagailua guztiz kontra eduki arren. Hala ere, “bide onetik” doazela adierazi du donostiarrak.
Hauxe izan da Reala-Chelsea partidako gol bakarra
Realak 0-1 galdu du Chelsearen aurka, Txapeldunen Ligako hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidan, Zubietan. Keira Walshek sartu du talde ingelesaren aldeko gola, 54. minutuan.
Realak ahalegin handia egin du Chelsearen aurka, baina galdu du Zubietan, eta Txapeldunen Ligatik at gelditu da (0-1)
Keira Walshek, 54. minutuan, hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidako gol bakarra sartu du. Horrenbestez, euskal taldeak Europa Kopa jokatuko du. Chelseak erakutsi du talde bikaina dela, baina Reala ondo aritu da bigarren norgehiagoka honetan, eta kanporaketan ere bai.
Erik Bretos: “Munduko klub guztiek nahiko lukete Mikel Oyarzabal izan, baina berak Realean egon nahi du”
Realaren Futbol zuzendariak, asteazkenean, amaitu berri den fitxaketetako merkatua izan du hizpide; agerraldian, Realaren kapitainaren gainean mintzatu da: “Merkatuan egon nahiko balu”, adierazi du, “mila eskaintza izango genituzke”.
Mikel Goti Real Oviedora, utzita
Erdilaria Realetik utzita helduko da Asturiaseko taldera, 2026-27 denboraldiaren amaierara arte.