Lagapenaren amaiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Reala bere goleatzaile nagusia gabe geratuko da, Bayernek Edna Imade berreskuratuko baitu

Hala ere, Alemaniako taldeak urtarrilaren erdialderaino itxaron beharko du, izan ere, Realeko aurrelariak hurrengo urtarrilaren 10ean jokatuko du azkeneko partida txuri-urdin moduan, Atletico Madrilen aurka.

Edna Imade F Moeve Ligan urriko jokalari hoberena
Edna Imade, urriko jokalari onena F Moeve Ligan; IRUDIA: EUROPA PRESS

Realak bere goleatzaile nagusia gabe geratuko da, Bayern Munichek Edna Imade berreskuratuko baitu. Hala ere, Alemaniako taldeak urtarrilaren erdialderaino itxaron beharko du, izan ere, Realeko aurrelariak hurrengo urtarrilaren 10ean jokatuko du azkeneko partida txuri-urdin moduan, Atletico Madrilen aurka, F Moeve Ligako lehenengo itzuliko azken jardunaldiari dagokiona.

Neguko merkatua hastear dago, baina jada, hainbat salerosketa izan dira azken egunetan. Bayern Munichek Edna Imade utzita jokatzeko akordioan sartutako klausula bat aktibatu duela jakinarazi du Realak gaur. Honek jokalaria neguko merkatuan berreskuratzea ahalbidetzen dio talde alemaniarrari, talde txuri-urdinarekin zeukan akordioa lehenago etenda.

Uztailatik Donostian egondako aldian, Imadek modu nabarmenean lagundu dio taldeari, ardura eta kompromisoa azalduz eta golak sartuz, guztira zortzi gol sartu baititu denboraldi honen hasieratik.

Realak Edna Imaderi eskerrak eman dizkio “hilabete hauetan, bere profesionaltasun eta buru belarri aritzeagatik”, eta aldi berean “bere etorkizun laboral eta pertsonalean zorterik handienak” opa dizkio. 

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X